kontaktua
2013.01.31
11:16

Inauteri aurreko jaiak: Zezeilaren 3an, San Blas

Egun horretan bedeinkazino bereziak egiten dira. Eleiza inguruko saltokietan hari edo kordoiak erosten dira, kolore askotakoak. Antxina leku batzuetan behintzat, Barrikan esaterako, kordoiak barik zinta modukoak izaten ziran. Kordoi honeekaz batera, gozokiak, erroskilak etab. be eroaten dira bedeinkatuten.

Abadearen bedeinkazinoaren ostean San Blas hariak eta beste jatekoak aparteko indarra daukie eztarriko minak eta gaixotasunak uxatzeko. Kordoiak gero ezin dira bota, bederitzagarren egunean erre egin behar izaten dira derrigorrean.

Jatekoak bedeinkatzeko ohitura hondino herri askotan gordeten da eta lehen esandakoak ez eze frutak, fruitu sikuak, txokolatea, gailetak, gozokiak, ogia eta erroskilak be eroaten dira.

Beste garai batzuetan txorizoak, azukerea, eztia, ura... Leku batzuetan altxagarria bere bedeinkatuten zan, eta holan urte osoan egiten zan ogia bedeinkatuta egoala pentsetan zan.

San Blas, San Antoniogaz batera, etxeko abereen jagolea be bada, eta horregaitik etxeko abereentzako jatekoa, artoa, garagarra... eta ereiteko haziak be bedeinkatu egiten ziran.

Abadinon ganadu feria handia izaten da.

Ikusita: 1209
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera