kontaktua
2017.10.27

BOTABA gazteentzako lehiaketa

Esamoldeak gure hizkuntzak berezko dituen esaldi eginak dira. Berba-kate jakin batek, erabiliaren erabiliz, esangura berezia hartzen dauenean sortzen dira, hiztunok egoera edo idea bat adierazi nahi dogunean. Esamoldeen atzean hizkuntzek berezkoa daben iruditeria dago eta horren lekuko dogu Labayru Hiztegi Fraseologikoa.

#botaba lehiaketaren bitartez, lekuan-lekuan erreferente ezbardinak erabilita sortzen diran  esamoldeak, hango eta hemengo hiztunok lagunartean, etxean… darabilguzan esamoldeak batu eta sare sozialetan zabaldu gura dira.

Lehiaketa Instagramen bideratuko da 4 astez. Astero erronka bat proposatuko da eta atsegin dut gehien lortzen dabenen artean epaimahaiak asteko bideo irabazleak aukeratuko ditu. Gainera, lehiaketara aurkeztuko diran bideo guztien artean, epaimahaiak irabazle nagusia aukeratuko dau amaierako sari nagusirako.

Labayru Fundazioa da egitasmoaren antolatzailea eta lehiaketa Gaztea Irratiagaz batera garatuko du.

Sari ederrak dagoz, astean-astean zein amaieran! Animatu parte hartzen!

Esatekoak 0
Ikusita: 67
2017.10.20

Antzerkia euskeraz

Urri-azaroko agendan antzerkiak eskaintza ederrak dakarz euskeraz b

Arriaga Antzokiak Atxagaren Obabakoak lana egokitu dau. Hamaika aktorek parte hartuko dabe lan koral bat eginez, Atxagaren idazlanik ezagunena beren-beregi egokituta.

Beste alde batetik, Pello Telleria eta Mikel Martinez aktore bikoteak, beste askotan moduan biek bietara, "Ez dok hiru Euskal musikaren benetako istorioa" antzezten dabiz hainbat antzezlekutan. Lan honen izenburuak argi erakusten deusku "Ez dok amairu" taldearen ohiartzuna, bide batez lana bera zer izango dan aurreratuz.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 75
2017.10.05

Aresti gogoan

Euskal Harria poema liburua argitaratu zala 50 urte bete dirala-ta,  jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiaren egoitzan Gabriel Arestiren ibilbidea gogoratzeko.

'Gabriel Arestiren Euskal Harriak 50 urte' izeneko jardunaldia urriaren 11n izango da, Euskaltzaindiaren, Gabriel Aresti Elkarterenk eta Bilboko Udalaren ekimenez.

Jardunaldi berean Agustin Ibarrola artista omenduko da. Izan be, Ibarrolak bere irudiak eskaini eutsazan Gabriel Arestiri 1967an eta Euskal Harriaren lehen edizinorako erabili ziran.

Parte hartzaileen artean izango dira Oskorri taldea, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Xabier Kintana eta Jon Kortazar.

Andoni Egañak eta Mikel Martinezek be parte hartuko dabe jardunaldian. Egañak Arestik ahozko tradizinoaren eta modernidadearen arteko zubia eregiten egindako ahalegina hartuko dau gaitzat, eta Mikel Martinezek idazleak Hernanin emondako hitzaldia.

Esatekoak 0
Ikusita: 57
2017.09.29

Lauaxeta olerki lehiaketaren deialdia

Mungiako Udalak "Lauaxeta Olerki Lehiaketa" deitu dau aurten be. Parte hartzeko, olerkiak aurkeztu behar dira, euskeraz idatzita eta "Azken oyua" izenburuagaz, bakotxak izenburu horri emoten deutsan interpretazinoaga

Guztira 100 eta 200 bertso-lerro artean izango dira, originalak, eta bakotxak aukeratuko dau metrika eta errima.

Lanak Mungiako Udalera bialdu behar dira zemendiaren 14 baino lehen.

Sari bi emongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500ekoa.

Esatekoak 0
Ikusita: 73
2017.09.22

Ondarearen Nazioarteko Jardunaldiak urrian

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, hainbat ekitaldi egongo dira urrian zehar lurralde osoan.

Herri, udal, alkarte, erakunde eta talde askok eta askok parte hartuko dabe programan. Honezkero argitaratuta dago eta komeni da argi begiratutea, hainbeste aukeraren artean ondo planifikatzeko.

Hitzaldiak, erakusketak, ibilaldiak... formato guztiak dagoz. Eta gaiak be bai. Gai nagusia aurten 'paisaia' da, baina horrek leku bakotxean itxura ezbardina hartuko dau.

Gure inguruak ezagutzeko aparteko aukera!

 

Esatekoak 0
Ikusita: 82