kontaktua
2013.11.29

Ohorezko Lauaxeta saria Balentin Lasueneri

Urteroko moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta sariak banatuko ditu Euskerearen Nazinoarteko Eguneko ekitaldian. Aurten ohorezkoa Balentin Lasuneri emongo deutsie, bizitza osoko ibilbidean egindako lana eskertzeko.

Abenduaren 3an, Frantzisko Xabier santuaren egunean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Euskerea urte osoan landu beharrekoa dana badakigun arren, egun hori izentauta dago gogoan hartu beharrekoa dala gogorazoteko.

Egun hori dala-ta, erakunde, alkarte eta maila guztietako taldeek hainbat ospakizun eratuten dabez.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta gainerako udal gehienek gure inguruan ekintzak eratzen dabez egun horreri begira.

Esatekoak 0
Ikusita: 862
2013.11.22

San Antontxu XVI. Bertso-paper lehiaketa

Mungiako Taket Bertsolaritza alkarteak eratuta, XVI. bertso-paper lehiaketa deitu dabe 2014ko San Antontxura begira.

Maila bi egongo dira, gazteak eta nagusiak, bertso barriak  neurri librean eginda aurkezteko. Gazteek gitxienez sei bertso, helduek gitxienez zortzi aurkeztu behar dabez.

Abenduaren 31ra arte bialdu ahal izango dira lanak, eta urtarrilean emongo da jakitera irabazleak nortzuk diran.

Hiru sari dagoz kategoria bakotxean.

Esatekoak 0
Ikusita: 901
2013.11.15

Badator aurten be Durangoko Azoka

Durangoko Azoka euskal kulturaren erakusleihorik handienetakoa da eta danok agendan daukagun data. Aurten be badator, “Kulturaren plaza” tituluagaz ganera, bere izaerea ondo erakusteko.

Liburuak eta diskoak erakusteko lekua zana, handitzen joan da, eta azokaren inguruan beste erakusleku asko sortu dira, musikariak, literatura-sortzaileak, umeentzako tailerrak, sareko gaiak agirian ipinteko, baina hartu-emon zuzenaren bitartez.

Abenduaren 5etik 8ra Durangon da zita.

Esatekoak 0
Ikusita: 747
2013.11.08

Euskal Kulturari buruzko jardunaldia Sabino Arana Fundazioan

Azaroaren 13an euskal kultura hartuko dabe eztabaidagai Sabino Arana Fundazioak eratutako jardunaldia. Kulturaren barruan, egun horretan euskereari jagokon arloari erreparauko deutsie parte hartzaileek. Euskalgintzan diharduen agenteek mahai ganean jarriko dabe euskereak etorkizunera begira zer erronka daukazan eta gure hizkuntzak esparru guztietan presentzia gehiago euki dagian zer egin.

Esatekoak 0
Ikusita: 636