kontaktua

Sanjuan sua eta errezitadua - Berriz
01:30min - Data: 2013/06/20

Antxina San Juan bezperaz irak eta patanak ebagi egiten ziran eta hurrengo urteko sanjuan suan erreteko gordeten ziran. Suak etxe inguruan eta solo bakotxean egiten ziran, artoak eta gariak bedeinkatzeko. Sua biztuta egoan artean hurrengo errezitaduak esaten ziran eta suaren ganetik salto egiteko ohiturea egoan. Ondoren, lekukoek esandako bariante bi agertzen dira: San Juan, San Juan, arrautza bi kolkoan, beste bi altzoan, sorginak eta lapurrak erre, erre, artoak eta gariak gorde, gorde. Biba San Juan!

Sanjuan leizarra - Berriz
01:03min - Data: 2013/06/20

San Juan bezperaz, ekainaren 23an, sanjuan txorta ipinten zan etxeko atartean. Horretarako leizarra, patana eta lorak erabilten ziran; batzuk ortuko jeneroa be ipinten eben: kipulea, berakatza, artoa eta garia kasurako. Lehenagoko denporetan atearen goikaldea inguratzen eban arku modura ipinten ziran, gaur egun erramilletetxua egiteko ohitura gehiago dago. Bata zein bestea sikatu arte eukiten zan, sarri hurrengo urtera arte mantentzen zan.

San Juan bezperan lamina erre - Mundaka
01:03min - Data: 2013/06/20

San Juan bezperan lamina, sorgina erre egiten zan. Orain be segiduten dau. Trapuzko lamina batekin, bere eskobeagaz-eta, lehenengo herri guztiari bueltea emoten deutsie. Gero sua emoten deutsie, eta su tartean jaia egiten dabe. Honeek laminak sorgin lez hartzen ziran, eta hori kendu egin behar zala esaten eben. Horretarako, paseo bat emon eta erre egiten eben; maldizinoa kentzeko. Hori San Juan bezperan izaten zan.

Urkiolako kantea - Bedia
00:28min - Data: 2013/06/13

"Urkiolara joan zapatak urrutu Aita San Antoniok morena barriak egingo (d)itu Urkiola mendiko harri zuri baten hiru-lau mutil gazte morena morokila jaten"

Sanantonioak Durangon - Iurreta
01:08min - Data: 2013/06/13

Iurretara eta Durangora joaten ziran erromerian. Iurretan San Isidro eta San Migel egunean baino ez zan egoten erromeria, ezpabere, Durangora. 15-16 urtegaz koadrilea errosarioa joaten zan, eta gero mendira edo. Asko ibilten ziran. Txikitan, Sanantonioetan Durangora joaten ziran. Osterantzean be, euren denporan, filarmonika-korruak egoten ziran. Sanantonioetan tiobibuek, musikea eta gauza asko egoten zan. Lekukoak barraketara joaten ziran eta erregaluak emoten ziran. Orain ez dira emoten, baina lehen bai, eta asko ateraten ziran.

Soldadu Tangerren - Dima
00:46min - Data: 2013/06/06

Soldadu Afrikara joan zan, Tangerrera. Etxetik hogeta bat urtegaz joan zan hiru urte egin ebazan soldadu. Lehenengo Tangerren hogeta bi hilabete. Gero makiak, Frantzira joanda egozanak, etorri eta Leridara eroan ebezan. Makiakaz Pirineoetan ibili ziran, ataketan eta dana. Hemendik joanda egozan baina gero bialdu egin ebezan atzera honantza, eta armakaz etorri ziran.

Garia joteko makinea - Mendexa
00:57min - Data: 2013/06/06

Lekukoak gomutan dauka denpora hartarako makinak baegozala. Mendexan sindikatua ipini eben, eta hangoxe makinea auzo guztietatik ibilten zan. Auzoek alkarregaz, batera, joten eben garia. Etxe bakotxetik hiru joaten ziran. Gari-jotea egiten eben makineagaz, eta gero beste auzo batera eroaten zan makinea. Beste baserri batera joaten ziranean, eurek euran maletatxoa eroaten eben. Bertan baserrian ardaoa eta edaria emoten eben, mahaia ipini, eta hantxe bazkaltzen eben.

Gorpuzti eguna - Busturia
00:52min - Data: 2013/05/30

Gorpuzti eta Asentsio egunak jaiegunak izaten ziran. Gorpuzti eguenetan izaten zan eta jai handia egiten zan. Prozesinoa egoten zan palioagaz. Asentsio egunean ez, baina Gorpuzti egunean prozesinoa egiten zan. Beti egiten zan ibilbide bat. Denpora txarra bazan, eleiza barruan egiten zan, osterantzean, eleizatik eleizara bueltea egiten zan. Aingeru bidetik, kamino jeneraletik eta Kurtziotik pasetan ziran barriro eleizara bueltetako.

