kontaktua
2012.10.26

Bizkaidatz leihaketaren deialdia

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Bizkaidatz literatura sariaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau. Kontakizun biren hasierea proposatzen jakez parte-hartzaileei, eurek istorioa amaitu deien. Goizalde Landabaso kazetariak idatzi dau euskerazko ipuinaren abiapuntua, Memoriaren mutazioa; eta, Juan Carlos Marquezek gaztelaniazkoa, Donde ya solo hay mar.

Esatekoak 0
Ikusita: 1032
2012.10.18

Lore Jokoetako kartelen erakusketa Mungian

Urtero egiten dira Lore Jokoak Mungian, lehenengoz 2005. urtean Lauaxetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko egin ziranetik. Jai horretarako prestautako kartelen erakusketa egingo dabe aurten, “Anton Abbadiaren Lore Jokoetako afixak” izenburupean. Urriaren 24an hasi eta abenduaren 3ra arte, Euskararen Egunera arte, bariku, zapatu eta domeketan zabalik egongo da erakusketa Mungiako Udaletxeko Erakusketa Aretoan.

Inaugurazino egunean Patri Urkizuk hitzaldia egingo dau, iluntzeko 7:00retan.

Jaiegun horretan mungiarrak historian ehun urte atzera egin, eta orduko bizimoduko lanbideak, ohiturak eta gertakizunak gogoratzen dabez, urtero gai bat lantzen dabela: ezkontzak, bataioak, trena etortea, eskotak...

Esatekoak 0
Ikusita: 1071
2012.10.04

Aste honetan Euskaltzaindiak Hizkuntz Atlasa eta Hiztegia argitaratu ditu

Euskaltzaindiak irailaren 28an Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren IV. liburukia aurkeztu eban. Liburuki honetan etxe-abere eta etxearen inguruko kontzeptuak lantzen dira. Egitasmoa 1984tik dator, eta ordurik hona 145 herritan, 320 lekukori 2.857 galdera egin deutsiez hainbat kolaboratzaileren artean. Galdera gehien lexikoari buruzkoak dira, baina badagoz morfologia eta sintaxiaz be. Datuak liburuan zein CD-ROMean konsultau daitekez. Horrezaz ganera, aurreko liburukien edukiak sarean dagoz.

Urriaren 3an, ostera, Euskara-Euskara Hiztegia aurkeztu eben, hau da, hiztegi batuko berbak adiera eta adibideakaz osotuta. Lan hau barria da, orain arte Hiztegi Batuan zerrendak baino ez ziran jasoten eta.

Lan handiak dira biak be eta euskerearen normalizazinorako ekarpen ezin hobea.

Esatekoak 0
Ikusita: 782