kontaktua
2017.03.17

Koadernoa Zuri antzerkia Bizkaian

Koadernoa Zuri antzezlana, Arantza Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak idatzi eta azken horrek zuzendutakoa da. Euskal Herriko hainbat lekutan egon da honezkero ikusgai eta egunotan Bizkaian be ikusi ahal izango da. Martiaren 17an Bermeon eta 24an Arrigorriagan.

Ahizta biren eta amaren arteko hartu-emonek gidatzen dabe argumentua. Amak errastu handia itxi deutsie, baina oso ezbardina. Itziar Ituño, Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga dira aktoreak.

García Lorcaren La casa de Bernarda Alba idazlana aitatzen dabe euren prentsa-oharrean, hainbat ezaugarritan bat datorrelakoan. Andrazkoen jokabideak, ama eta alaba moduan, heziketaren eragina, gizarteko rolak... dagoz gertakizunen azpian.

Esatekoak 0
Ikusita: 126
2017.03.10

Bizkaiko Aratusteei buruzko hitzaldia Markinan

Martiaren 10ean Bizkaiko Aratusteei buruzko hitzaldia egingo dau Akaitze Kamiruagak Markinako Uhagon Kulturgunea

Aratusteak igaro barri dagoz, baina oihartzuna ondino entzungai da. Joan dan asteburuan hainbat lekutan ospatu ebezan, eta hil honen 10ean Markinan hitzaldia egingo dabe gai horren ganean.

Markinan Aratusteak biziro ospatzen dabez: Hartza, zahagi-dantza eta antzar-jokoa ditue bertako ohitura, azken hori galtzen doala esan balei be.

Akaitze Kamiruagak Bizkaiko herrietan aratusteak ospatzeko modu ezbardinak aztertuta dauka, eta dokumental eta liburu banatan batuta. Labayru Fundazioak argitaratuta.

Hitzaldian Bizkaiko ohitura horreen ganean jardungo dau, Markinakoetan indar gehiago eginda. Ha ta guzti be, Markinako ohiturak munduan hain zabal dabizan beste batzuen parean aztertuko ditu.

Esatekoak 0
Ikusita: 283
2017.03.03

Badator aurtengo Loraldia!

Loraldia kultura adierazpen barritzaileen programa da. Bilboko leku baten baino gehiagotan, hainbat ikuskizun egingo dira aurten be. Dantza, kantua, antzerkia, irakurraldiak... Ikuskizun gehienak multidisziplinarrak dira, arlo ezbardinetan dabilzan artistak batut

Martiaren 7tik apirilaren 8ra bitartean izango da aurten, udabarrirako sarrereagaz batera.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 336
2017.02.23

Badatoz aratusteak!

Aratusteen ospakizunak zikloa osotzen dau, egun bateko jaia barik hainbat egunetakoa da, eta lekutik lekura egunok aldatu egiten dira.

Datorren asteburuan eta martitzenera arte batzen dira ospakizunik gehienak.

Gure inguruan Bilbon alkartuko da jenterik gehien, baina herrietan hainbat modutara jantzi eta gozatzeko ohiturak topauko ditugu.

Mundakan Atorrak eta Laminak urtengo dabe; Durangon Surrandiak; Markinan Hartza eta Zahagi-dantza egiteko dantzariak; Gernikan Marroak; Trapagaranen Carrascoliendas; Ermuan Hartza; Lekeition Estudiantina.

Urruntxuago joan ezkero, Eibar, Tolosa, Zuberoa... beste hainbat inauteri mota aurkituko doguz.

Zenbatgura plan egiteko aukerea, Aratusteak bakotxak gura dituan moduan ospatu eta biziteko.

Esatekoak 0
Ikusita: 346
2017.02.17

Txitxiburduntzi, kanporamartxo, basaratoste

Badatoz Aratusteak, eta ohitura dan moduan, aurreko domekan Basaratoste, Txitxiburduntzi edo Kanporamartxo izenagaz ezagutzen dan jaia egingo da herri askota

Lehen auzoko eta inguruetako ume edo neska-mutikoak alkarregaz joaten ziran basora edo zelairen batera baso-otordutxu bat egiten. Horretarako, bakotxak etxean hartutako jakiak: txorizoa, urdaia, ogia, taloa... eroaten ebezan.

Gaur egun herriko alkarteek edo udalak berak eratuta batzen dira taldeak, ume eta helduak batera, hamaiketakoa egiteko.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 254