kontaktua
2013.01.25

Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea eratu dau Bermeoko Erroxape alkarteak

Erroxape Bermeoko Emakumeen Alkartea da eta bere ekintzen artean aspalditik eratzen dau Narrazino Laburren Lehiaketea. Aurten XVIII.a da honezkero. 18 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike, zezeilaren 11ra arte idazlana bialdu ezkero.

5-8 orriko idazlanak sortu behar dira, euskeraz zein erderaz, hori bai, lan originalak bakarrik aurkeztuko dira.

400 euroko saria hartuko dabe bai euskerazko bai erderazko idazlan sarituek, eta bermeotarrentzat aparteko saria dago, 250 eurokoa, finalisten hurrengo geratzen dan lehenengo herritarrarentzat.

Esatekoak 0
Ikusita: 677
2013.01.18

Bizkaiko pertsonaia herrikoen erakusketa

Bizkaitar Entzutetsuen Galeria olioz egindako 239 erretratuz osatutako bilduma da. Gaia, ostera, pertsona ospetsu eta aipagarriak, XIX. mendeko azken urteetako eta XX. mendearen lehen erdiko eguneroko bizitzan eta jarduera-esparru askotan nabarmendu ziranak Bizkaian, eta, Bilboko Hiribilduan batez be.

Erakusketa zoragarri hori otsailaren 24ra arte dago ikusgai Euskal Museoan. Ganera, pertsonaiei buruz argibiderik jakin ezkero emoteko aukerea dago, bai Museoan bertan bai bere weborrian.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 719
2013.01.11

Ikusi eta ikasi programa Bilbon

Bilboko Udalak aurreko urteetan moduan aurten be Ikusi eta Ikasi izeneko programa egingo dau, ume eta gurasoen artean euskera erabiltzea bultzatzeko. Erabilera hori, ganera, astialdian egitea da helburua, eskolaorduetatik kanpo eta eduki akademikoetatik aldenduta.

Ekintzak Bilboko auzoetako udaltegietan egingo diraa, eta hainbat eratakoak izango dira: pailazoak, magoak, ipuin-kontalariak, zirkuko artistak, txotxongiloak eta abar.

Esatekoak 0
Ikusita: 820
2013.01.03

Bilboko gabon-kantak Auspoa sailean

Bilboko gabon-kantak (1755-1832) liburua argitaratu barri dau Gipuzkoako Foru Aldundiak Auspoa sailean. Antonio Zabalak hil aurretik prestatuta eukan liburua da, bai testu bilduma bai sarrerea. Horreri Jabier Kalzakortak epilogoa gehitu deutso, interesgarria hatan be.

Pello Esnal eta Jabier Kaltzakorta arduratu dira Zavalak batuta eukazan testuak atondu eta argitaratzeko prestatzeaz.

Gabon-kanta honeek Bilboko eleizetan Gabonetarako beren-beregi sortutako kantuak dira. XVIII eta XIX. mendeetakoak dira, eta Zavalaren ustez, halako askoren egilea Bizenta Mogel izan ei zan.

Antonio Zabala 2009an hil zanetik, berak 1961ean sortutako Auspoa bildumaren ardurea Pello Esnal, Jabier Kalzakorta eta Joxemari Iriondoren esku dago, Zavalak berak halan itxi ebalako. Argitaratu, ostera, Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten dau.

Esatekoak 0
Ikusita: 740