kontaktua

Aratusteak - Bermeo
00:55 min - Data: 2016/02/03

Antxinako gazte-denporetan aratusteak ospatzen ebezan, baina aguazilei eskapetan. Marro jantzita urteten eben, baina aguazilak beti segika ibilten jakezan. Geroko urteetan ez eutseen segitzen, orain 20 eta 30 urte kalera jantzita urteten eben aratusteetan. Marro jantzita joaten ziran, batoirik baegoan…., antxina gauza asko ez. Antxinako añetatik ekarriko erropak eukiezanek elegante jantzita urteten eben. Marroak baino hareek eleganteagoak ziran, baina hareei be aguazilek segiduten eutseen. Euren gazte-denporan galarazota egoan. Azken urteetan, normaltasuna etorri danean, batzuk drakula janzten dira, beste batzuk ha, beste batzuk hori… Kalera urten eta afari-meriendea jaten eben.

Eguen Zuri - Abadiño
01:11 - Data: 2016/01/27

Umeak Eguen Zuri egunean kantatzen, Abadiñon. 2014

Kandelario eguna - Bedia
00:23 min - Data: 2016/01/27

San Blas bezperan izaten zan Kandelario eguna. Mezea egoten zan eta eleizara joaten ziran kandelak bedeinkatzen. Gero etxera ekarten ziran kandelok eta trumoia egoten zanean kandelak isiotzen ziran, eta Santa Barbara egunean. Kandelario lario
hatxari ura dario
erroteari uruna
Kandelario eguna.

Umetako olgetak: karratolan - Atxondo
00:45 min - Data: 2016/01/21

Karratolan deitzen eutsien. Potxo bat egiten eben eta karratolan botaten eben intxaurra. Potxoan sartzen ebanak irabazten zituan sartu barik geratzen ziran intxaurrak. Eta eskolara hasi ziranean, pelotan egiten eben frontoian. Asko egiten eben azerike be: batzuk azeriak ziran eta beste batzuk txakurrak. Txakurrak zelaian geratzen ziran eta azeriak mendira joaten ziran eta atzetik etorten ziran txakurrak azeriak harrapetan.

Txakolina egiteko prozesua - Morga
01:29 min - Data: 2016/01/21

Txakolina egin ostean, balde baten-edo ipini eta barriketara eroaten eben. Amak enbudo moduko bat egiten eban kartoi-zati bategaz edo etxean topetan zanagaz; aurretiaz eginda eukiten ebazan. Haregaz botaten eben pitxerretik-edo astiro-astiro. Han egoten ziran barrikak eta egun batzuk barru irakiten hasten zan. Bitsak urteten eban goitik behera, baporeak, asko irakiten ebalako. Aitak han eukiten eban kartel baten apuntauta irakiten noz hasi zan, barrikea noz zarratu behar zan… Barrika bakotxak tapoia eukiten eban egurragaz eginda, neurrikoak; orduan ez zan besterik egoten. Hareri trapu zahar bat ipinten eutsan amak –izaren-eta trapuak eukiten zituan aurretiaz, garbiak– eta tapoia sartzen jakon, ondo enkajauta, haizerik hartu ez egian. Horrez ganera, ama solora joaten zan eta lurra ekarten eban; masa edo ora bat egiten eban eta haregaz dana tapetan zan arnasarik hartu ez hartzeko. Gero, egunetan han egoten ziran.

Txarria hiltea - Mungia
02:15min - Data: 2016/01/06

Aita matarifea izan zan, euren barrio guztian eta behekoan bere bai. Bera ibilten zan etxerik etxe txarriak hilten. Aitak ez dau inoiz kobrau, buzkantzen bat edo bi emoten eutsiezan edo jatordu bat, eta etxera. Txarria hilten zan eguna handia izaten zan. Goizeko bederatziretarako-edo hilten zan, ze gero behar asko egoten ziran. Bestaldekoak laguntzen etorten ziran, txarriari agarretako. Lagun bi-hiru behar dira txarriari agarretako, baina lagun bigaz bere egin leitekela dino. Cabrejasenera txarriak hilten joaten ziranean, biren artean agarretan eutsien txarriari; matarifea, Cabrejas eta lekukoak berak. Lehenengo kadera bat amarretan eutsien sokeagaz eta batek atzean ondo eusten eutsan. Bat aurretik eta bestea atzetik. Batzuetan gantxoagaz ateraten zan txarria, baina beste batzuetan kanpoan sartzen jakon gantxoa. Gero kutxilloa samatik sartzen jakon, belarri bueltatik, okozpetik, eta odola batu behar izaten zan. Jeneralean, enbren beharra zan, nahi-ta morrozkoek bere lantzean behinean koiuten eben. Gainera, gero odolari eragin egin behar izaten jakon; osterantzean, gogortu egiten zan, zanak eta koipea.

Negua - Mungia
01:24min - Data: 2016/01/06

Neguan garia ereiten eben, eta horretarako bere soloa makinatu behar izaten zan. Erremolatxea eta naboa maiatzean ipini eta neguan batzen ziran. Sarritan ibilten ziran erremolatxak eta naboak egiten hotzagaz eskuak edegi ezinik. Orduko neguak oraingoak baino gogorragoak izaten ziran; edur gehiago egiten eban sikeran. Urtero egiten eban edurra, eta hamabosta edo holan kendu barik. Ikusteko polita zan, baina beharrerako… Edurra luzero egoten bazan, sarritan, naboak-eta usteldu egiten ziran, eta ez zan jatekorik egoten ganaduarentzat. Gainera, kalefazinorik eta holakorik ez zan egoten. Danak egoten ziran behekosuaren bueltan batuta ipuinak kontetan, telebisinorik bere ez zan egoten eta.

Apalazio zalduna - Mungia
00:22min - Data: 2015/12/30

Apalazio zalduna,
gaur da erregeen eguna.
Sasirik sasi zotza paluan
historia baten kontuan. Jakoatxuri eroan deutsaz
hiru oilanda lukiak.
Haren hazurrak batu ezinik
Bonitxuk dabilz saltoak. (Jakoa eta Boni auzoko batzuk izan ziran)

Apalazio, Mari Montañe - Mungia
00:15min - Data: 2015/12/30

“Apalazio, Mari Montañe, hiru intxurtxu, hiru gaztaina”. Horreek kantetan ebezan otxareagaz joanda, eta batek sagar bat emoten eutsan, besteak gaileta bi…, eta pozik etorten ziran umeak etxera.

Gabon bon bon - Mungia
00:18min - Data: 2015/12/23

Gabon bon-bon, Natibitate ase eta bete, San Esteban lehen bezala; eta San Juan, etxean ez dagoana, kanpora joan.

Urtebarri txarri-belarri
daukanak ez daukanari,
nik ez daukat eta niri... Hori kantetan eben eta umeak pozik egoten ziran. Umeei etxean egoana emoten jaken: intxurtxuak… Gailetak eukazana aberatsa izaten zan. Eurak Jaungoikoari eskerrak, errotea euki ebelako-edo, gailetak ez ebezan falta izaten umeei emoteko.

Urtebarriko kantea - Mungia
00:14min - Data: 2015/12/23

Urtebarri txarri-belarri
daukanak ez daukanari,
guk ez daukagu eta niri...
Ezpabere mailutxuagaz
haginak hausi,
kiski eta kauski.

Gabon-gauean ogi bedeinkatua - Mungia
00:54min - Data: 2015/12/16

Lehen jaietan konbidaduak etorten ziran etxera, familiakoak. Sanlorentzoetan ez ziran etorten, baina santiagoetan bai. Egun horretako bazkaria espeziala izaten zan: artxoa edo ahumea egiten eben laban, etxeko labasuan. Orduan, indaba-lapikoa bere egiten eben eta saldea kentzen eutsien. Ogi-pistoleagaz ipinten eben gero beratzen lurrezko kazueletan. Txapa ganean ipinten eben gero pil-pilean. Ha jan ostean ez zan indabarik jaten.

Gabon-egunean nondik nora - Ibarrangelu
01:06min - Data: 2015/12/16

Abenduaren 24an, goizeko 8:30eko meza ostean, Eleizalden alkartzen ziran eta eleiza aurrean “Sakramentu Santu Jauna” kantetan eben. Mendiz mendi urteten eben goizean, mutilak alde batetik eta neskak beste batetik. Amaitzen ebenean, Lagako bidean alkartzen ziran etxera etorteko. Bazkaldu, eta arratsaldean, 4:30-5:00ak inguruan, ezpata-dantzari jantzita, Ume Jesus andakin eroaten urteten eben herri barruan. Arratsalde guztia emoten eben etxez etxe kantetan, eta Ibiñan amaitzen eben itsasoari begira. Ibarrangeluko azkenengo etxea itsasoari begira egoan. Han kantau, Ibarrangeluko marineru guztiakaitik, aitagure bat errezau eta Gabon-egunean amaitzen eben.

Ean Abenduak kantetea - Ea
01:06min - Data: 2015/12/16

Eurenean Gabonetako bederatziurrenari abendue kantetea esaten deutsie. Lehen, ganera, hauxe esaten zan azkenengo egunean: “Abendu mutilak! Kantau ala errezau!”. Orain ez dabe ezer esaten. Ohiturak apur bat aldatu egin dira: lehen, hilaren 24an, etxerik etxe kantetan eben eta orain, ostera, kalean 20 metrotik 20 metrora-edo egiten dabe. Marijesiak ez dabe inoiz be esan, abendue beti.

Copyright 2010. Lege Oharra