kontaktua
2018.01.12

Hemen dira aurtengo Maskaradak

Gabonak atzean itxiaz batera, urtea hasi eta berehala, inauterietako aztarrenak agirira datoz han hor hemen. Horreetariko bat da Zuberoako maskarada. Inauterietako ohitura bat da, herri bateko gazteak dantza eta kantuakaz herriz herri ibiltea. Honezkero hasita dagoz, aurten Muskildiko gazteak, herrietan agerraldiak egiten. Astero herri batera joan, barrikadetan dantzak eta kantuak egin, eta bazkal ostean antzezpena egiten dab

Hemendik eta apirilera arte, astero-astero jarraipena egiteko modua dago.

Esatekoak 0
Ikusita: 136
2017.12.15

Marijesiak asteburuan hasiko dira Gabonak iragarten

Marijesiak edo Abendua izenagaz ezagutzen da Gabonak datozela iragarten dauan ohitura, etxerik etxe edo herrian zehar kantuan joatekoa. Gernikan eta Ean bederatziurrena egiten dabe orain be, horregaitik abenduaren 16an hasiko dira bederatzi eguneko ekitaldia. Beste leku batzutan, Durangaldean batez be, egun bateko eske-errondea egiten da, hilaren 23an.

Gernikan urteotan abesten dabezan koplak barriztau, ugaritu eta osotu egin dabez, Jose Antonio Arana Martijak hasitako bidetik. Aurten beste hiru kopla barri abestuko dabez:

32 -Herodesek esan eutsen

erregieri gabian,

hemendik zoiazela

ni bere joan neitian.

 

34.- Herodes koitadua

burladu zaitue,

erregiak joan dira

zeu ikusi bage.

 

39 - Pastore santu birtuosuak

baliau zakiguz gaur hemen,

bart arratsian zer pasatu da

kontau dagigun Belenen.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 126
2017.09.22

Ondarearen Nazioarteko Jardunaldiak urrian

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, hainbat ekitaldi egongo dira urrian zehar lurralde osoan.

Herri, udal, alkarte, erakunde eta talde askok eta askok parte hartuko dabe programan. Honezkero argitaratuta dago eta komeni da argi begiratutea, hainbeste aukeraren artean ondo planifikatzeko.

Hitzaldiak, erakusketak, ibilaldiak... formato guztiak dagoz. Eta gaiak be bai. Gai nagusia aurten 'paisaia' da, baina horrek leku bakotxean itxura ezbardina hartuko dau.

Gure inguruak ezagutzeko aparteko aukera!

 

Esatekoak 0
Ikusita: 260
2017.09.22

Ondarearen Nazioarteko jardunaldiak

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak programa betea koordinau dau hainbeste eragilegaz, urrian zehar Nazioarteko Ondarearen Jardunaldiak egitek

Aurten gai nagusia 'paisaia ' izango da, betiko moduan ikuspegi eta alderdi askotatik begiratuta aztertuko dana.

Programa bete-betea dago hile osoan zehar nahinon, Bizkaiko alkarte, erakunde, udal, herri eta talde askok lagunduta.

Astiro aztertu behar da programea, ekitaldi asko be asko dago ta.

Esatekoak 0
Ikusita: 90
2017.06.30

Dantza Plazetan uztailean Bilbon

Gure kulturan dantzak garrantzi handikoak dira. Jaiak ospatzeko, alkarregaz batzeko... dantza da gure izakeraren erakusgarririk handienetako

Hori halan izanik, Bilbon Dantza Plazetan programaren bitartez, bai guretzat, bai kanpotik jatorkuzan bisitarientzat, erakusgarri polita da euskal kultura ezagutzeko.

Uztaileko asteburuetan (hilaren 2, 8, 15 eta 22an) dantza-taldeen erakustaldiak egingo dira Arriagako plazan. Santutxuko Gaztedi taldea, Basurtuko Beti Jai Alai, Erandioko Goi-alde eta Castañoseko Salbatzaile taldeek jardungo dabe urrenez urren.

Aurten, gainera, hilaren 27an, atzerriko taldeen erakusketa gehituko jakie. Egun horretan talde honeek parte hartuko dabe: Mexikoko Ballet Universidad Colima, Indiako Rangsagar, Poloniako Wisla, Txuvaxia Errepublikako kantu eta dantza estadu konpainia eta Kolonbiako Grupo danzas folkloricas Carmen Lopez.

Esatekoak 0
Ikusita: 309