kontaktua
2018.01.18

Gabriel Aresti XXXV. Ipuin Lehiaketarako deialdia zabalik

Bilboko Udalak GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN  XXXV. edizioaren deialdia egin dau,

18 urtetik gorako personei zuzenduta. Euskeraz zein gaztelaniaz aukeztu daitekez idazlanak, gehienez hamabost orriko idazlanak, beti be originalak.

Lanak 2018ko martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, eta Bilboko Udalaren webgunean bertan sartu daitekez.

Sari ederrak dagoz irabazleentzat: 3.500 € gordineko sari bana eta 1.750 € gordineko accesit bina euskerazko eta gaztelaniazko modalitateetan.

Esatekoak 0
Ikusita: 297
2018.01.12

Hemen dira aurtengo Maskaradak

Gabonak atzean itxiaz batera, urtea hasi eta berehala, inauterietako aztarrenak agirira datoz han hor hemen. Horreetariko bat da Zuberoako maskarada. Inauterietako ohitura bat da, herri bateko gazteak dantza eta kantuakaz herriz herri ibiltea. Honezkero hasita dagoz, aurten Muskildiko gazteak, herrietan agerraldiak egiten. Astero herri batera joan, barrikadetan dantzak eta kantuak egin, eta bazkal ostean antzezpena egiten dab

Hemendik eta apirilera arte, astero-astero jarraipena egiteko modua dago.

Esatekoak 0
Ikusita: 337
2017.12.22

Jabier Kalzakortak euskal baladen antologia prestau dau

Jabier Kalzakortak, herri-literaturako adituak, baladen antologia bat argitaratu dau Euskal baladak / Baladas vascas izenburuagaz, Editores Muelle de Uribitarte argitaletxean. Antologia horretan, euskal balada hautu batzuk emoten ditu, gaztelerazko itzulpenagaz.

Baladak gure herri-literaturako genero berezia da. Poema narratibo honeetan gai historikoak, maitasunezkoak, heriotza bortitzekoak tratatzen dira. Gaur egunera arte heldu jakuzanak Jabier Kalzakortak batu ditu batez be, lehenago Antonio Zavala zanak egindako lanari jarraituz.

Antologia honetan gai nagusiak aurkezteaz gainera, bakoitzeko eredu bat emoten dau.

Esatekoak 0
Ikusita: 487
2017.12.15

Marijesiak asteburuan hasiko dira Gabonak iragarten

Marijesiak edo Abendua izenagaz ezagutzen da Gabonak datozela iragarten dauan ohitura, etxerik etxe edo herrian zehar kantuan joatekoa. Gernikan eta Ean bederatziurrena egiten dabe orain be, horregaitik abenduaren 16an hasiko dira bederatzi eguneko ekitaldia. Beste leku batzutan, Durangaldean batez be, egun bateko eske-errondea egiten da, hilaren 23an.

Gernikan urteotan abesten dabezan koplak barriztau, ugaritu eta osotu egin dabez, Jose Antonio Arana Martijak hasitako bidetik. Aurten beste hiru kopla barri abestuko dabez:

32 -Herodesek esan eutsen

erregieri gabian,

hemendik zoiazela

ni bere joan neitian.

 

34.- Herodes koitadua

burladu zaitue,

erregiak joan dira

zeu ikusi bage.

 

39 - Pastore santu birtuosuak

baliau zakiguz gaur hemen,

bart arratsian zer pasatu da

kontau dagigun Belenen.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 295
2017.12.01

Badator Durangoko Liburu eta Disko Azoka

Abenduaren hasieran, euskereagaz lotutako data garrantzitsu bi dagoz urtero-urtero euskalzale asko batzen dituenak: Euskerearen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an, batetik; eta Durangoko Liburu eta Disko Azoka, abenduaren 6tik 10era, besteti

Aurten be, Euskerearen Eguna ospatzeko herri, eskualde eta lurralde guztietan egin dira hainbat ekitaldi. Gure hizkuntzari behar dauen lekua emoteko.

Eta Durangoko Azokan be beste hainbat jarduera egongo dira, euskal kulturaren produktu barriak eta emaitzak erakusteko.

Liburu-aurkezpenak, musika-saioak, umeentzako tarteak, teknologia barrientzakoa... euskereak kultur-produkzinoan gaur egun leku handia hartzen dau, eta Azoka da horren erakuslehiorik onena.

Esatekoak 0
Ikusita: 434