kontaktua
2012.12.14

Liburudenda barria Bilbon, Kai liburudenda

Colon de Larreategi kalean orain arte egon dan Ibaizabal liburudenda itxi egin da. Baina egitasmoagaz bat eginda egon diran beharginak eutsi egin gura izan deutsie. Abenduaren 13an zabaldu dabe barriro liburudenda, Kai liburudenda.

Euskal gaiak, euskerazko liburuak nahiz ostantzekoak topauko dauz bertara doanak, lehenagoko moduko zerbitzu eta abegiagaz.

Garai txarrak direla jakinda be, animoa emon eta etorkizun ona opa deutsegu erronka hau hartu dabenei.

Esatekoak 0
Ikusita: 1442
2012.12.05

Durangoko azoka

Urteroko moduan, urteko garai honetara heldu orduan, Durangoko Azoka euskalgintzako topaleku bihurtzen da. Hara doaz argitaletxe guztiak urteko ekoizpen barriak aurkeztera.

Azken urteetan, ganera, irakurraldi, literatur saio, musika-entzunaldi, umeentzako saioak eta abar ugaritu egin dira asko be asko.

Aurten Benito Lertxundi sarituko dabe, bizitza osoko ibilaldiagaitik.

Esatekoak 0
Ikusita: 882