kontaktua
2013.12.31
11:22

Esakerak VIII: Besteentzat mediku, norberarentzat barberu be ez

Esakera hau ulertzeko, medikuaren eta barberuaren arteko desberdintasuna ulertu behar dogu. Medikua maila altuagokoa zan, ikasketa gehiago eukazana eta, barberua, maila baxuagokoa, gauza praktikoagoak egiten zituana, zeozelan esateko, medikuen laguntzailea. Hortaz, esakera honen esangurea hauxe da: inoren etxea eta inoren arazoak konpontzeko oso onak gara; gureak konpontzeko, ostera, ez gara gauza.

 

Aholkuekaz be bardin gertatzen da. Ingurukoentzat beti daukagu aholkuren bat edo beste, baina geuretzat, bat be ez. Norberaren kontuak izan ohi dira gatxenak, besteenak, ustez, errez-errezak. Gazteleraz erabilten dan parekidea bide beretik doa: Consejos vendo, pero para mí no tengo.

 

Ikusita: 988
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera