kontaktua
2013.09.27

Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 29tik aurrera

Irailaren 29an hasiko da aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia Euskal Herri osoko 43 bertsolarik parte hartzen dabela. Finala abenduaren 15ean jokatuko da Barakaldon, BECen.

Sei kanporaketa eta zazpi finalaurreko egingo dira. Hamaika bizkaitar igongo dira oholtzara, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Miren Amuriza, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga. Arabatik bertsolari bi izango dira; Gipuzkoatik, 21; Nafarroatik, 4; eta 5, Lapurditik.

Txapelketea Internetez segidu ahal izango da, helbide bi honeetan: www.bertsozale.com eta www.bertsoa.com.

Esatekoak 0
Ikusita: 637
2013.09.13

Irakurle kluba euskeraz

Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiak Irakurle Taldea sortzeko egitasmoa jarri dau martxan uda oste honetarako. Euskerazko literatur lanak irakurri eta lanok komentatzea izango da jarduera. Helburua da parte-hartzaileek euskeraz irakurteaz gozetea, irakurzaletasuna indartzea eta euskal literatura gehiago ezagutzea. Julen Gabiria izango da dinamizatzailea, eta saioak irailaren 12tik zemendiaren 14ra bitartean, eguenetan, 18:00etatik 20:00etara, egingo dira, danak euskeraz.

Esatekoak 0
Ikusita: 754