kontaktua
2013.05.31

Bilboko Liburu Azokan Urrezko Luma Julen Urkizari aurten

Bilbon urtero egiten dan Liburu Azokan aurten Urrezko Luma Julen Urkizari emongo deutsie. Julenek, Markinako karmeldarren komentutik, Karmel aldizkariaren ardurea daroa urte 1984tik. Urtero-urtero lau zenbaki argitaratzen dabez eta beste lan asko be egiten ditue, Karmel Sorta eta Vasconia Sacra bildumetan.

Bera idazle baino gehiago eragilea da. Idazleak inguratu, zirikatu eta eragin egiten ditu idazteko. Baita argitaratu be gero euren idazlanok.

Ikasketak Zornotzan, Nafarroako Villafrancan eta Markinan egin ostean, Vienan jarraitu ebazan. Hainbat urte emon ebazan han, ikasten lehenengo eta beharren gero. 1981ean itzuli zan Euskal Herrira, Zornotzako Larrara lehenengo, eta oraintsuago Markinara.

Esatekoak 0
Ikusita: 601
2013.05.24

Irati Bediaga idazle barria

Irati Bediaga galdakoztarrak idatzitako “Beldarren hegaldia” ipuinak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Laugarrenez egin dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sariketarako deia, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile handia izandako Mikel Zarateren omenez.

Aurtengo deialdiak idazle barri bat ekarri dau euskal letretara, Irati Bediaga, Galdakaon 1990ean jaioa. Magisterio ikasitakoa da eta hau dau bere lehenengo idazlana. Udagoienerako argitaratuko da eta orduan leidu ahal izango dogu.

Lehen pertsonan idatzitako narrazinoa da, 10 urteko neskatoa protagonista dauena.

Esatekoak 0
Ikusita: 616
2013.05.16

Aita Santi Onaindia ikerketa bekaren deialdia

Amorebieta-Etxanoko Udalak urte birik baten deitzen dauen Aita Santi Onaindia Ikerketa Beka deialdia atara barri dau.

Euskal literaturako gaien gaineko ikerketa-egitasmoak uztailaren 15era arte aurkeztu daitekez. Behin ebatzia emonda, urtebeteko epea eukiko dau bekadunak lana egiteko eta 9.000 euroko saria. Lana, ganera, argitaratu egiten da.

Esatekoak 0
Ikusita: 588
2013.05.02

Mendebalde Alkartearen XVII jardunaldiak

Aurten be Mendebalde Kultura Alkarteak jardunaldiak egingo ditu, maiatzaren 3 eta 4an Euskaltzaindiaren egoitza, Bilboko Plaza Barrian.

Aurten kirola izango da gai nagusia, euskerea eta kirola buztartuta. Horren ganean berba egiteko, hizlari aituak eta goi mailakoak egongo dira: Pedro Mari Goikoetxea, Jose Ramón Uriarte Katxin, Dabi Piedra, Abel Barriola, Koikili Lertxundi, Maider Unda, besteak beste.

Urteroko moduan, omenaldia egingo da aurten be, kasu honetan Jose Angel Iribarri.

Esatekoak 0
Ikusita: 570
2013.04.25

Berba-probak jokatuko dabez Sopelanan eta Mungian

Urteroko jarduera bihurtu da honezkero Berba-probak egitea. Aprilaren 27an Sopelan eta maiatzaren 4an Mungian izango dira.

Parte hartzeko baldintzak iragarrita dagoz, zer prestau behar dan be jakina da, bakarrik falta da entrenementu apur bat eta taldeak animatzea giro ezin hobean eguna pasatzeko.

Euskera zabaltzeko eta suspertzeko egiten dan ekitaldi hau honezkero finkatuta dago.

Esatekoak 0
Ikusita: 674