kontaktua
2013.06.14
07:07

Estilo-oharrak V: -XE erakusleekin

Atzizki hau, erakusleakaz eta izenordain jakin batzukaz darabilgunean, indargarria da; beste aukera guztien aurrean seinalatzen dan hori markatu nahi da. Balio kontrastiboa dauka funtsean: hauxe, besteen aurrean.

Erakusleakaz: hauxe, horixe, haxe; honeexek, horreexek, hareexek.

Adberbioakaz: hementxe, hortxe, hantxe; oraintxe, orduantxe; hemengoxe, horkoxe, hangoxe; oraingoxe, ordukoxe.

Baita: bertan-txe, bertati-xe, bertako-xe, bertoko-xe.

Baina badira oraintsuko joerak, behar ez dan edo toketan ez dan lekuan, -xe erabiltekoak. Halakoa da, gure ustez, gazt. ‘el siguiente, los siguientes’ esaten den guztietan hauxe, hauexek erabiltzekoa; hau da, adierazpen baten garapena atzean datorrenean, eta erakuslea aurkezle gisa eraibilten dogunean.

Aurkezpen-erakusle hori era neutroan erabiltea gomendatzen da: hau esan eban, honako hau esan eban, eta ez hauxe, idatzi batzuetan automatismo osoz irakurten dan lez.

Erreparatu ondoko paragrafoari:

“Aldikada honetan egiten ziren beste joko batzuk hauexek dira: jendeari irina, ura, arrautzak… botatzea; txakur eta katuen atzetik ibili eta jotzea, edo buztanean poteak-eta lotzea; puxikak erabilita jendea jo eta elkarri jarraika ibiltzea; zarata egiteko tresnak ateratzea, etxeko lapikoak, petardoak edo dena delakoak erabilita.”

Gure ustez holakoetan ez da zertan markatu erakuslea -xe atzizkiaz. Nahikoa eta lar da era neutroa: hau, hauek.

 

Iturriko

2013-03-26

Ikusita: 861
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera