kontaktua
2013.06.28
07:15

Estilo-oharrak VI: UGARI eta UGARIA zelan erabili

Gure artean asko zabaldu da ugari zenbatzaile-kategoriako hitz legez erabilteko ohitura: jente ugari, diru ugari, lan ugari; hau da, asko, gitxi, hainbat zenbatzaile-determinatzaileak darabilguzan modu-modura.

Baina holan darabilenak ez dira konturatu, nonbait, ugari ez dala berez hitz kategoria horretakoa; dala, edo izenondoa (ugaria) edo aditzondoa (ugari). Eta gure hiztun zeheen artean eta bardin tradizino idatziko testuetan honetara darabilguzala. Aditzondoa danean: Jentea ugari batu da gaur plazara, aditzen emoteko jente asko edo hainbat jente batu dala. Eta izenondoa danean: Urte ugaria izan da aurtengoa: zenbat gura piper eta tomate batu ditugu ortuan, aditzen emoteko gazt. ‘abundante’ adjektiboaz adierazoten dana.

Ugaria, pertsonai buruz gabiltzanean, esan daiteke ‘eskuzabala, emonkorra’ dala esateko, baina baita ‘baliapide edo trebezia askokoa’ dala esateko be. Aita bat ugaria izan daiteke seme-alabakin (emotekoa), edo ume bat ugaria izan daiteke, beragaz sekula gogaitik egiten ez dala, edo andra bat ugaria izan daiteke, edozertarako gaitasun handikoa danean.

Berba baten esanda: ez dogu gomendatzen gizon ugari, andra ugari, ikasle ugari eta halakoak erabiltea, tradizinoagaz eta hiztun erabilera nagusiagaz bat ez datozelako.

 

Iturriko

2013-05-23

Ikusita: 871
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera