kontaktua

Bederatziurrena Ean - Ea
01:48min - Data: 2015/12/09

Lehen, Ean bederatzi mutikogaz egiten zan bederatziurrena; orain neska-mutilak dabilz. 15ean hasten dira, baina umeak joaten diranez, ez dira hasten gauerdian, gaueko zortziretan baino. Herriari buelta osoa egiten, gehien be, ordubete tardetan dabe. Hilaren 15ean gaueko zortziretan Abenduagaz hasten dira; hurrengo egunean Mendian kantetan da. Holantxe joaten dira aldatzen, egun baten Abendu eta bestean Mendian. Holantxe bederatzi egunetan, 23ra arte. Gero, 24an kanbietan da. 24an be goizeko zortziretan batzen dira atzera plazan eta hiru buelta emoten deutsiez herriari pausu arinagaz, gelditu barik. Egun horretan, lehenengo bueltan Abendu, bigarrenean Mendian eta hirugarrenean Abendu kantetan dabe. Bart Belenen hiru bueltak egin ostean abesten dabe.  

Jesukristo, ai ze ume polita! - Arteaga
00:44min - Data: 2015/12/09

Arkangel San Gabriel
anunziadorea,
ez gaizuz espantadu
hain jente humildea. Jesukristo, ai ze ume polita
Jesuskristo! Amak hartu eban
semea besoetan,
semea da jainkoa
egon zan adoretan. Jesukristo, ai ze ume polita
Jesuskristo! Denbora desiadua
etorri zanean,
laster gara heldu
Kristoren etxean. Jesukristo, ai ze ume polita
Jesuskristo!      

Erlategien kokalekua - Zornotza
01:06min - Data: 2015/12/02

Humedadea badago eta eguzkirik sartzen ez bada, txarra da. Erlategiak orientazino onean egon behar dau, eguzkia ateraten dan lekuan. Mendi tontorrean be ez da ona, ze janaria behean badago, erleak erraz jaisten dira behera, baina behetik gora beterik doaz. Hoba da terrenoa laua izatea. Ura be aldamenean eukitea komenidu da, baina uragaz arazorik ez dabe eukiten. Landak lorakaz egotea be ona izaten da; eta sasiak eta gaztainak egon ezkero be ondo, baita udabarrian arkaziak badagoz be, ze pinuak ez dau ezer emoten.

Mutilen eta nesken olgetak - Atxondo
01:05min - Data: 2015/12/02

Plazan bertan beti olgetan eben arbolara igoten. Goiz-kereizea noiz heltzen zan eta hori danori be jakiten eben. Kereiza batzuk goizago heltzen ziran eta eurak baekien noiz heltzen zan goiz-kereizea eta han ibilten ziran arbolara igon, kereizak batu, hartu eta jan. Neskak eta mutilak ibilten ziran horretan. Neskak gehiago ibilten ziran orriak eta lorak batzen, etxe-andraka moduan. Alberja bat egoan uragaz plazan, zelai alboan, eta neskak han ibilten ziran alberja inguruan euren bedarrakin etxe-andraka olgetan eta eurak arboletara igoten gehiago.

Labaderoak eta jaboiak - Berriz
01:23min - Data: 2015/11/25

Erropen garbi-ikuzia egiteko, auzune guztietan labaderoa egoan. Lehen egon zan alkate batek auzune guztietan egin ebazan labaderoak. Bertara joanda garbitzen ebezan erropak. Labaderorik ez eukana errekara joaten zan; baina, inguru hartan gehienek eukien labaderoa. Eurek etxe-ostean alberjie euki eben, bata ganaduarentzat eta bestea erropak garbitzeko. Alberja batetik bestera pasetan zan ura. Batek harri bat eukan erropea igurditeko. Jeneralean, Txinbo jaboia erabilten zan; onena berau izaten zan. Eurek egin ez arren, etxean be jaboia asko egiten zan, txarria hil ostean hartzen zan seboagaz. Baserri askotan egiten zan hori.

Arranak erabiltea gustau - Laukiz
01:23min - Data: 2015/11/25

Arranak erabilten dauz, gehien partez, sugeagaitik. Uda partean sugea eguzkitan lo badago eta ardia arranagaz badoa, sugeak alde egiten dau. Orain bajau da, baina euren alderdia suge-inguru gogorra izan da. Horrezaz aparte, arranaren zaratea gustau egiten jako, batez bere gauez. Udan, egunez gereizpetan egonda badagoz, eta gauez landara jaten urteten badabe, gaua mantso badago, haize barik, euren arran-jokoa polita izaten da. Leku askotako arranak daukaz: lehengo etxeko ahuntzenak, erosiak… Gurago izaten dau usauko arranak erosi; pastore zaharrek erabilikoak.

Zazpikaleetan euskeraz asko egiten dala dinoe, gehien egiten dan tokia. Eurak Bilbora biziten etorri diranetik, kanbio asko egon dira; baina euskereari begiratuta, askoz gehiago egiten dau jenteak euskeraz. Beste leku batzuetako jentea etorri da, baina bertako jenteak be euskeraz ikasi dauala dino. Unibersidadean estudietan dagoan jente gaztea Indautxun bizi bada, eguenean edo barikuan kalera urteten dauanean, Zazpikaleetara bajatzen da eta bertan ibilten dira. Hori igarri egiten da.

Umeak 24 orduan bateatu - Mungia
00:44min - Data: 2015/11/18

Orduan, umea jaio eta hogeta lau ordu baino lehenago bateatu ezkero, indulgentziak irabazten ziran. Amabitxi, aitabitxi eta aita izaten ziran joaten ziranak. Kandelatxua eroaten eben eta bateatzen zan. Karamelurik emoten ez ebenean, hauxe kantetan eben: "Bautizo kagao,
a mi no me han dao,
si le cojo al chiquillo, le tiro al tejao".

Azkenera arte ibili zan irakasle dantzak erakusten Olaeta akademian. Ume txikiakaz, lau urtekoakaz, biribilketa egiten eben, eta gero abestu:  Binbili bonbolo, zein dago lo. Akerra Frantzian balego. Akerrak kanta, idiak dantza, ahuntzak danbolina jo. Lau urteko umea ezin da barra baten sartu, ez dira gelditzen-eta. Pentsau be ez! Orduan, biribilketea egiten eben. Asko gustetan jaken. Pausuak irakatsi ondoren, korroan egiten eben. Korroan egiten ebenean, pozik, danak batera egiten ebelako. Gero arin-arina egiten eben. Hainbeste errepikatzen eben umeek, etxera joaten ziranean be, haxe egiten eben. Gero txikitxuakin barrea egiten eben ordu lauren pausoak ikasten joateko geldiro-geldiro: plié, demi-plié, degagé...

Mungiako trena - Mungia
01:06min - Data: 2015/11/11

1932. urte inguruan ipini zan trena Mungian. Lehenengo, luzaro, Artabakarrera arte bakarrik joian, gero tunela egin behar zan eta. Tunelak egiteko makinarik ez zanez egon, eskuz egin behar zan; orduan, Mungiara ekarten denpora asko tardau eben, kilometro pasatxoko tunela egitea asko kostau jakelako. Hasieran trena ikatzagaz ebilen, baina gero elektrifikatu egin zan, orain dala hirurogei urte inguru.

Txakolin-egunean mahatsa batu - Morga
01:05min - Data: 2015/11/04

Txakolin-egunean, eurenera herriko jentea –Obarrekoa-eta– etorten zan mahatsa batzen. Mahatsak apurtzen Jose Zorrotzeko etorten zan, abadearen aita, Jose Zorroza. Txistuka eta kantuka etorten zan. Fraka luzeak gorantza doblau, eta ortoztu egiten zan. Harri bat eukiten eben han, lehenagoko harria zana, tresnak-eta garbitzeko eta han harrian zesto bat ipinten zan. Ha zestoa mahatsez bete eta Jose egun guztian egoten zan mahatsak apurtzen ortozik. Holantxe ibilten zan. Mahatsa tinaku batera jausten zan. Tinakuak aitak erdibitu egiten zituan, barrikak, eta hara joaten zan txakolina txirrist... Ha edan egiten eben apur bat, baina harek segiduan igoten eban burura; zurrakapote esaten jakon…Umeei-eta probetako apur bat emoten eutseen.    

Etxe-ezkontzak - Mungia
01:33min - Data: 2015/11/04

Auzoetako gizonak soloetara joanda muna azpietan parau, eta tratua egiten eben euren seme-alabak alkarregaz ezkontzeko. Batak etxe erdia emongo eutsala agintzen eutsan eta besteak honenbeste behi eta honenbeste diru. Tratua ixteko, “gizonen berbea” emoten eben. Seme-alabek gura edo gura ez gurasoek adostutakoa bete behar izaten eben, tratua eginda egozalako. Hareek izaten ziran etxe-ezkontzak, eta asko egiten zan lehen, lekukoaren ume-denporan, gehiago.

Domu Santuruak etorten ziranean, kanposantura joaten ziran atxurtxu bat eta hiru-lau lora hartuta. Ha arreglau egiten eben Domu Santuruetarako urte guzti-guztietan. Bere amak ez eban lorak erosi gura izaten, eta osabeak emoneko lorra-erramilleteagaz ipinten eben polito. Inguruan oroldia batzen eben eta ilaratxuetan ipinten eben.

Behiari ardaoa - Zamudio
01:25min - Data: 2015/10/28

Txahala egin eta gero, behiari ardaoa emoten jakon berotu eiten-edo, ze parto txarra euki ezkero, jan barik egoten ziran egun bi edo hiru, eta ardaoak animau egiten zituan. Hurrengo egunetan, goizetan edo gauetan edo eratsi orduetan, beti ardaoa emon, zortzi bat egunean-edo, eta behia debila badago batez be. Kanpoko arrazeari ez eutsien egiten, ez eukielako hainbeste desgaste eta gogorrago egoten ziralako. Behiari zaldarrak urteten eutsan, kotxo zuri batek. Sakatu eta kotxoak urteten eban bizi-bizirik hondino. Gero, ha kuretako, ardaoagaz friegak emon eta mantea ipinten jakon. Ardaoa gauza askotarako usetan zan. Txahala egin orduan be, negua bazan eta behia hotzitu ez eiten, friega bat emon ardaoagaz eta tapau egiten zan.

Zazpikaleak eta Alde Zaharra - Bilbao
02:01min - Data: 2015/10/28

Zazpikaleetan harresia egoan. Orain etxeak dagoz, baina oraindik badagoz harresi zatiak ikusten diran toki batzuk. Erronda kalea harresitik kanpo dago. Jentea asko nahastetan da; askotan Zazpikaleetan sartzen dau Erronda kalea. Bai Euskaltzaindiak esanda, bai udalak esanda, alde historikoaren, auzoaren, izena Zazpikaleak da. Bilbo Zaharra Bilbao La Vieja izan daiteke. Euskaltzaindiak Onomastika batzordeak beste proposamen bat dauka: ibaiaren beste aldeari Urazurrutia deitzea. Kale bat dago Urazurrutia izena daukana. Uraz urrutitik ei dator. Erderaz Allendelagua izena daukien herri asko dagoz. Hori guztia onomastika batzordean dago, baina oraindik ez da ezer be erabagi. Urazurrutia kalea San Anton zubitik Zamakolaraino dagoan zatia da, ia La Peñaraino. Euskaltzaindiak proposatzen dau Urazurrutia izatea uriaren parte hori.

Copyright 2010. Lege Oharra