kontaktua
2017.10.20

-ZU atzizkia izen eta beste kategoria batzuetan

Euskeraz zu bigarren pertsonako izenordaina da, hitz beregain gisa: antxina 2. perts. aniztuna, plurala, gaztelania zaharrean vos zanaren kidea, eta gerora bakun bihurtua, singular balioa hartua kortesiazko tratamentuan, eta gerora (eta gaur egun) bigarren pertsona neutroa.

Baina -zu atzizki gisa erabili izan danekoa dogu berbagai oraingoan. Edozelan be -zu hizkiak aniztun izaera gorde izan dau orohar, gauza baterako zein besterako erabili, hitz-kategoria diferenteei erantsirik doala be. Izen kategoriako hitzak euskeraz pluralez emoteko -ak mugatzailea dogu atzizki orokor gisa (mendi-ak, gizon-ak), eta -ek aldaera berezia pronominal kategoriako hitzakaz (hone-ek, zu-ek, batzu-ek).

Gaurko hizkera erabileretatik abiatuta oratuko deutsagu arloari.

Bat zenbatzailea dogu atzizki honen bidelagun zaharrenetarikoa gramatika mailan: bat unitate-zenbakiak, -zu atzizkia hartuta, batzu plurala garatu eban, unidade plural kopuru laburrekoa adierazoteko, inguruko erromantzeetan lat. unus batetik unos, uns eta abar garatu ziran antzera.

Batzu era soila dogu gure idazle klasikoen erarik zaharrena, XVI. mendekoa, lapurtar klasikoetan (Etxepare, Leizarraga) zein sartaldekoetan (Lazarraga) agiri dana. Arabar poeta honen idatzietan batzu, batzugaz eta batzuen erak agiri dira; batzu deklinatze-hizki mugagabeakaz erabilirik: batzuen horretako –en gen. atzizkia be bizkaiera zaharrean mugagabekoa zan (beste hizkeretako –ren berbera), -gaz soziatiboa zan legetxe; horregatik batzugaz. Baina hurrengo mendetik aurrera batzuk, batzuek ereduak aurkituko ditugu ia orotan, funtsean plural-marka bikotxa dabenak: -zu + -ek, edo –zu + -(e)k.

Gaur egun be oraindino bizirik dago batzu-batzuk egitura konposatua, entzun-erabiliagoak diran baten batzuk edo bat edo batzuk izenordainen lekuan. Bizkaiera ekialdean eta gipuzkera sartaldean oraindino entzuten da batzu-batzuk, eta literatur idatzian gitxi agiri bada be, Mogel markinarrak aspaldi on egin eban beronen usua: “Urten daigun etxeti, ta gura badozu esango deutsudaz batzuk batzuk” (Peru Abarka). Eta Mateo Zabala lango bizkaiera sartaldeko idazleek be bai: “aditu bear dozuez ogeta lau orduak, gaberdi baterik eta beste gaberdira, guztiak dakien legez, eta ez eguna barreatuten ta zabalduten dabenetik gaua ilundu[ten daben] artekoa, batzuk batzuk egin daroen legez” (I 85)”.

Bat > batzu, batzuk eboluzinoa euskerearen ia eremu osoan garatu dan moduan, ez ostera nor, zer, zein izenordainena. Horreetarik garatuak dira nortzuk, zertzuk eta zeintzuk izenordainak, baina erdi-sartalde hizkeretara mugatzen da izenordain eratorrion erabilera, baina euskal idatzi zaharrenetarik dagoz ondo dokumentaturik, berariaz zeintzuk, eta hau arrazoi jakin bategaitik batez be: erlatiboko perpausak eregiteko, gaztelaniaz “los cuales” pluralaren ordain izateko erabili izan diralako sarri. Larrazagaren adibide pare batek darakus dinoguna argiro: “erregutu eusten legioela lagun musika bat emaitera joaten, zeintzuk esan eutsaen baietz”.

Nortzuk plurala be goiztar agiri da idatzietan. Kapanaga mañariarrak XVII. mendean ugari be ugari darabil, kasurako: “‑ Norzuk dira borondatezko pobreak? ‑ Onrarik eta aberastasunik, ez ezer aetarik gura eztabeenak.” (83).

Eta zertzuk be handik laster. Eta galdetzaile honen apartekotasuna, beste bien aldean da, izenordain izanaz gainera, determinatzaile legez be agiri dala, gaur egun sartalde hizkera askotan entzuten dan antzera. Hara Mogelen Peru Abarka-ko esaldi hau mediku-barberuak dirala-ta dinoana: “Kortejante batzuk dituzu; igaroten jake denporea, zertzuk moda direan kontetan” (4).

Euskeraren ekialdean -zu atzizkiak badau adjektibo kategoriako hitzen sorkuntzan be garapen bat, gure hizkeretan (erdi eta sartaldekoetan batez be) -tsu atzizkiaz adierazoten dogun balio berbera dauena. Elezu (barritsu), odolzu (odoltsu), zorrizu (zorritsu), mukizu (mokoti) izan daitekez adibide ezagun batzuk. D. Inzak Nafarroan barrena batu zituan atsotitz-errefrauen artean bada bat, -zu honen erabilera argi agiri dauena: “Azaro loizu, urtea garizu”. Euskerearen ekialdeko hizkerek -zu zaharrari eutsi deutse, erdi-sartaldekook -tsu barriagoaren ordez. Latineko -osus edo erromantzeetako -oso horren analogia-ikutua euki leian aldaera, -tsu hori.

Atzizki honen (-zu) bazter-erabilera bat, gramatikatik harago, onomastikan (toponimian) gorde izan dana da. Batzuetan hots frikariaz: Arantzazu, Arbizu, Arruazu, Ereñozu, Urkizu (Urkuzu), eta beste batzuetan afrikariaz: Arratzu, Elgetzu, Larrabetzu.

Leku-izen zaharretan -a mugatzailea be agiri da, gehienetan gero galdu izan bada be, erabileraren puruz: Albizua, Sarasua (Saratsu), Otazua, Zorrozua eta beste hainbat.

Bego oraingoz honenbestean, behin-behineko idazketa moduan.

Iturriko

2017-10-19

Esatekoak 0
Ikusita: 129

Ikusita: 134

Ikusita: 388
2017.10.05

DALA, DANEKO eta izan aditzaren beste adizki izoztu batzuk (behin-behineko bertsinoa)

Aurreko baten erion (dariola), eutsi (dautsala), ekin (zeri nakion) adizki izoztuen gainean jardun genduan, eta gogoratzen genduan horretariko mordoa zala euskal hizkeretan barreiaturik, batean ez bada bestean. Oraingo idatzi honetan izan eta beste aditz batzuetan arreta ipiniko dogu.

Adizki bat hizkera baten izoztua dala dinogunean, aldakaitz bihurtu dala esaten gagoz, aditz jokoak eskaintzen dituan persona, denpora, aspektu aukera anitzak geldiarazoak izan dirala, eta esaldi testuinguruak ez daukala eraginik adizki horretan.

Izan aditz funtsezkoagaz jazo dan lexikalizazino edo izozte fenomenorik agiriena dana/danak det. multzokariari jagokona da. Dan adizki erlatiboak mugatzailea hartzean dana garatu zan eta honek esangura berezi bat beregandu; gaztelaniaz esanda, “lo que es” adierazotetik “todo” adierazotera igaro zan. Horren plurala, sartalde euskera zaharrean (eta klasikoan be hainbat kasutan) diranak (direanak) esaten zana danak esatera etorri da, eta berez hirugarren pertsonakoa dan danak 1. eta 2. perts. pluralak (gu eta zuek) adierazotera heldu da mugatzaile hurbila erantsita: danok. Lehen zaharrean gareanok eta zareanok moduko adizkiak erabili eitekezan gu guztiok eta zuek guztiok adierazoteko.

Dan adizki erlatiboaren baliabideak askoz emankorragoak gertatu dira beste kontzeptu asko adierazoteko be. Banan-banan garanduko ditugu batzuk.

Gauzaeztan (gauzeztan) adjektiko finkatuaren atzean gauza ez dan erlatiboko egiturea daukagu, “ezebereza” edo “balio gitxikoa” dala norbait (edo inoiz zerbait) aditzen emoteko. Eta singularrez gauzeztana dana pluralez gauzeztanak bihurtu da. Pluralez be erabili geinke, gauza ez diranak, baina lexikalizatze barik.

Idatziz aurrekoa baizen lexikalizatua ez bada be, eta osagaiak banan idatzi izan arren, behar ez dan (behar eztan) esapideak be halako izen kategoria nortasuna beregandu dau, berau darabilen hiztunen gogoan, “ezbehar” (desgracia) edo hurreko esanguraz. Mutiko zoztor gaiztotxa bati agiraka egitea: “Bajatu zaitez horma horren gainetik, jausi eta behar ez danen bat egin ez daizun”.

Denpora eremuko esapideak sortzeko hartu dau dan adizki erlatiboak, ez trinko gisa, beste aditz batzuen laguntzaile gisa baino (joan, igaro, pasa, heldu…) berebiziko indarra eta bizitasuna. Sarriago igaroko edo leheneko denpora-aldietarako erdi eta sartalde hizkeretan (joan, igaro, pasa), etorkizunekoetara baino. Ekialdeko hizkeretan (Iparraldean berariaz) jagitasun aparta jadetsi dau heldu den esamoduak, erdi-sartaldeko euskaldunok datorren adizkiaz ordezkatuko gendukena; eta zuberotarrez bada oraindino jiten den esapidea be. Zabal eta ugari darabilguz, berbaz zein idatziz, joan dan, igaro dan, pasa dan aditz egiturak erdi eta sartaldean, eta heldu den ekialdean.

Atzean darraien izen sintagma, jatorriz eta berez jagokena, singularrekoa da, baina lexikalizatu dan ginoan, pluralerako be horrelantxe egonkortu da. Joan dan egunean dinoanari berez urteten deutso joan dan egunetan, eta halantxe joan dan urteetan be. Gramatika arauak zorrotz betetera jo ezkero, pluralerako joan diran egunetan, asteetan, hileetan, urteetan eskatuko litzateke, baina hiztunok aspaldi galdua dogu joera hori, joan dan aditz singularraren mesedetan. Nire gomendioa da, horrelako esamolde taiuko egitura tinkoetan hiztunen senari jarraitzea, gramatikarien zorroztasunari baino gehiago. Zein euskal hiztunek ez leuke ontzat joko: Joan dan urteetan be ez dot ikusi. Baina egiari zor jako esatea, joan diran ereduko aditz egiturak be ezagunak dirala izen sintagma pluralakaz: joan diren hamar urteotan idatzi eban behinola Axularrek; baina guztiz urriak, halanda be. Eta beste hainbeste heldu diren, lekukotua dogu tradizino idatzian, baina erabilera murritza dau hiztunen ezpanetan.

Bigarren aukera bat be badauka denpora-esapide honek adizkiari jagokonez: dan hori daneko bihurtzea. “Joan daneko hamar egunean”, “Joan daneko hiru astean” barra-barra entzuten dira gure hizkera batzuetan (Markinakoan, urrunago joan barik). Izan be adizki erlatiboak –neko atzizkia hartzen dauenean ondoko izen bategaz lotzeko, ia beti denpora esparruko izenagaz jazoten da. Adib. Hemen bizi ziraneko urteak. Eta –ko atzizkia denpora eremuan darabilguzan aditz partizipioakaz be guztiz erabiliak dira: Joako urteetan, igarako egunetan etab.

Danik, adizki erlatiboa -ik ablatibo atzizkia dautsala, konposatu egituran dirauen beste aditz izoztuetariko bat dogu. Denpora eremuko adberbio egituretan bere lekua egin dauena, gaur, atzo, lehen, aspaldi, beti, orain, aurten, igaz eta era horretako denpora-adberbio jakin batzuekaz, oraingo (hitz egiten dogun uneko) momentutik atzerako adberbioakaz denpora tarte baten hasiera puntua edo lehen erreferentzia adierazoteko; hau da, noiztik hasita. Halan sortuak dira: noizdanik galdetzailea, inoizdanik zehaztugabea, oraindanik, aurtendanik, lehendanik, aspaldidanik, igazdanik, betidanik eta gitxi batzuk gehiago. Etorkizuneko adberbioakaz erabilirik ikustea arraroagoa da; halanda be ezaguna da gitxienez bihardanik, eta etzidanik be ez jaku bitxiegi begitantzen. Bizitza-aroaren adierazle dan gaztedanik be ezaguna da, gitxi erabilia izan arren.

Eta denbora-tarte baten azken muga adierazotera datorren adizki izoztua, aurrekoaren osagarria, daino dogu, dan arte gaur egungoaren anaia biki zaharrena. Hau aitatu diran aurreko denpora adberbioen eremu beretsuan loratu da. Halan garatuak dira: aurtendaino, gaurdaino, oraindaino eta taiu honetako beste adberbio batzuk. Halanda be, daino honek lehiakide itzal handiko bat dau ondoan, -dino, *edin aditz erroaz garatu dan dedin adizkiaren era laburtua, sartalde euskeran din bihurtu zana, -no atzizkiaz lagundua: dedino > dino. Adizki honek, atzizki bihurturik, garatu ditu oraindino tipoko adberbioak.

Dala adizki modala dogu esapide batzuetan izoztu dan beste bat. Denpora eremuan zabal dabilen bat, orain dala dogu. Orain dala denpora asko, orain dala urteak, orain dala hile asko… egiturek ondo erakusten dabe atzean izen sintagma singularra zein plurala onartzen dabela, eta atzean erabili beharrekoa egunak, asteak, hileak, urteak erako izen sintagma plurala izanda be, nekez darabilkegula orain dirala adizki pluralaz, idatziaren eraikuntza prozesuan gramatikari-ingeniariren baten eskurik egon ez bada. Aspaldi dala esapidea be guztiz finkatua eta egonkortua da. Baina hedabideetan barreiatu diran desbide batzuk ez dira gomendatzekoak, edozelan be. Urteak dirala, orain urteak dirala eta halakoak, esan gura dogu.

Dala horren inguruan bilbatuak dira ezezkako egitura bi be: gura ez dala, berbaz gureztala, eta behar ez dala, berbaz behar eztala. Egitura eginak dira berez biak, baina gura ez dala bigarrena baino estuago josia. “Gureztala jo zaitut”, “Gureztala jausi jat basua” eta halakoak guztiz finkatuak dira sartaldeko hizkera batzuetan, “nahi barik, gura barik” esangureaz.

Izan aditzaren jokoagazkoa bururatzeko, Iparraldean, Zuberoan, erabilia dan zena aditz jatorriko hitz finkatua gogorarazo nahi neuke, gure “difuntu, difunta” hitzen esangurakidea. Xarles Videgain adiskideari jasoriko adibide bi erantsiko ditut hemen: “Ene zenek ez zuten sekula ametituko”. “Ene etxenko zenek”. Zuberoako hizkeran beregaintasun osoa hartu dau zena hitzak, beste hizkeretan orokorrean aita zena, ama zena tipoko egiturak nagusi diran lekuan.

Honenbestez gaurko jarduna.

Iturriko

2017-10-06

Esatekoak 0
Ikusita: 586
2017.10.03

EtorTEKO da, joaTEKO gara, ezkonTZEKOAK dira,, egoTEKO gagoz… etorkizuneko aditz perifrasi egiturak

Oraintsuan, leku batera joateko nintzan edo ez ziurtatzeko, telefonoz itaun hau zuzendu eustan itxaroten neukanak: Etorteko zara? Baietz erantzun neutsan, joateko (edo etorteko, zelan begiratzen dan) ustea nebala agindutako ordurako. Neure burmuinetako gramatikari sena berehala hasi jatan jirabiran, eta neure buruari esan: “Hara! Ez deust itaundu ea etorriko nazan, ea etorteko nazan baino”. Hiztun askok sarri bereizten ez dituan diferentziak, edo bardintzen dituan gerokotasun kontzeptuak.

Aditz perifrastiko bidez etorkizuna adierazoteko, geroan gertatzeko prozesuak aditzen emoteko, jakina, bide bat baino gehiago dira, baina aurreko biok dira funtsezkoetariko bi. Etorriko zara eredua dogu orokorrena, zelan-halan esateko: aditz partizipio burutuari -ko atzizkia gehituta, leku-genitiboko atzizki berbera. Etorteko zara eredua antz-antzekoa da, baina aditz izenaren gainean eregia, etorte + -ko. Morfosintaxiaren aldetik ikusita, aspektuan dago diferentzia: lehenengoak burutua, bigarrenak bururagabea.

