kontaktua
2017.12.15

Marijesiak asteburuan hasiko dira Gabonak iragarten

Marijesiak edo Abendua izenagaz ezagutzen da Gabonak datozela iragarten dauan ohitura, etxerik etxe edo herrian zehar kantuan joatekoa. Gernikan eta Ean bederatziurrena egiten dabe orain be, horregaitik abenduaren 16an hasiko dira bederatzi eguneko ekitaldia. Beste leku batzutan, Durangaldean batez be, egun bateko eske-errondea egiten da, hilaren 23an.

Gernikan urteotan abesten dabezan koplak barriztau, ugaritu eta osotu egin dabez, Jose Antonio Arana Martijak hasitako bidetik. Aurten beste hiru kopla barri abestuko dabez:

32 -Herodesek esan eutsen

erregieri gabian,

hemendik zoiazela

ni bere joan neitian.

 

34.- Herodes koitadua

burladu zaitue,

erregiak joan dira

zeu ikusi bage.

 

39 - Pastore santu birtuosuak

baliau zakiguz gaur hemen,

bart arratsian zer pasatu da

kontau dagigun Belenen.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 7
2017.12.01

Badator Durangoko Liburu eta Disko Azoka

Abenduaren hasieran, euskereagaz lotutako data garrantzitsu bi dagoz urtero-urtero euskalzale asko batzen dituenak: Euskerearen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an, batetik; eta Durangoko Liburu eta Disko Azoka, abenduaren 6tik 10era, besteti

Aurten be, Euskerearen Eguna ospatzeko herri, eskualde eta lurralde guztietan egin dira hainbat ekitaldi. Gure hizkuntzari behar dauen lekua emoteko.

Eta Durangoko Azokan be beste hainbat jarduera egongo dira, euskal kulturaren produktu barriak eta emaitzak erakusteko.

Liburu-aurkezpenak, musika-saioak, umeentzako tarteak, teknologia barrientzakoa... euskereak kultur-produkzinoan gaur egun leku handia hartzen dau, eta Azoka da horren erakuslehiorik onena.

Esatekoak 0
Ikusita: 62
2017.11.23

Btuber, Izan euskal YouTuber

Youtube da gazteen artean sare sozialik erabilienetakoa; horregaitik, hor be euskeraz ibili daitezan lortzeko ahalegina egitea pentsau dabe Azkue Fundazioak eta Bilboko Udala

Horretarako, BTuber izeneko egitasmoa abiatu dabe, 14-17 urteko gazteek, sare hori erabiltekotan, euskeraz erabili dagien.

Gazteen aldetik egon daiteke interesa. Gazteen artean azken aldian egindako inkestetan etorkizunean ze lanbide izatea nahi daben galdetuz, lehen halan ez bazan be, orain erantzunen artean youtuber izatea normal-normal agertzen da.

Baina horretarako be prestau egin behar da. Eta prestakuntza izango da, hain zuzen be, lehenengo egingo dauena Azkue Fundazioak. Gabonetako eskola-oporretan ikastaroak egingo dabez, youtuber izateko jakin beharrekoak ikasteko.

Informazinoa Azkue fundazioko webgunean dago eskura.

Esatekoak 0
Ikusita: 43
2017.11.09

IV Bizkaidatz Txikia deitu dabe gazteen artean ipuinak idazteko

Bizkaidatz idazmena eta sorkuntza bultzatzeko lehiaketa bat da. Urtero egiten dau deialdia Bizkaiko Foru Aldundiak, helduentzat eta gazteentza

Bizkaidatz Txikiaren laugarren urtea da oraingoa, Lehen Hezuntzako 3-6. mailetako ikasleentzat alde batetik, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoentzat bestetik.

Euskeraz eta erderaz egiten da deialdia. Bietan, idazle ezagun batek ipuin-hasiera sortu dau eta parte hartzen dabenek jarraitu eta amaitu egin beharko dabe.

Aurtengo ipuin-asmatzaileak honeek izan dira: Leire Bilbao, euskeraz, "Munstro bat nire ispiluan"; eta Toti Martinez de Lezea, gaztelaniaz, "El secreto de la isla" izenburuagaz.

Zezeilaren 16ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko. Saritutako lanak liburutxo baten argitaratuko dabez.

Esatekoak 0
Ikusita: 50
2017.11.03

Harmaila, lehenengo kirol-aldizkaria euskeraz

HARMAILA euskerazko lehen kirol aldizkaria da. Uda partean 0. zenbakia jarri zan agirian harmaila.eus

Papelezko edizinoak urtean bost zenbaki izateko asmoagaz dabilz. Kirol mota asko aurkeztea da helburua, handitik txikira, eta txikitik handira. Aldi berean, kirolzale eta euskalzale direnak Harmailaren inguruan batzea be gogoan dago. Kirola, patxadaz, eta euskeraz.

Esatekoak 0
Ikusita: 41