kontaktua
2012.07.20

Euskerearen Aholku Batzordeak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana onartu dau

Euskerearen Aholku Batzordeak onartu barri dau Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana, lehengo Euskara Bizitzerritzeko Plan Nagusiaren ordez datorrena. Hurrengo pauso Eusko Legebiltzarrak eztabaidatu eta onartzea izango da.

Plan honen helburu nagusia euskerearen erabilerea indartzea izango da, ezagutzearen eta erabilerearen arteko aldea txikitzeko. Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren arabera, helburu hori lortzeko, euskal gizarteari osotasunean jagoko euskerea erabilteko aukerak eta guneak bermatu, jagon eta sustatzea, eta herri administrazinoek zeregin horretan lagundu behar deutse.

Euskerea Sustatzeko Ekintza Planak 330 ekintza jasoten ditu, 16 arlotan lantzeko: familia bidezko transmisinoa, irakaskuntzea, euskalduntze-alfabetatzea, administrazinoa, gune geografiko euskaldunenak, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintzea, kulturgintzea, publizidadea, corpus-plangintzea eta euskerearen kalidadea, hedabideak, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiak, sensibilizazinoa eta motibazinoa, barruko proiekzinoa, eta kanpoko proiekzinoa.

Esatekoak 0
Ikusita: 1550
2012.07.12

‘Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak’ erakusketea ikusgai Bilbon Euskal Museoan

Bilboko Euskal Museoak eta Bilboko Udaleko Jaietako Sailak Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak aldi baterako erakusketea aurkeztu dabe. Iñaki Irigoien eta Jon Gaminde arduratu dira dokumentazino historikoaz, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren, Bizkaiko Gaiteroen eta Renferen lankidetzea izan dau. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Bilboko jaietan derrigorrezkoak dira erraldoiak eta buruhandiak. Euskal Museoak personaia horreen historia erakutsi gura izan deutso publikoari. Buruhandi eta erraldoien lehenengo aitamenak, mendeetan izandako aldaketak eta beste hainbat kontu batu ditue erakusketan.

Esatekoak 0
Ikusita: 1697
2012.07.06

Eako Poesia Egunak asteburuan

Eako poesia egunak aurten hilaren 13, 14 eta 15ean egingo dira Herrijeri Emon Arnasa kultur alkarteak antolatuta. Gabriel Arestik Ean igaro ebazan azken urteak, eta poema batzuk herriari eskaini eutsazan. Alde horretatik, Aresti eta bere lana omentzea eta euskal literatura eta euskal poesia zabaltzea dira egunon helburuak. Gonbidatu berezia Yolanda Castaño izango da.

Egitaraua oso da zabala eta informazino guztia sarean kontsultau daiteke: www.eakopoesiaegunak.com helbidean. Hitzaldiak, irakurraldiak, kantaldiak… programa ugaria egongo da joan gura daben guztientzat.

Esatekoak 0
Ikusita: 1339