kontaktua

Hegaztiak solte ibilten ziran - Bedia
01:03min - Data: 2012/05/09

Etxean oilaskoak, oiloak, kapoiak eta patoak hazten ebezan. Horreek danak danean soltean ibilten ziran, solorik solo be bai. Gero bata bestearen soloetan sartzen hasi ziran, eta oiloak astrakau egiten daben lez arazoak eukiezan auzokoakaz. Horregaitik gero oilotoki handi bat ipini eben, eta hantxe kanpoan eukiten ebezan. Oilotokiaren barruan baina aterpe barik, ezer be lehor barik, zarratua bakarrik. Gero txabolatxua egin eutsen aititak negurako, eta han egiten ebezan arrautzak.

Eskolan himnoa kantau behar - Mendexa
00:45min - Data: 2012/05/09

Udaletxeko goiko saloian egoan eskolea, eskoialdean mutilak eta ezkerraldean neskak; baina danak gela baten, alderdi banatan. Aurrean gehien ekienak egoten ziran. Gero eskola orduan, danak udaletxearen aurrean plantau, bandera espainola egoten zan balkoian, eta himnoa kantau behar izaten eben.

Jaiotza egunean bateatu - Zeanuri
00:50min - Data: 2012/05/02

Lekukoa jaio zan egunean bateatu eben. Orduan prisaz bateatzen ziran umeak, badaezpadan. Orduan bateoa zeruko atea zala uste zan, eta sartu ezean kanpoan geratzeko arriskua egoan; eta bitartean hil ezkero ez egoan zerura joateko modurik, linbora baino. Horregaitik jaiotzako egun berean bateatzen ziran.

Txahala eskapau zanekoa - Sondika
01:02min - Data: 2012/05/02

Lehen mataderoa Bilbon egoan, hara joaten ziran beti. Ondo memorian dauka egun baten pasautakoa: Atxinatik gora joaten ziran ganaduakaz mataderora. Baten bere aita difuntuak berari emon eutsan txahala, eskutik eskapau eta ha koiu ezinik ibili ziran; txahalak indar handia eukan-eta. Bera pozik joaten zan mataderora, aita difuntuak beti Bilbon txokolatea emoten eutsalako. Horixe pasau jaken baten, txahala eskapau eta mendi guztia korridu behar izan eben txahala koiu ezinik.

Ziminterarako satsa prestau - Ajangiz
00:42min - Data: 2012/04/25

Ziminterea prestetako satsa botaten jakon, sats hutsa ipini lehenengo pentsetan eben tamainuan eta gero sats zehea prestauta eukiten zan. Sats zehe horren ganean ereiten zan hazia eta harexegaz tapetan zan. Sats zehea egiteko galbahetik pasetan eben. Era horretara landarea bardin antzean etorten zan.

Bazkaria eta afaria - Nabarniz
00:53min - Data: 2012/04/25

Eguerdian udabarrian babea jaten eben ―hori gitxi gustetan jakien umeei―, ostantzean indabea. Gabaz esne gitxitxu egon ezkero, beti behiek ez eben esne asko eukiten eta (horretarako behia txahala egin barri egon behar zan), orduan berakatz-zopea. Aitari asko gustetan jakon. Plater bakarra jaten eben, eta postrerako sagarra.

Infernuko hauspoa Oromiñon - Iurreta
01:19min - Data: 2012/04/18

Neskak mutilakaz dantzan gaztetarik hasten ziran. Oromiño ez dago urrin, Iurreta da; baina eurak ez eben Oromiño sekula zapaldu. Han infernuko hauspoa egoan domeka guztietan, pandereterua eta beste musikaria bertakoak ziralako. Hara jente asko joaten zan. Arrianditik behera danak joaten ziran, Zornotzatik be bai; Iurretatik ez ostera. Abadeek ez eben ixten hara joaten infernuko hauspoa egoalako.

Aldaketa handiak arrantzan - Bermeo
00:40min - Data: 2012/04/18

Lekukoaren sasoitik hona ehuneko ehun aldatu dira gauzak: barkuak, ibilkerea eta dana... Ibilkerea orain txarragoa daukie lehengoek baino, itsasoan denpora gehiago egiten dabe orain. Barkuak be hobeto preparauta dagoz orain, kongeladorak eta guzti, modernizatuta. Zapatuak be itsasoan egiten dabez, denpora asko emoten dabe han, harik eta neberak bete arte. Eguraldi zantarra izan arren itsasoan dagoz barku modernoak. Lehen eguraldi zantarragaz portura eskapetan eben, orduan baporak oholezkoak eta txikiak ziran.

Copyright 2010. Lege Oharra