kontaktua
2012.06.29

XLIII Derioko Udako Euskal Ikastaroa

Astelehenean, garagarrilaren 2an, hasiko da Labayru Ikastegiak eratzen dauan Udako Euskal Ikastaroa. Berrogeta hiru urte daroaz Labayruk hutsik egin barik udan hamabost eguneko ikastaroa eratzen euskera ikasteko, eta aurten be badator.

Ikasgaiak ikasle guztientzako modukoak dira: Labayru Ikastegiko alfabetatze mailak, euskalduntzeko mailak eta EGA prestatzeko ikastaroa.

Eskolak Labayru Ikastegiaren Boluetako egoitzan emoten dira (Bilbao-Galdakao errepidea, 6A. Metroalde eraikina) (metro geltokiaren ondoan) goiz eta arratsaldeko ordutegian (9:00-14:00 eta 16:00-18:00), zapatuetan: 9:00-13:00.

Ikastaroaren hirugarren maila gainditu daben ikasleek, EGA azterketa bertan egiteko aukerea eukiko dabe garagarrlan, atariko proba 17an, idatzizkoa 19an eta ahozkoa 19an.

Esatekoak 0
Ikusita: 945
2012.06.19

Augustin Zubikarai XII. Sarirako deia

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak nobelak sortzeko Augustin Zubikarai saria antolatu dabe hamabigarrenez.

Euskeraz idatzitako nobelen proiektuak aurkeztu behar dira, 2-4 orriko azalpena, ezaugarriak azalduta: argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.

Epaimahaia Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatuko dabe, eta saria 6.000 eurokoa izango da.

Egitasmoak helbide honetara bialdu behar dira:

mrey@remove-this.ondarroakoudala.net

Aurkezteko epea 2012ko irailaren 30a arte izango da.

Esatekoak 0
Ikusita: 1030
2012.06.15

Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau Gabriel Aresti ipuin-leihaketan euskerazko saria

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero deitzen dauen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan aurtengo irabazlea Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, 1959) izan da euskerazko arloan.

Berunezko iretargia quilates baporean izenburuko lana izan da saria eroan dauena, guztira aurkeztutako 41 ipuinen artean.

Epaimahaia osotu dabe Katixa Agirre, Juan Cruz Igerabide eta Igor Estankona idazleek, eta euren eretxian, ipuin honek sarrera indartsua dauka, eta gero Gerra Zibileko pasadizu gogorra dakar. Kronika antzera taiututa dago.

Jose Inazio Basterretxea Polo Informazino eta Komunikazino Zientzietako doktorea da, EHUko irakasle titularra da. Euskeraz lau eleberri argitaratu ditu, azkena 2011an, Azken Tranbiaren Itzala. Ipuinak be kaleratu ditu.

Esatekoak 0
Ikusita: 1068
2012.06.05

Mendebalde Alkarteari Urrezko Luma Bilboko Liburu Azokan

Mendebalde Kultura Alkarteari emon deutsie aurten Urrezko Luma, Bilboko Liburu Azokaren barruan.

Ekitaldia bagilaren 4an izan da, Bilboko Areatzan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu andrea bertan dala. Alkartearen izenean Kaxildo Alkortak jaso dau saria, eta beragaz egon da Juan Luis Goikoetxea idazkaria.

Hogei urte laster beteteko dala, alkarteak mendebaldeko berbakerearen eta euskeraren alde egindako lanagaitik jaso dau saria.

Mendebalde Kultur Alkartea Alfonso Irigoienen zuzendaritzapean sortu zan 1996an, Euskal Herriko mendebaldeko euskereak euskera batuari eskaini leion ondarea ikertzeko eta indartzeko, holan euskera bera osotasunean ikertu eta indartuz.

Alkartearen jarduerak era askotakoak dira. Urtero eratzen ditue jardunaldiak, gero liburuan argitaratzen direnak. Horrez ganera, Euskalingua aldizkari elektronikoa argitaratzen dabe, eta euskereagaz zerikusia dauken ganerako argitalpenak be egiten dabez.

Zorionak ba, euskerearen alde egindako beharragaitik eta horrek ekarritako sariagaitik.

Esatekoak 0
Ikusita: 898
2012.05.30

Jardunaldia teknologia barriak eta hizkuntza-plangintzari buruz

Bizkaiko Foru Aldundiak eratuta, ekainaren 7an jardunaldia egingo da Bilboko Euskalduna jauregian.

Hitzaldi bi egingo dira hasteko. Miren Josune Ariztondo Kultura diputadeak euskereak Bizkaian azken urteetan egindako bidea azalduko dau. Eta Maite Goñik teknologia barrien gaur eguneko testuinguruaz jardungo dau.

Horren ostean, mahai-ingurua egingo dabe arlo ezbardinetan dabilzan lau ordezkarik: Maite Goñi irakaskuntzan, Jose Rojas Topagunean batez be aldizkari eta komunikazinoan, Fernando Simon euskara teknikari moduan eta Josu Larrañaga trebatzaileen ordezkari moduan. Moderatzaile Igone Etxebarria Labayru Ikastegikoa izango da.

Teknologia barriak guztiz aldatu deuskue komunikatzeko eta behar egiteko modua, eta horren barruan sarea bihurtu jaku komunikazino-tresna nagusia. Hizkuntza-plangintzaren ikuspegitik, euskereak erronka barriak daukaz joko-zelai horretan, eta baita aukerak be. Horren ganean jardungo dabe jardunaldian.

Euskara teknikari, irakasle, trebatzaile eta euskereagaz edozelango loturea dauken lanbideetako jenteari zuzenduta dago.

Esatekoak 0
Ikusita: 850