kontaktua
2017.05.11

'Bizkaidatz' ipuin lehiaketarako deialdia zabalik irailera arte

Bederatzigarren edizino honetan, Karmele Jaiok eta Alejandro Fernández Aldasorok egin dabe ipuinaren hasierea, batak euskeraz eta besteak gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Parte-hartzaileek ipuina osotu eta amaitu egin behar dabe, hasiera hori abiapuntutzat hartuta.

16-20 orri bitartean idatzi eta irailaren 22rako aurkeztu behar dira idazlanak. Sari bina egongo dira, lehenengoa 1.500 eurokoa eta bigarrena 500ekoa.

Lehiaketaren helburua idazteko eta irakurteko zaletasuna bultzatu eta indartutea da. Eta horretarako konbitea eginez dator: 'Jarraitzeko prest? Orain zure txandea da' lelopean aurkeztu da-ta.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 61
2017.05.05

Santutxuko udabarriko bertso-saioak

Santutxuko Udabarriko bertso-saioak aurten 33. edizinoa beteko dau. Maiatzaren 6, 13 eta 20an, eguerdian egingo dira saioak, eta 25ean bertso-poteo

Santutxuko Bertso-eskoleak eratuten dauen ekitaldi horretan, eskolakoak eurak izango dira gai-jartzaile, bertsolaririk puntarengoak plazan daukiezala: Miren Amuriza, Ibon Ajuria, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio Sustrai Colina, Jone Uria, Alaia Martin, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Andoni Egaña, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Fredi Paia.

Egitasmo honek Bilboko Udaleko Euskera sailaren laguntza dauka. Honezkero errotuta dago auzoan, Bilboko Bertso-eskolarik zaharrena dauka eta.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 61
2017.04.28

Getxon ondarea ezagutzeko ibilbideak egingo dabez aurten be

Apirilaren 29an hasita, Getxo ezagutzeko ibilbideetan parte hartzeko aukera dauka gura dauen guztiak. Ibilbideotan herriko bazterrak ikusi, lekuan lekuko ohitura, eraikin eta ondare mota guztien ganeko jakingarriak azalduko dabe

Getxoko Udalak eta herriko Bizarra Lepoan alkarteak bideratuko dabez taldeak, oinez, eta inoiz bizikletan be.

Aukera ederra da herria ezagutzeko, ariketa fisiko apur bat egiteaz batera.

Udabarrian eta udagoienean egingo dira urteerak eta horretarako aurretik izena emon behar da. Bost ibilbide dagoz, bakotxean leku batzuk ikusten dirala.

 

Apirilaren 29an hasita, Getxo ezagutzeko ibilbideetan parte hartzeko aukera dauka gura dauen guztiak. Ibilbideotan herriko bazterrak ikusi, lekuan lekuko ohitura, eraikin eta ondare mota guztien ganeko jakingarriak azalduko dabe

Getxoko Udalak eta herriko Bizarra Lepoan alkarteak bideratuko dabez taldeak, oinez, eta inoiz bizikletan be.

Aukera ederra da herria ezagutzeko, ariketa fisiko apur bat egiteaz batera.

Udabarrian eta udagoienean egingo dira urteerak eta horretarako aurretik izena emon behar da. Bost ibilbide dagoz, bakotxean leku batzuk ikusten dirala.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 69
2017.04.21

Gutun Zuriak hamar urte

Aurten "Ospakizuna" izango da ardatza Azkuna Zentroan egingo dan Gutun Zuriaren hamargarren edizinoan. Apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean, literatura gai zentrala izan arren, gainerako adierazpide artistiko batzukaz lotuta agertuko da, orain arteko ibilbidean erakutsitako joereari jarraitu

Hitzaldiak, irakurraldiak, zine eta musikagaz lotutako saioak... programa zabala dago, gustu guztietarako aukerak. Mundu mailako izen handi asko hurreratuko dira Bilbora egunotan, honezkero sendotuta dagoan ekitaldirako.

Esatekoak 0
Ikusita: 88
2017.04.13

Badator Sarako Idazleen Biltzarra

Aste Santuagaz batera, euskal literaturaren egutegian egun seinaladua dator, Sarako Idazleen Biltzarra, Pazko Bigarrenean, Pazko Astelehenean, 1984an egiten hasi zanetik, Ipar Euskal Herriko idazleen topalekua da Sara egun horreta

Aurten be deia eginda dago, nobedade bategaz: aurten egun bi hartuko ditu, domeka eta astelehena.

Biltzar egunetan, argitalpen barrien aurkezpenak, hitzaldiak, erakustaldiak, topaketak, irakurraldiak, umeentzako txokoa, gai digitalentzakoa... ikusgai eta entzungai dagoz. Programa bete-betea da.

130 idazlek, 25 argitaletxek eta 20 alkartek parte hartuko dabe. Plan ederra Sarara hurreratzeko!

Esatekoak 0
Ikusita: 70