kontaktua
2012.05.30

Jardunaldia teknologia barriak eta hizkuntza-plangintzari buruz

Bizkaiko Foru Aldundiak eratuta, ekainaren 7an jardunaldia egingo da Bilboko Euskalduna jauregian.

Hitzaldi bi egingo dira hasteko. Miren Josune Ariztondo Kultura diputadeak euskereak Bizkaian azken urteetan egindako bidea azalduko dau. Eta Maite Goñik teknologia barrien gaur eguneko testuinguruaz jardungo dau.

Horren ostean, mahai-ingurua egingo dabe arlo ezbardinetan dabilzan lau ordezkarik: Maite Goñi irakaskuntzan, Jose Rojas Topagunean batez be aldizkari eta komunikazinoan, Fernando Simon euskara teknikari moduan eta Josu Larrañaga trebatzaileen ordezkari moduan. Moderatzaile Igone Etxebarria Labayru Ikastegikoa izango da.

Teknologia barriak guztiz aldatu deuskue komunikatzeko eta behar egiteko modua, eta horren barruan sarea bihurtu jaku komunikazino-tresna nagusia. Hizkuntza-plangintzaren ikuspegitik, euskereak erronka barriak daukaz joko-zelai horretan, eta baita aukerak be. Horren ganean jardungo dabe jardunaldian.

Euskara teknikari, irakasle, trebatzaile eta euskereagaz edozelango loturea dauken lanbideetako jenteari zuzenduta dago.

Esatekoak 0
Ikusita: 880
2012.05.18

Arratiko kanta tradizionalak

Arratiko Musika Eskoleak 25 urte bete ditu, eta hori dala-ta, hainbat ekintza egin eta egingo dira. Horreetariko bat izan da herri-kanta tradizionalen bilduma egitea. Horren ardurea Ruper Lekuek hartu dau, Musika Eskolako eta Areatzako Bandako arduradun eta gaur egun Zornotzako Musika Eskolako zuzendari danak.

Zaletasunaz ganera, ikasketa eta ogibidez be musika landu izan dau Ruperrek. Eta musikaren barruan ez dau barria kantu tradizionaletarako zaletasuna. 80ko hamarkadan hasi zan Arratiko herri guztietan bertako jenteari batzen kantuak eta kontuak. Orduko grabazinoak izan dira neurri handi baten orain aurkeztu dauen errepertorioaren oinarria.

Biltzaileen artean talde eta alkarte asko aitatzen dira liburuan: bera Zeanuriko lagun taldeagaz, Jose Ramon Arbe eta Udako Euskal Unibertsitateko musika arloko ikerlariak, Labayru Ikastegiko soinu-artxiboa.

Informanteak behin eta barriz errepikatzen dira, eta liburuan argazki eta guzti jasota dagoz. Eurentzako omenaldi ederra da.

Liburuaren hasieran, Iban Gortazar eta Naia Rodriguezek Eskolaren historiaren barri emoten dabe. Ostean datoz kantuak, Gontzal Mendibil eta Ruper Lekueren sarrereagaz.

Guztira, hirurogeitik gora kantu, kopla, bertso eta errezitadu datoz, musika-partitura eta guzti. Bertan esanda dago nork nori eta noiz batuta dagoan bertsino bakotxa. Kontuan hartu behar da kantuok bertsino asko eukiten dabela, nok kantetan dauen.

Ha ta guzti be, holango asko galduten doa, eta horregaitik da garrantzitsua argitalpena, geroko geratu daiten eta hurrengo belaunaldiak horren barri euki daien.

Esatekoak 0
Ikusita: 945
2012.05.10

Inauterien ganeko jardunaldia

Maiatzaren 11an egun osoko jardunaldia egingo da Bilboko Euskal Museoan Inauteriei buruz. Ekitaldi horretan laguntzaile dau Labayru Ikastegia.

Museoak aurten nazioarteko erakusketa bi egin ditu gai horren ganean, zein baino zein ederragoa. Eta zikloari amaierea emoteko, jardunaldi bat eratu dau gaiari buruz berba egiteko.

Inauterien esangura eta interpretazinoaz ganera, lekuan lekuko ohiturak be aitatuko dira, dala dokumentuetatik hartutako datuez dala ikuspegi etnografikotik.

Hizlariak izango dira Emilio Xabier Dueñas, Josu Larrinaga, Thierry Truffaut, Iñaki Irigoien, Adolfo Arejita eta Mikel Aranburu.

Esatekoak 0
Ikusita: 867
2012.05.04

XVI JARDUNALDIAK HIZKUNTZAZ JABETZEN (0-6)

Mendebalde Kultura Alkarteak XVI. Jardunaldiak egingo ditu. Urtero ohi dauan moduan, euskereagaz zerikusia daukan gai bat jorratuko da, aurten “Hizkuntza jabetzen (0-6)” izenburua jarri deutse gaiari.

Jardunaldiak 2012ko maiatzaren 4an eta 5ean egingo dira Euskaltzaindiko Aretoan, Plaza barria 15ean.

Hizlariak honeek izango dira: Olatz Zabalondo, Marian Araucua, Andoni Barreña, Ibon Manterola, Marian Bilbatua, Idurre Alonso, Maider Huarte, Jone Ozerinjauregi, Aintzane Etxebarria, Ainés Dufau eta Sabin Gorrotxategi.

Urteko egiten dan omenaldian, aurten Kepa Malleari egingo deutsie gorazarrea.

Esatekoak 0
Ikusita: 1292