kontaktua
2018.12.14

Badatoz Marijesiak Gabonak iragarten

Abenduaren 16tik 25era egunero urteten dira marijesiak kantuan Gernikan. Goizaldean ibilten dira, Gabon-kopla ezagunak kalez kale eta auzorik auzo abeste

Kantuotan Bibliako pasarteak kontatzen dira, Jesusen jaiotzagaz amaitzeko. Baina kantu erlijiosoak izan arren, herri-kantuen egikerea daukie, eske-koplen antzera.

Ohitura hau bizi-bizirik dago Gernikan, eta baita beste herri batzutan be. Ean, kasurako, bederatziurrena egiten dabe ontxe be. Iurreta, Mendiola (Abadiño), Muxika-Ariatzan, ostera, hilaren 23an bakarrik urteten dira kantariak Abendu-kantuan, egun bakarreko erronda egiten.

Gabonak ganean daukaguz, halan iragarten deuskuez kantariok.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 5
2018.11.29

Euskerearen eguna 2018

Abenduaren 3an ospatzen dogu Euskerearen Nazinoarteko Eguna. Egun horretan, Frantzisko Xabierkoaren egunean, euskerea gure hizkuntza dala gogoratzen dog

Aurten Euskaraldia erronkea zabaldu da, hamaika egunez danok, bakotxak berak dakian neurrian, euskerea erabilteko. Hamaikagarren eguna izango da abenduaren 3a, hor amaituko da erronkea. Eta hortik aurrera hasiko da egunerokoan euskerea gehiago erabilteko eta ohiturak aldatzeko edo astintzeko egindako ahalegina ikusten.

Esatekoak 0
Ikusita: 56
2018.11.16

Azkue literatura sarietarako deia

Euskaltzaindiak, BBK Fundazioak lagunduta, urtero egiten dauen “R. M. Azkue literatura sarietarako” deia zabaldu dau. Aurtengo deialdian parte hartzeko, lanak  2018ko abenduaren 21erako bialdu behar dira Euskaltzaindira.

Aurreko urteetan moduan, poesía eta narrazino generoetan parte hartu daiteke, eta 10 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Sariak kategoriaka eta generoka banatuta dagoz, 180 eta 300 euro artekoak. Horrez ganera saritutako idazlanak argitaratu egingo ditu antolatzaileak.

Esatekoak 0
Ikusita: 72
2018.11.09

Glotodidaktika jardunaldia

Azaroaren 9 eta 10ean Glotodidaktika jardunaldiak egingo dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, UEUk eratuta, euskeraren etorkizunean Euskalduntze-Alfabetatze prozesuek daukiezan erronkan aztertzek

Jardunaldiotan hainbat helburu landuko dira: bizibarritze prozesuaren egoerea, joera pedagogiko barrien ondorioak eta aukerak, lan munduan eragiteko moduak, ahozkotasunaren garrantzia, IKTek dakarrezan aukerak, jarduera arrakastatsu batzuk.

Programa betea dago aurreikusita, unibersidadeetako eta euskera irakasten daben erakundeetako profesionalen eskutik.

Esatekoak 0
Ikusita: 88
2018.10.26

Botaba! lehiaketa martxan

Bigarrenez egingo dau aurten Labayru Fundazioak Botaba! euskerazko esamoldeen lehiaketea. Azaroaren 5etik aurrera, hile osoan parte hartu ahal izango d

Horretarako, esamolde bat hartu, hori erabiliz bideo bat sortu, eta Instagramera igon behar da. Hortik aurrera, botoak batu eta epaimahaiaren balorazinoa beharko dira sariak irabazteko.

Sari nagusia lau egunerako Europako uri baterako bidaia izango da, El Corte Inglesek emonda. Baina beste sari asko dagoz, kategorien arabera: Nekaturreko agroturismo baten asteburu bat, Sagardotegi baten afaria kuadrillarentzat, eta abar.

Begiratu botaba.eus webgunean argibide guztiak eta animau parte hartzera.

Gaztea irratian jarraipena egingo jako lehiaketeari, eta ETBko Gure kasa saioan be bai.

Babesleen artean, ostera, EAEko hiru Aldundiak, hiru hiriburuetako udalak, BBK, Eusko Jaurlaritza eta sari-emoileak dagoz.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 152