Gorpuzti eguna - Morga
01:25min - Data: 2013/05/30

Gorpuzti eguna beti izaten zan eguenez. Batez be konfesau eta komulgau egiten ziran. Kristoren gorputza hartzen eben. Jeneralean andrak joaten ziran konfesetan, baina Gorpuzti egunean morroskoak be bai.  Ume batzuk komuninoa egiten eben Gorpuzti egunean; beste batzuk, Asentsio egunean. Gorpuzti egunean Gure Jauna kanpora ateraten zan eta prozesinoa egiten zan. Larrosatxuak petaloak kenduta, Andra Mariko eleiza aurrean ikusi dauz umeak botaten. Andra Mariko eleizea larrosa zuriakaz ilaran egon zan dana. Harexek orritxuak kenduta, platertxu edo zestilletxu baten ipinita, ikusi dauz holako batzuk botaten.

Lekukoak uste dau apirilaren 8an izan zala Zeanuriko bonbardeoa. Gero eurak, etxekoak, Bilbora joan ziran. Asko joan ziran Bilbora. Hiru anaiak amagaz joan ziran Bilbora. Ez dau gogoratzen aita joan zan ala ez. Iparragirre kalean egon ziran errefujiauta. Norbaitek itxitako etxe bat zan. Ez dau uste familiako batena zanik. Aitita-amamak be joan ziran. Akordetan da sireneak joten ebala, eta sireneak joten ebanean, Alondegira joaten ziran. Alondegiaren azpietan sartzen ziran. Iparragirre kalea Alondegitik hur dago. Amama be hara sartzen zan, Alondegiko zokoetara edo sotanoetara errefujietan.

41eko haizetea - Sopela
01:42min - Data: 2013/05/23

1941eko otsailean haizetea egon zan. Bere aita kolejiotik etorri eta urte berean izan zan. Etxeari sonbreru guztia kendu eutsan haizeak. Lekukoak akorduan dauka aurreko egunean zerua ikusi eta… Jaungoikoari eskerrak eurak beste leku baten egon zirala. Aitak atera ebazan etxetik. Tximinia jausi zan eta ohe gainean egon zan tximinia. Eurak koiu izan baleuz, han lotuko ziran. Teilatuan itzelezko zuloa egoan. Punta batetik bestera dagoan oholezko zatia hurrengo egunean ez eben topetan. Aitak esaten eban ha guztia hainbaten egongo zala, ze ha dana eroateko gatza zala teilak-eta egozalako. Argalotzera arte joan zan eta han topau eban teilatua. Guardia Zibilarengana joan zan topau ebala esaten. Auzoetakoek astoakaz koiu ebezan teilak otzaretan; alderdi bakotxean otzara bat ipinten zan. Teilak ipini eta segiduan agertu ziran arotzak eta leku askotatik jentea ha teilatua ipinten, etxea tapetan. Eta, gero, eleizan itxi eutsien eskilara luzeagaz etxe guztia pintau eban. Oso fin egon zan.

Behiak erastea - Ajangiz
00:25min - Data: 2013/05/16

Behi batek errape itzelak eukiten ebazan. Erastealdi bakotxean 16 litro eukiten ebazan harek. Egunean birritan erasten eben, goizean eta gauez. Goizean gehiago emoten eban; gauez gitxiago. Gaua deskantsaduago eukielako edo mobimentu gitxiago egiten ebelako izaten ei zan. Eurek ez ebezan kanpora ateraten. Oizen kanpora ateraten ebezan. Eurenak beti egozan kortan.

Txarrakatillerak - Markina
00:38min - Data: 2013/05/16

Txarrakatillerak saltzaileak ziran. Arrillagaganeko tiak ezagutu zituan. Lehenago kapa handiakin ibilten ei ziran. Behean erabilten ei eben orinala. Inork lehenago komunik be ez eukan kanpoan eta. “Un cuarto la fa y un chavo la me”  esaten ei eben. Ezer nahi ebanak kapapean egiten zituan bere beharrak. Hareek txarrakatillerak zirala esaten eben.

Asentsio - Berango
00:34min - Data: 2013/05/09

Antxina Gorpuzti eta Asentsio egunean herritik bueltea emoten eben. Monagiloak txilina joten eban. Palio bat eroaten eben; trapu bat lau agarraderogaz. Abadea kapa handiagaz ibilten zan. Monagiloa txilinagaz ibilten zan eta abadea bedeinkatzen.

Asentsio eguneko kantea - Morga
00:27min - Data: 2013/05/09

Asentsio lario hatxari ura dario, Ama Birjina biztu da eta Aleluia barandio. Korruan eskutik ebatuta kantetan eben kantea, errekreoan. Maistrea erdian ipinten zan. Kandelario egunean be horixe kantetan eben. Maistrea erdian jarten zan txaloak joten eta eurek korrutxu bat egiten eben.

Copyright 2010. Lege Oharra