kontaktua
2012.02.23
07:57

Berba zaharbarrituak ERBESTE

Erbeste berbea, zaharra izanik, bizirik dago hondino. Sarritan ‘atzerria, kanpo-herria, arrotz herria’ adierazoteko erabilten da, baina hurragoko parajeak, norbere herritik kanporakoak, adierazoteko be bai. Hiztunen aho-mihinean bizi-bizi dago herri eta erbeste esakerea: “Mundu guztiak jakin dau, herri eta erbeste, guk baino arinago, ezkondu egiten zareala”. Hara gure Domingo Agirre idazlearen Kresala-ko lekukotasun hau: “Mañasi lango emakumerik ez egoala ez herrian da ez erbestean”.

Soka bereko beste berba batzuk be badira:

Erbestekoa, ‘kanpotarra’ esateko. Mogelen usuan: “Zetarako esan barberuba, labainia ta onelango izen arrotz, zantar ta erbestekuai artubak?”.

Erbestetu, ‘atzerriratu, herritik kanpora bota’. Mogelen usuan: Zuri deiez gagoz, Ebaren ume erbestetuok.

Ikusita: 1074
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera