Aditz partizipioa (III) - Geroaldikoa
-N, -L amaieradunek -GO atzizkia hartuko dabe, gainontzekoek, ostera, -KO. Hil aditzaren kasuan hilgo hobetsiko da, eta erabilten dan lekuetarako hilko ontzat emon. Halan:
| esan > esango, igon > igongo, urten > urtengo... |
-AU amaieradunetan, berbaz pageko, atrapeko, ezkuteko... moduko erak be zabal dabilzan arren, ez dira aintzat hartuko eredu jasoan. Horrek bazterturik, besteok idatziko dira: pagauko, atrapauko, ezkutauko...
| * Ez dira paseko hemendik. ... pasauko... |
•Aditz lokuzino batzuk:
| bildur izan | bildur izaten | bildur izango |
AREJITA, Adolfo, LEGARRA, Hiart eta OAR-ARTETA, Ana. Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak. Bilbao: Labayru Ikastegia; BBK Fundazioa, 2002, 266 or.
- Esatekoak: 0