Eta esanguraz guztiz bestelakoak dira, etorkizuneko prozesua ulertzeko eta epaitzeko era diferenteak. Etorteko zara egitura horren azpian datzazan balioak dira idatzi honetan aurrera dakarguzanak. Etorriko zara ereduarenak ezagunagoak eta amankomunagoak dira, orohar.

Etorteko da egitura hartzen badogu eredutzat, etorkizuneko denporaren barruan esangura bat baino gehiagotarako erabilia da; lehenean balio batzuk ziran ezagunagoak, eta gaur beste batzuk beharbada.

Gaur egungo balioen artean gehien gailentzen dana, uste, asmo edo intentzinoagaz lotuta dagoana: ekintza edo prozesu bat (etortea) beteteko ustea edo asmoa adierazotera zuzendua, dala adierazpen gisa, dala itaun modura. Etorriko zara? itaun egiten danean, galdera zuzena eta zorrotza egiten dogu; bai edo ez dira hor noraezeko erantzunak. Etorteaz edo dalako ekintza-jardunaz, bete ala ez bete, erantzun zuzena eskatzen da. Ebatzia zorrotzagoa eta erabatekoagoa izatea eskatzen da, geroan edo gertakizun dan denporan izan arren. Etorteko zara? itaunaren bidez, ostera, itaunduari bere asmoaz edo usteaz galde egiten jako. “Gure alaba zaharrena laster ezkontzeko da” dinoanean guraso batek, horretarako asmo sendoa hartuta daukala esatea lez da. Geure buruari esaten deutsagu batzuetan: “Joateko naz eta joateko naz, baina horretarako astirik harrapau ezinik nabil”. Intentzinoa hor dago, asmo garbia da, baina bete ezin.

Gure klasikoetan bakan agiri bada be, ondo lekukotua dago aditz egitura hau, eta esangura beronegaz. Mogel: “Jakin izan baleu Maria nire emazteak etorteko zineala zu, ipiniko eutsun apari galanta” (PAb).

Baina etorteko da ereduaren azpian datzan balio zaharra, helburu-asmoa baino gehiago, etorkizun dagoala adierazotea da, oraindino ez dala etorri izan, hain zuzen. Pedro Astarloaren ondoko esaldiak islatzen dauelakoan nago esangura hori: “bada izanik memoria iragoriko gauzen gomuta izateko, ez dau bear Jaungoikoak, norentzat ez dagoan iragoriko edo etorteko dan gauzarik”. Esaldi horretan iragoriko eta etorteko lehengo eta geroko prozesu edo gertaeren erreferentzia dira.

Leizarragak Testamentu Berria euskerara bihurtzean, Joanes Bautistak Jesusi zuzenduriko galdea honetara itzultzen dau: “Hi aiz ethorteko zena?”. Eta beste pasarte baten be antzeko balioaz darabil: “hek guziak etziraden Kristen moienez ethorteko ziraden on handien figura eta seiñale baizen”. Pasarte bien azpian datza, etorteko zen/ziraden horreen azpian, etorriko dan edo diran esperantza.

Aditz konposatu egitura horrek, partizipioa mugatzaileaz lagundurik erabilten dan azpieredu bat be ezaguna dau: etorteko da barik, etortekoa da edo etortekoak dira egiturak. Idatziz bakan agiri da tradizinoan bigarren egitura hau; lehenengoa baino hainbat urriago. Berbaz, ostera, zabal dabil. Pentsa lei, egitura barriagoa, modernoagoa dala, baina guztiz zuzena eta ondo egituratua. Aholku-ohar bat honelan egin daiteke, domeka goiz batez mendira joateko diranai zuzendua, bezpera iluntzean: “Bihar mendira joatekoak zarienok soineko lodiak hartu gorako, ze hotz egingo dau goietan.” Mugatzaile barik erabili zein mugatzaileaz, ez dirudi esangura aldetik alderik dagoanik. Hizkera modernoaren eboluzino naturala dala esango neuke, berariaz aditz laguntzailea plurala danean: joateko gara > joatekoak gara.

Aditz perifrasi honek izan laguntzaileaz jokatzen dau beti. Nekezago ikusi edo entzungo dogu edun laguntzaileaz. Etorteko zara? itauna berez darabilgun moduan, ekarteko dozu? itauna nekez erabiliko genduke. Eta entzun, gitxiago.

Aditz perifrasi honek sartaldeko hizkeretan eboluzino natural bat ezagutu dau –beste aditz perifrasi batzuetan jazo dan antzera‑, izan aditz laguntzailea baztertzera jo da, eta horren lekuan egon eta euki aditz laguntzaile gisa erabiltera. Horrelan sortuak dira: joateko nago edo esateko daukat egiturak. Erabilera datuei erreparatu ezkero, berehala ohartuko gara, berbaz zein idatziz askoz ugariagoak dirala bigarren taiu honetako egiturak, lehenengoak baino.

Baina forma aldaketaz batera, esangurak be aldatu dira neurri baten. Baten batzuk garanduko ditugu labur, adibide ezagunak dirala medio.

“‑Bazkaldu dozue? –Ez, bazkaltzeko gagoz” itaun-erantzun alkarrizketan, erantzuleak aditzen emon gura dauena da, oraindino ez dauela jan, bazkaldu barik dagoala. Sarritan oraindino, hondino erako adberbioez laguntzen ditugu horretariko esaldiak. Bigarren esaldi bat: “Gaueko hamabiak dira eta oraindino ohera joateko nago”. Ez garala joan adierazoten da, joan barik gagozala. Adierazpen baten ezeztapena daukagu hor funtsean, -teko egon egituraren bidez adierazota. Hirugarren esaldi bat, partidu baten gorabeheran: “‑Nork irabazi behar dau ba? –Itxaron partidua amaitu arte. Hori hondino ikusteko dago”.

Bardintsu jazoten da -teko euki egitura iragankorraz be. Eta hau bai esan, entzun eta erabilten da, -teko edun eredua egiten ez dan arren. Testuinguru bi. Bata: “Artikulua idazten hasi naz, baina hondino amaitzeko daukat, amaitzeko, berrirakurteko eta orrazteko daukat”. Oraindino bete ez diran prozesuak. Bigarrena: “Ezagutzeko daukat zuen umetxoa. Ea noiz ekarten dozun!”. Adierazoten da, oraindino ez dogula ezagutzen, ezagutu barik daukagula.

Beste batzuetan, zerbait jazoteko puntuan edo zorian dagoala adierazoteko darabilgu egitura hau. “Etxe haretan aitita zaharra hilteko egoan eta alaba gaztea, laster umea egiteko (egoan)”. Hilteko dagoana bizirik dago, baina ustez ez luzaroko. Añibarrok bere dotrina laburrean atal bati izenburu hau ipini eutsan: “Ilteko dagoanen esturea”. Idazle berberak, beste testuinguru baten honako itaun-erantzunak idazten ditu jausi beharrean dagoan etxe baten kontura: “Eta jausteko dagoan etxe bati [non ezarten jako] estribo eutsigarria? An, non jaustera doian.”.

Hirugarren esangura bat be adierazoten dau egitura honek, goiko egiturakoen beretsua edo antz-antzekoa: asmoa, guraria, gogoa. Zamarriparen esaldi hau izan bedi horren adigarri: “Ta itxi daiogun Peruri esaten esateko daukana. —Tira, Peru, esan esateko daukazuna. —Nik esateko daukadana arin esatekoa da. —Arin esan ba, apalordua be egin jaku ta. —Bai, nik esateko daukadana, gauza handia dala, arin esatekoa da, itxiten bajat.” (Kili-kili).

Errose Bustintza Mañariko idazlearen berba batzukaz amaiera emongo deutsagu idatzi honi: “eta beteteko daukadan azkenengo eginbeharra behar danez beteteko ahaleginak ahalegin egin behar dodaz”. Halan izan bedi.

Iturriko

2017-10-03

Esatekoak 0
Ikusita: 171