kontaktua
2012.05.17
14:35

Aditza eta joskera ezaugarrien arteko loturak

Euskeraz mende-perpaus gehienetan joskera ezaugarri batzuk agertzen dira aditz jokatuari lotuta. Esaterako:

Amak ikusi gaituaNEAN...

Inork ez dakiaNEZ…

Berak esan daueLAKO...

Egia daLA...

Gugaz dagozaN umeak...

Joskera ezaugarri horreek (-NEAN, -NEZ, -LAKO, -LA, -N...) aditzagaz lotzen diranean, lotura-hizkia behar izaten dabe sarritan. Euskera batuan lokarria -E hizkia da, baina bizkai euskeran -A da, salbuespen batzuk gorabehera.

-GO, -I eta -U amaieradun aditzak: -A

nago > nagoana | nagoala | nagoanean

daki > dakiana | dakiala | dakianean

gaitu > gaituana | gaituala | gaituanean

3. pertsona pluralean -e pluralgilea daukien aditzek oposizinoan -A lokarria behar dabe singularrean:

Berak dakiala dino.

Eurek dakiela dinoe.

Amak ekarri gaituan galdetu deusku.

Gurasoek ekarri gaituen galdetu deusku.

Hori dinoana burutik eginda dago.

Hori dinoenak burutik eginda dagoz.

-Z pluralgileaz eta nork 1. pertsonearen -T / -DA morfemaz amaiturikoak: -A

dakit > dakidana | dakidala | dakidanean

jat > jatana | jatala | jatanean

naz > nazana | nazala | nazanean

dakarz > dakarzana | dakarzala | dakarzanean

-A, -E, -U, -KE eta -KO amaieradun aditzak: lokarri barik

zara > zarana | zarala | zaranean

da > dana | dala | danean

dabe > dabena | dabela | dabenean

jake > jakena | jakela | jakenean

leiteke > leitekena | leitekela | leitekenean

jako > jakona | jakola | jakonean

daukagu > daukaguna | daukagula | daukagunean

deusku > deuskuna | deuskula | deuskunean

-KE ahalerako ezaugarria amaieran daben aditzei berez, eta tradizinoaren bidetik be, -A lokarria jagoke, baina hainbarik idazteko joera nagusitzen doa:

neinteke > neintekela / neintekeala

leuke > leukela / leukeala

leike > leikela / leikeala

-R, -L amaieradunak: -E

nator > natorrena | natorrela | natorrenean

dakar > dakarrena | dakarrela | dakarrenean

dabil > dabilena | dabilela | dabilenean

-AU amaieradunak: -E / -A

Berez -A lokarria bajagoke be, -aben / -abela egin izan da tradizino idatzian. Hagaitik bada -e / -a aukeran emongo dira oraingoz.

nau > nauena / nauana | nauela / nauala | nauenean / nauanean

hau > hauena / hauana | hauela / hauala | hauenean / hauanean

dau > dauena / dauana | dauela / dauala | dauenean / dauanean...

Pluraletan:

nabe > nabela...

habe > habela...

dabe > dabela...

Ikusita: 1506
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera