kontaktua

Barkuak Arenaleraino - Bilbao
00:51 min - Data: 2016/05/18

Barkuak bera hartzen etorten ziran begara. Barkuak Arenaleraino sartzen ziran. Deustuko zubia eta udaletxeko zubia zabaltzen ziran. Gabarrak eta erremolkadoreak Arenaleko, San Antoneko eta La Mercedeko zubitik Atxuriraino, Ibeni kairaino sartzen ziran.

Umeen bizimodua - Muxika
01:40 min - Data: 2016/05/11

Eskolara Ariatzara joaten ziran. Han egoan eskolea neskena eta mutilena. Handik urten, olgeta batzuk egin, eta batzuk etxera joan behar izaten eben laguntzen: ganadu-jatekoak egiten, astoagaz bedarra ekarten... Euren ume denporan, orain egiten ez diran olgetak egiten ebezan. Txapakaz Vuelta a España egiten eben, kaminoa markauta, eta etapak eginda. Botilen txapak izaten ziran, iturriak esaten jakena, barruan korredorearen aurpegia eta kristela ipinita. Kromoakaz eta tronpakaz be egiten eben. Intxaur sasoian, kizkiñe esaten eutsen, ipini txikitxu bat eta besteekaz hareek ateraten; intxaurrak ilaran ipinten ziran, eta gero zuloan txiki bat. Ha zulotik ateraten ebanak intxaurrak irabazten ebazan. Tiragomakaz be ibilten ziran. Ikoatan-eta txinboak egoten ziran, txorietara ibilten ziran. Txori-habiak topetan kumak harrapetako. Batzuk jan egiten ziran. Gero jilgeroak-eta kaiolan sartu eta hazi egiten ebezan.

Erromeria eta errosarioa - Morga
01:40 min - Data: 2016/05/11

Bizkargin erromeria itzela egoten zan, gaur baino musika gehiago. Gernikako batzuk be joten eben urtero, aiuntamentukoak-edo izaten ziran-eta. Euren aititak boltsikoan beti koilarak eroaten zituan; koilarak joten zituan, artistea zan koilarak joten. Gerra denporako koilara bi euki zituan gordeta, aluminiozkoak, soldaduak itxita euren baserrian. "Klin-klin" egin beharrean, "klan-klan" egiten eban, zaratea desbardina. Egun guztietan ohera joan orduko, koilarak joten zituan. Lehenengo, errosarioa hutsik barik errezau eta amak porrusaldea egin. Amak aitari esaten eutsan patatak zuritu behar zituala eta hasteko "bost hamarreko". Errosarioa hartu, txapela kendu eta errezetan eban. “Bost hamarreko” esaten eutsan amak. Errosarioa danek errezetan eben; ume eta danak hantxe geldi. Behiak asko euki ebezanez, aita esneak erasten egoten zan; eta, gero, azpirean zeozer hartu eta egun guztietan Andra Marira joaten zan notiziaren bat edo barriren bat ekarten. Autobusean baten bat etorri bada, ia zer dinon edo zer egoan Andramarin. Txikito bat edo bi hartu, eta hareek ziran eukiten ebazan erlazinoak Andramariko tabernan. Errosarioa amaitzen zanean, koilarak ipinten eutsiezan aititari.

Opariak maistreari - Dima
00:41 min - Data: 2016/05/04

Eskolara gitxi joaten ziran. Egun batzuetan maiestreari permisoa eskatu eta itaurren egiteko lotzen ziran, edo bildotsak jagoten... Bildotsak ardien kumeak dira. Baina maistreak batzuetan ez eban emoten permisorik, eta orduan hiru-lau arrautza eroaten eutsiezan baiezkoa lortzeko. Eurak pozik egozan eskolara joan barik.

Argindarra Puentelatorren - Galdakao
00:47 min - Data: 2016/05/04

Zazpi-zortzi urte eukazala, egun guztietan birritan pasetan eban Puentelatorreko zubia: goizean eskolara joan orduko, argia kentzeko, eta iluntzean argia emoteko, ze transformadore elektrikoa egon zan han. Orduan denporetan baserrietan ez eben argirik euki egunez, gauerako bakarrik. Galdakaon "Electra Galdakao" konpainiak euki eban korrontea Bentatxuritik (Dima), eta eskolara joan baino arinago, aitak esaten eutsan interruptorea kentzeko. Iluntzean jarten eban osterabe.

Erregatera zuhurrak - Mungia
00:56 min - Data: 2016/04/27

Erregaterak Barakaldotik, Bilbotik eta leku guztietatik etorten ziran trenean tuju-tuju. Baten, lekukoa enbratxu bati otzaratxua estazinora eroaten laguntzen joan, atzerik hara guardia zibilak etorri eta kendu egin eutsiezan eskuan eroiezanak. Orduan, enbrak ibilten ziran erregatera, baina, zuhur ibilten ziran eta tela bigaz egindako gonak ipinten ebezan, departamentuakaz. Han sartuta eroaten eben jeneroa ─indabea, artoa…─, eta han ez eutseen guardia zibilek ikutzen. Ikusita dago gizontxu bat, lepoan patata-zaku bat dauela, karraderan trena martxan koiuteko, atzetik guardia zibilek koiu, garroteagaz jo eta behera botatea. Patata-zakua han itxi behar izan eban.

Karburoa - Urduliz
01:33 min - Data: 2016/04/27

Karburoa izaten zan orain kafetera espresak dagozanen antzera… Behean ipinten jakon ura eta goratxuagoan karburoa eta gero gorago ondo estututa ipini. Pitorrotxu bat eukiten eban eta astea eskegi gura izan ezkero, eskegiteko. Ha ura gotaka-gotaka joaten jakon karburoari eta karburoa fermentau egiten zan. Mistoagaz sua emoten eutsien eta pitorrotik urteten eban argiak. Sua egiten eban, karburoa desegin arte. Biztuteko mistoak egoten ziran. Eta tabakoa erretan eben gizonak metxeruak eukiten ebezan. Metxeruak metxeagaz egoten ziran, batetik bestera metxea sartzeko lekua eukiten eben. Goian, metxeak urteten eban lekuan oraingo metxeruak eukiten daben moduko erruedatxu bat eukiten eben eta golpera emoten eutsien eta txispea botaten eban, harria eukan eta. Txispak eta txispak metxeari sua emoten eutsan eta haregaz biztuten eben zigarroa.

Begitxotorra - Busturia
00:44 min - Data: 2016/04/20

Txotorra, begitxotorra. Garau gorri-gorri batek urteten eban. Horrek beste bateri eperdia ikustearren urteten ebala esaten eben. Hori osatzeko pomadaren bat-edo... Mantzanilea be erabilten zan, begiko mina edo pistak euki ezkero, begia iregi ezinik... mantzanila gitxigaz egin ur egosia eta epeltzen zanean guateagaz garbitzen zan.

Dutxa publikoak - Bilbao
01:03 min - Data: 2016/04/20

Euren etxeak egin ziranean, hondino komunean dutxarik ez egoan. Bilbon hiru-lau lekutan −esaterako, Atxurin− dutxa publikoak egozan. Behin baino gehiagotan joanda dago dutxa publiko batera. Udaletxearenak ziran eta ordaindu egin behar ziran. Diru apur bat euki ebenean, dutxea jarri eta komuna konpondu eben. Dutxak hiru-lau lekutan egozan: bat La Casilla baino beherago. Orduan etxeak ez egozan prestauta orain dagozan moduan.

Berrizko gaseosea - Berriz
00:37 min - Data: 2016/04/13

Orduan gaseosea asko konsumiduten zan; ez egoan besterik. Coca Cola eta Kas hamahiru-hamalau urte eukazala agertu ziran hona; aurretik ez egoan holakorik. Jaietara joan eta gaseosa bat edateko dirua etxean emoten baeutseen, haxe edaten eben. Berrizko gaseosea egoanik onena ei zan. Famadua zan, orduan sasoian entzute handia eukan.

Auzoek alkarreri lagundu - Bedia
00:43 min - Data: 2016/04/13

Auzoak batu eta lagundu egiten eutsen alkarreri. Kasurako laietan, hirunaka jarrita. Gero lurra preparauta egoanean, ganaduagaz egiten zan, baina eskuz be bai, mokil-porrakaz. Soloak ereiteko orduan alkartu eta lagundu egiten eutsen alkarreri haziak-eta botaten. Gero gariak ebagiten, gariak hamarretan, piloak egin eta gero joten; eguzki beroakaz.

Errotea gerraostean - Berriz
00:38 min - Data: 2016/04/06

Gerra-denporan jentea gauez etorten zan errotetara, eta pozik joaten ziran artouruna eginda. Berez ez eben uruna egiten ixten, prezintoa ipinten eben, papela; baina euren aitak papela kendu egiten eban. Eta erroteak zaratea egin ez egian, aita gainean jarri eta artagarauak banan-banan botaten ebazan. Halantxe gau guztian, batean aitak eta bestean amak. Erroteak martxan zarata handia egiten dau eta guardia zibilek dana entzuten eben.

Hegaluzea harrapatzeko metodoa - Bermeo
01:57 min - Data: 2016/04/06

Atunetarako karnata bizia erabilten zan: antxoba bizia botaten zan atunak baporaren ondora etorri daitezan. Baina lehenengo egurrezko biberoak egiten ebezan itsasontziaren kubiertan, baina ez eban erresultetan. Gero aluminiozkoak egiten hasi ziran. Atunetan urrun joan behar izaten zan, lekuak aldatuz, ez beti leku baten. Horreek antxoba bizia bota, karnatea ipini amuan eta kainabereagaz banan-banan hartzen ziran. Sei-zazpi lagun alderdi baten, eta besteak antxobea botaten. Eta beste batzuk txisteagaz kainaberadunei laguntzen, atuna albora datorrenean altzetako. Txistea burdin modukoa da, gantxoduna, arraina engantxau eta barrura sartzeko. Kainaberadunak atuna itsasontzi ondora ekarten dau eta txistedunak engantxau eta gora ekarri. Modu horreri pikean esaten jakon.

Ezkaratzean subilostea - Atxondo
01:38 min - Data: 2016/03/30

Ezkaratzak harri-losaz egindako behea eukan, baina ostetxo baten egurrezko ohol zati bat egoan. Zulo bat eukan, atzamarragaz zabaltzen eben, eta behean zulo bat eukan. Zulo sakona ez, 40-50 zm. sakoneko zuloa. Eta horri subilostea deitzen eutsien. Bere umezaro guztian ezagutu izan dau hori eta horra botaten zituen abar zatitxuak, hautsa… horra garbitzen zan ezkaratza. Zulo itsua zan, han geratzen zan botaten zana. Abar zatiakaz, zazkarrakaz edo kipula-azalakaz betetan zanean, hara sartzen zan eta sua izetzeko erabiltzen zan hori. Horri subilostea deitzen eutsien.

Aberri eguna ospatu Australian - Gernika
00:51 min - Data: 2016/03/30

Beti izan da gatxa han batzea. Gurasoen gogoa beti izan da neskak jantzan ikastea. Amak eurak erakusten eben, musikeagaz, trajeak eurak egiten ebezan. Baina gitxitan batzen ziran. Aberri egunean bai. Egun horretan bertan txokoan barik Hyde Parken egiten eben, upealako parkea zan bertan herri barruan. Juntetan ziran han dan-danak, eta bertan egiten eben: irrintziak, ardao-botea ekarri, barbakoa atera, jantzan egin... Beste ilusino bategaz. Hori urte guztietan ospatzen eben. Ez daki gaur egun egiten dan.

Copyright 2010. Lege Oharra