kontaktua
2013.11.29
07:51

Esakerak IV: Txakur zaharra ez da engainakorra

Erderaz eta euskeraz irudi bakar bat erabilten da pertsona batek ofizio edo jarduera baten denbora luzea daroala adierazteko: Ha txakur zaharra da.

Txakurrak eskarmentuaren bitartez ikasten dau, hortxe dago metafora eta esakera honen jatorria. Eskarmentua badaukazu, askotan engainatu bazaitue, nekez engainatuko zaitue hurrengoko baten. Horregaitik esaten da txakur zaharrak ez direla errez engainatzen.

 Erderaz antzeko esaera bat darabile: Sabe más el diablo por viejo, que por diablo. Deabrua jakituna da, baina jakituria hori gehienbat eskarmentutik jatorko, adinak eta denborak emondako esperientziatik.

Zeberion esakera honen antzeko aldaera bat aurkitu daiteke: Egur eskarmentatua sugin ona da. Txakurraren irudi berbera da. Egurrak eskarmentua badauka, su egiteko gai izango da, bere helburua ondo beteko dau. Irudi hau personekin lotuz, persona batek eskarmentua badauka, beti aurrera egingo dauela esan geinke.

Ikusita: 836
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera