kontaktua
2013.10.31

Azkue Sariak 2013

BBK-k eta Euskaltzaindiak R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak aurkezteko deia egin dabe.

Urtero antolatzen daben sariketa honetan genero bi saritzen dira: narrazinoa eta olerkia. Eta genero bakotxak maila bi ditu; A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Sariketara euskeraz idatzitako edozein narrazino edo olerki lan aurkeztu daitekez. Lan originalak eta inoiz argitaratu bakoak izan behar dira. Testuek gitxieneko luzerea euki behar dabe: narrazinoetan, A mailan, folio bi, eta B mailan, lau; olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko ditue, eta B mailan, 30 lerro. Lanak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 16a da.

Behar saritu guztiak argitaratu egingo dira, liburu batean. Epaimahaiak 2014. urteko zezeilaren 28a baino lehen iragarriko dau erabagia.

Esatekoak 0
Ikusita: 545
2013.10.24

VI. Bizkaidatz lehiaketa zabalik idazlanak aurkezteko

Literatur lehiaketa honetan, kontakizun biren hasierea proposatzen jakez parte-hartzaileei, eurek istorioa amaitu deien. Yurre Ugartek eta Esther Zorrozuak idatzi ditue aurtengo istorio-hasierak, batak euskeraz, eta besteak, gaztelaniaz. Parte-hartzaileek istorioen jarraipena idatzi beharko dabe.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak bizkaitarren literatura sormena bultzatu eta sustatu gura dau ekintza honen bitartez, eta bide batez efemeride bi ospatzea dau helburu: Liburutegien Nazinoarteko Eguna (urriak 24) eta Liburuaren Nazinoarteko Eguna (apirilak 23).

Kontakizun irabazleek 1.500 euroko saria hartuko dabe eta apirilean aurkeztuko dira. Lanak bialtzeko epe 2014ko zezeilaren 20ra arte dago zabalik.

Esatekoak 0
Ikusita: 845
2013.10.18

Bigarren Berbagunea urriaren 23an

Iaz egin zan lehenengoz Berbagunea; hau da, ehunka lagun Bilbo erdian euskeraz egiten egun osoan. Euskaldun onak eta ona izateko bidean dagozanak, ikasleak, irakasleak, euskaltegi-eskoletakoak, eta bizitzako gainerako arlo guztietakoak: kirola, artea, politika, hedabideak, literatura…

Alongedian alkartuko dira, lau txandatan, 400 persona guztira. Taldeka banatu eta era guztietako gaiei buruz berba egingo dabe. Izan be, horixe da helburua: euskerea erabiltea. Ez dago gai bati buruz jakin beharrik, gai arruntak erabiliko dabez, edozeinek eretxia emon edo esperientziaren bat azaldu leiken gaiak.

Iazko esperientziaren arrakasta ikusita, aurten barriro beteko da euskerazko berbaz Bilboko bihotza.

Esatekoak 0
Ikusita: 570
2013.10.10

Zer DaraBilbo?

Galdera hori da euskera erabilteko kanpainaren logoa. Erantzuna be bertan dakar gero: “Bilboko Euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK, Deustuko Unibertsitatea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J.M. Zabala euskaltegia, Labayru Ikastegia, Mikelats euskaltegia, Mondragon Lingua, Ulibarri euskaltegia) eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da EUSKARAREN ERABILERA sustatzeko”.

http://darabilbo.blogspot.com.es/ helbidean dago informazino guztia: zer dan, ze ekitaldi dagoan eta noiz, zelan izena emon… Hainbat gauza dagoz programauta hemendik eta Gabonetara bitartean Bilbon euskeraz egin eta bizi ahal izateko.

Begitu eta animau parte hartzen!

Esatekoak 0
Ikusita: 864
2013.10.03

Lauaxeta Olerki Leihaketa 2013

Mungiako Udalak aurten be olerki-lehiaketa eratu dau, Lauaxeta herriko poeta handiaren omenez. Aurten “Itauna … Erantzuna” izenburua ezarri dabe parte hartuko daben idazlan guztientzat. Gaia nahi dan eran landu eta asmau ahal izango da, baina izenburu horretara egokituta.

100 eta 200 bertso-lerro bitartean euki behar dabez idazlanok, beti be euskeraz idatzita eta originalak direla.

Lanak zemendiaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira eta sari bi egongo dira, 800 eta 500 eurokoak.

Esatekoak 0
Ikusita: 588