kontaktua

Aste Santuan Judas palua - Laukiz
01:13 min - Data: 2016/03/23

Orduan ohiturea zan matrakea erabiltea, eta karnabalak amaitzean Judas-palua deitutakoa. Eleizpean harrizko hormea egoten zan eta bakotxa makilakaz joan eta aiztoagaz izena-eta ipinten eutseen; azala kentzen jaken. Gero errosario edo mezaostean, makila apurtu egiten zan golpeka harriaren kontra, horregaitik esaten jakon: judas-palua.

Aste Santuan gaztai freskoa - Laukiz
00:57 min - Data: 2016/03/23

Eleizatik urten eta ostean, gizonek jokoan egiten eben tabernan; gaztai freskoa jokatzen eben, Eguen Guren eta Bariku Guren egunez. Loiuko baserri bateko pastoreak gaztai freskoa ekarten eban eta tabernan jaten eben danon artean. Jokoan galtzen ebanak ordaindu behar izaten eban gaztaia. Orduko tradizinoa gaztai freskoa jokatzea zan.

Errekan uger egitea - Galdakao
00:41 min - Data: 2016/03/16

Lekukoak errekan ikasi eban uger egiten; orduan ez egoan piszinarik ez historiarik be ez. Orain presea dago. Neskak be joaten ziran uger egiten. Mutilak saltoka ibilten ziran presan eta enbrak apur bat apartauta egoten ziran, erreka-txarkoan.

Erramu kargak - Muxika
01:45 min - Data: 2016/03/16

Erramu kargak egiten dabez, kurutzekiak esaten deutsie. Saratsa dala pentsetan dau, izatez. Holango egurtxu meheak topetan dabez, puntea atera eta kurutzea egiten deutsie puntan. Gero horreek lehenengo alanbretxuagaz eta gero euren azalagaz lotzen dabez. Ostean puntan ipinten jake erramua: ereinotzagaz eta erramuagaz. Horreek eroaten dira bedeinkatzen. Sanjuan bezperan, kurutzeak soloetan ipinten dabez. Lehen etxe guztietan egin eta dan-danak eroaten ebezan. Etxe baten mutil bi egoten baziran, bi; lau egoten baziran, lau kargagaz joaten ziran. Gero danak etxera. Nork ederrago egitea izaten zan. Inoz besteari apurtu be bai, politago egiten ebanari, hareri kendu ereinotza-eta. Horreek be egiten ebezan. Hori galtzen joan da, eta urtetxuak dira total galdu dana. Anaiak eta berak egiten dabez, orain dala hogei urte edo hasi ziran. Bategaz pobre lotzen dan lez, lau-bost egiten dabez, eta auzokoen artean banatzen dabez.

Txanelan erreka pasau - Basauri
00:37 min - Data: 2016/03/09

Lapatzan bizi ginan. Nire aita, lanetik etorri eta arratsaldean joaten zan ibaiaren beste alderdira kaminoa egiten. Errekamunea egoan erreka ondoan, zabala, eta han egoan txanela; txalupa txikitxu bat. Hemeko aldetik bestera joateko kableari oratuta joaten ziran. Txanela itxi eta lana amaitu eta gero bueltau egiten ziran. Baina sano jente gitxik erabilten eban.

Arranak - Laukiz
01:23 min - Data: 2016/03/09

Arranak erabilten dauz, batez be sugeengaitik. Uda partean, sugea eguzkitan lo badago eta arrana daukan ardiren bat badoa, sugeak alde egiten dau. Orain ez hainbeste, baina suge inguru gogorra izan da hau. Horrez gainera, arranaren zaratea gustetan jakolako erabilten dauz. Udan, egunez ardiak gerizpetan egon ostean gauez landara jatera urtetean, gustetan jako arran-joko hori, gaur egun kotxeen zarateagaz askorik entzun ez arren. Leku askotako arranak daukaz, lehengo etxeko ahuntzenak esaterako, eta gustetan jako pastore zaharrek ibilitakoak erostea.

Algarrobak jaten - Galdakao
01:01 min - Data: 2016/03/02

Gerra sasoian, martxau egin behar izan eben. Bidebietara joan eta aitak euki eban etxe baten sartu ziran. Hiru egunean egon ziran refujioan ogiagaz eta uragaz bakarrik, bondardatzen egon ziran-eta. Refujiotik urten eta kaletik gora joanda, erloju denda bat egon zan ‒erloju guztiak botata egon ziran‒; eta goratxuago beste denda bat. Bertan, lehenago, ganaduarentzako pentsua egoten zan. Ezetako jatekorik ez eukienez, han dendan egozan algarrobak jaten ebezan.

Tximinia garbitzea - Berriz
01:36 min - Data: 2016/03/02

Lehenagoko denporetan sua egunero egiten zanez (ez egoan jatekoa egiteko oraingo moduko butanorik, ez elektrikorik), tximinia urtero garbitzen zan. Lehenengo eta behin, basora joan, otea ebagi, etxera ekarri eta soka bategaz ota moltso handi bat lotzen zan. Sokea alde bietara bardin samar ipini behar zan. Soka punta bat tximiniatik behera jausten zan eta behean egoanak ota piloari tiratzen eutsan sokeagaz. Beheraino bajatzen zanean, goikoak gora tiratzen eutsan. Gora eta behera hainbeste bider eraginda garbitzen zan. Tximinia askok sua hartzen eben, kedarraz beterik egoten ziran eta.

Seinerua - Bermeo
00:50 min - Data: 2016/02/24

Seineruek aginduten eben, eguraldi zantarra egoanean, ez joateko inor itsasora. Arazo bat egoten zan, bapor asko egoten ziranez, portuan itsasbehera egiten zan eta baporak goizetik ezin baeben urten, hangoak hondoa joten badabe, besteek ezin dabe urten itsasora. Eta horretarako da seinerua "alcaldes del mar". Bere aitaginarreba izan da urte askoan seinerua eta lo gitxi-gitxi egiten izan dau. Goizaldean emoten eben abisua. Gero farola eskegiten zan kofradian. Farol berdea dagoanean, “stand by” itxaroten egoteko eta farol gorria eskegiten zanean, ez dagoala itsasora joaterik.

Errotara joan umetan - Busturia
00:37 min - Data: 2016/02/24

Lekukoa aitagaz etorten zan umetan. Gurdian artoa eta garia kargau eta errotara Paulinonera etorten zan, aitari laguntzen. Euria egiten ebanean eihoten eban jeneralean, ze sikatea egon ezkero ez eban emoten. Horregaitik negu partean etorten zan arto eta gariagaz. Gero listo egoanean abisetan eutseen eta etorten ziran bila, atzera etxera joateko.

Kuranderuak - Laukiz
01:45 min - Data: 2016/02/17

Lorentza parterea egoten zan Laukizen, laguntzen. Lorentzaren gizona, Gregorio Eguzkiza, hazur-imintzailea izan zan. Begoñaren izeko bati besoa igeltsuaz jarri eutson medikuak, mobidu ezinik eukan. Gregoriok hazurrak ondo ipini eutsazan, eukalipto bainuak emonda. Jente asko etorten zan Gregoriorengana, oso ona zalako hazurrak ondo ipinten. Urdailena eta gariak sendatzeko baegoan auzoan beste gizon bat: Benturo Urrutikoetxea. Gariak sendatzeko bedar baten esne modukoa erabilten eban. Gari gainean emon, lurpean gorde eta orduan gariak sikatu eta desagertu egiten ziran.

Erropak garbitu errekan - Urduliz
01:35 min - Data: 2016/02/17

Erropak jabonau eta lejiatan ipinten ebezan etxean. Lejiatan nahiko denporan, egun erditxu edo euki, eta buruan balde zabala koxi (koiu) eta beheko errekara joaten ziran. Beheko errekan deslaba eta atzera igon eta etxe ondoan eskegi. Errekan harri baten kontran ipini, golpeak emon, igurdi eta kenduten eutsien jaboi guztia. Listo ipinten ebenean, anila ipinten eben balde zabalean eta anil-ur apur batetik pasetan eben kolore biziagoa atara dagian. Anila bola bat izaten zan eta zatitxo bat kentzen eutsien uretara botateko. Balde erdi uretan ipinten eben, izerak eta ondo bustiteko moduan, pasau anilagaz danean eta eskegita bihurtu eta baldera. Alanbrea ipini baino lehenago bide bazterretako sasi ganeetan ipinten ebezan erropak eta gero estakak sartu eta alanbreetan eskegiten ziran.

Bijilia, baraua eta buldak - Berriz
01:49 min - Data: 2016/02/10

Garizuman kontu garrantzitsuenetakoak bijilia eta baraua izaten ziran. Bijilia bariku guztietan egiten zan. Horreetan egunetan ez zan okelarik jaten. Baraua egun jakin batzuetan egiten zan: Hautsen eguna eta Bariku Santu eguna. Egun horreetan goizean armozau barik eguerdira artean ez zan jaten; egunean baten jaten zan, eta gero gauean zeozertxu, ez zan egoten afaririk. Buldak be egoten ziran. Buldak bijiliarik ez egiteko erosten ziran baimenak ziran. Eleizeak eukiten ebazan eta etxekoentzat bana erosten zan, persona bakotxeko bat. Ordaindu egin behar izaten zan.

Garizumea - Laukiz
01:04 min - Data: 2016/02/10

Garizuman ez zan erromeriarik egiten, errosariora joaten ziran egun guztietan eta gero etxera. Domeketan be errosariora joan behar ziran, abadeak lista pasetan ebalako, eta joaten ez ziranak zigortu egiten ebezan astelehenean eskolan. Barikuan arrastiko hiruretan lotzen ziran kanpaiak. Eta zapatura arte karrakeagaz ibilten ziran eleizpean, mezea noiz hasten zan abisetan. Gero monagilotzan, txilina joten eben moduan, lehen karrakeagaz ibilten ziran.

Karnabaletan karetea - Laukiz
01:16 min - Data: 2016/02/03

Lehen karnabaletan zeozer egiten zan, baina edade batekoak, neska-mutilen atzetik hasitakoak. Ostantzean gazteak ez. Aurpegia tapauta ibilten ziran kareta bategaz, maskaritagaz. Esate bat egoan: Abemarietakoak eleizan joten direnean karetea kendu egin behar dala. Izan be, Abemarietakoak jotean maskareagaz egon ezkero, betiko aurpegira itsatsita lotzen dala. Kareta gehienak etxean edo eskolan egindakoak izaten ziran, gitxi batzuk izaten ziran erositakoak.

Copyright 2010. Lege Oharra