kontaktua
2013.07.24

'Bermeotarrak XX. mendean, Anton Ormazaren sasoia'

Anton Ormaza enpresagizon, euskalzale eta gizarteko ekintzailearen irudia gogoratuko dabe egunotan Bermeon. Baina ez harena bakarrik, bere bitartez Bermeok XX. mendean egin dauen ibilbidea ezagutzeko erea eukiko dabe bermeotarrek eta hara hurreratzen diran guztiek.

Helburua lortzeko, erakusketa bat zabaldu dabe Arrantzale Museoan, eta hitzaldiak egingo dabez uztailaren 24tik abuztuaren 1era bitartean. Politika, arrantza eta euskerea gai hartuta, hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira iluntzeko 7:00retan hilaren 24, 29 eta 1ean. Euskeraren ganekoan, parte hartuko dabe Edorta Jimenez eta Adolfo Arejitak, abuztuaren 1ean.

Esatekoak 0
Ikusita: 663
2013.07.19

Jabier Kalzakorta euskaltzain oso barria

Jabier Kalzakorta (Markina, 1961) euskaltzain oso aukeratu dabe gaur, uztailaren 19an, Euskaltzaindiko batzar osoan. Jose Luis Lizundia emeritu egin orduan geratutako hutsunea beteko dau Jabierrek.

Lehenago be parte hartu izan dau Kalzakortak Euskaltzaindian, euskaltzain urgazlea da eta Herri Literatura Batzordeko kidea.

Jabier Kalzakorta euskal hizkuntza eta literaturako aiturik handienetakoa dogu gure artean gaur egun, eta herri literaturan puntarengoa. Deustuko Unibersidadean emoten ditu eskolak, baina ikerketan murgilduta bizi da. Lanetako asko Labayru Ikastegian argitaratu ditu, gaztetatik daukalako lotura estua gure erakundeagaz.

Ikerketa-arloak herri literaturagaz lotutakoak ditu: euskal baladak, euskal eta europar paremiologia, ipuin eta narrazino laburrak, Euskal Herrikoak zein Europako eta Amerikako beste herrialde batzuetakoak.

Hainbat argitalpen egin ditu, dala edizino kritikoak, dala argitaratubako eskuidatzien inguruko materialez, dala han-hor-hemen erdi galduta dagozan paper eta antzekoak errekuperatzen.

Artikuluetan kantu, kopla, ipuin eta abarrak berreskuratzen aparteko ekarpena egin dau, baita testuon idazkera finkatzen be. Herri hizkera ederto menperatzen dau, literatura klasikoaz gainera.

Hainbat aldizkaritan dago erredazino-taldean, literatura eta paremiologia gaietan. Instituto Cervantes erakundeko Refranero Multilingüe proiektuko euskal ordezkaria da, euskal paremia ordainen sailaren arduraduna 2000 urtetik aurrera.

Esatekoak 0
Ikusita: 559
2013.07.12

Eako poesia egunak datorren astean

Aurten be programa beteagaz datoz Eako Poesia egunak. Aurkezpen, hitzaldi, irakurraldi... poesiagaz zerikusia dauken hainbat jarduera batuko dira Ean.

Uztailaren 19tik 24ra bitartean, literatura eta poesiagaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dogu.

Esatekoak 0
Ikusita: 621