kontaktua
2017.06.09

Euskerea gure lurraldeetako politikan

Hizkuntza politikeari buruz herri-erakundeek dituen asmoak eta erronkak ezagutzera emoteko mintegia eratu dabe Sabino Arana Fundazinoak eta Euskaltzaindiak Bilbon ekainaren 14an. Herri-erakundeek hizkuntza politikearen arloan dituen lankidetza aukerez jarduteko mintegian parte hartuko dabe Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskerearen Nafar Institutuaren zuzendari nagusiak, Beñat Arrabit Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoko hizkuntza politikearen arduradunak eta Mathieu Bergé Ipar Euskal Herriko EEP Euskerearen Erakunde Publikoko lehendakariak.

Esatekoak 0
Ikusita: 184
2017.06.02

Bilbon liburu azoka ekainaren 11ra arte

Ekainaren 1etik 11ra bitartean Liburu Azoka egongo da Bilboko Areatzan, jardueren programa zabalagaz osotut

47. edizinoa da aurtengoa, eta 55 erakusle egongo dira liburuak saltzen. Aukera ederra liburuak ikusi eta erosteko, eta egileak agurtzeko.

Azokaren eremuan Ereinen 40. urteurrena gogoratzeko erakusketa dago.

Horrezaz ganera, idazleen liburu-aurkezpenak eta sinatzeko tarteak, hitzaldiak, sariak eta tailerrak egongo dira.

Esatekoak 0
Ikusita: 162
2017.05.26

Errogatibei buruzko hitzaldia Igorren

Gure herrietan ohitura zabala izan da oraintsura arte errogatibak egitea. Urkiola, Arantzazu... holango lekuetara herri askotatik egin izan dira. Arratian orain be urtero-urtero egiten da errogatibea San Antonio egunaren hurrengo astean. Jente asko joaten da autobusez, autoz eta oine

Baina zer dira errogatibak? Munduan beste leku batzutan be egiten dira, non? Ze antzekotasun eta alde daukie? Noiztik datoz Urkiolako errogatibak?

Galdera guztiok erabiliko ditu Ander Manterolak Igorren ekainaren 2an egingo dauen hitzaldian.

Esatekoak 0
Ikusita: 172
2017.05.19

Aho bete amets: haur literaturaren ahozko baliabideak (0-6 urte)

Yolanda Arrietak emongo dauen taller horretan, Haur Literaturaren ahozko baliabideak landuko dira modu praktikoan. Haur-poesia eta album ilustratuak erabiliz, ahozko jardunera ekarteko moduak frogatuko dira. Errezitaduak, kantuak, gorputz-adierazpena eta dramatizazinoa erabiliko dira, partaideen artean emozinoak eta estetika lantzeko.

0-6 urteko umeen guraso, irakasle, zaintzaile eta hezitzaileei zuzenduta dago.

Ikastaroa uztailaren 3-4-5ean izango da, Donostiako EHUn, goizeko 9:00etatik 14:00etara.

HikHasi Udako Topaketen arteko bat da hau, baina beste ikastaro asko egongo dira, irakaskuntza eta hezkuntzagaz lotuta gehien baten.

Informazinoa: http://www.hikhasi.eus/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=1395&emota=1&dok_id=2883

Maiatzaren 31ra arte emon daiteke izena.

Esatekoak 0
Ikusita: 177
2017.05.11

'Bizkaidatz' ipuin lehiaketarako deialdia zabalik irailera arte

Bederatzigarren edizino honetan, Karmele Jaiok eta Alejandro Fernández Aldasorok egin dabe ipuinaren hasierea, batak euskeraz eta besteak gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Parte-hartzaileek ipuina osotu eta amaitu egin behar dabe, hasiera hori abiapuntutzat hartuta.

16-20 orri bitartean idatzi eta irailaren 22rako aurkeztu behar dira idazlanak. Sari bina egongo dira, lehenengoa 1.500 eurokoa eta bigarrena 500ekoa.

Lehiaketaren helburua idazteko eta irakurteko zaletasuna bultzatu eta indartutea da. Eta horretarako konbitea eginez dator: 'Jarraitzeko prest? Orain zure txandea da' lelopean aurkeztu da-ta.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 178