kontaktua
2011.05.29
22:00

Ipuinetako formula bereziak

Hainbeste urtean, etxerik etxe eta gizaldiz gizaldi sutondoan kontuak kontetako ohiturea egon da eta horreek hasi edo amaituteko formula asko erabilten izan dira, bai esaldi moduan, bai kopla moduan. Hona ekarriko doguz, kontu-kontari dabilzanek sano erabilgarri dituen formula batzuk. Badira batzuk beti-betikoak, esaterako, «behinola», «bazan behin», «behin batez», «hala bazan edo ez bazan, sartu dadila kalabazan eta urten Derioko plazan»...). Ikusi daiguzan orain gitxiagotan entzundako batzuk.

Ipuin hasierak

• Oingo denporan lehengo lez, horma-zuloak karakolez.

• Munduan asko lez, arto-koskolez...

• Zeruan urdina, lurrean bedarra, itsasoan ur-tantak eta basamortuan harea.

• Antxina, bedar, txori, abere eta patariek euren berbetea ahaztu baino lehentxoago...

• X zanak kontetan ei eban...

Ipuin amaierak

• Sinistu gura dauenak
bertara joan eta ikusi dagiala;
neuk dinotsuet hau egia dala
gari heldua berdea ez dan bezala.

• Eta egia ala guzurra,
begi bien artean sudurra.

• Egia, errotan gari barria; Antziolako ohe azpian aingeru buruzuria.

• Hareek han eta gu hemen, gure kontuak Flandesen; gure txepetxak bizkarrean hazurra, eta gure ipuin guztia guzurra.

• Halan bada, halan bedi.

• Eta nik kontau deutsuet
mendiak niri kontautako moduan,
halan izan edo ez izan
zuen bihotzak ipuin hau
entzun dagian.

• Eta ondo bizi izan baziran, ondo hil ziran; orduan han nintzan eta oin hemen.

Ikusita: 2417
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera