kontaktua
2014.01.24

Programa zabala eta ugaria Foru Liburutegian 2014an

Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiak 2014ko programa aurkeztu dau, zezeiletik abendura bitartekoa. Era askotako ekintzak programatu dabez.

Tailerrak: Komikiaren munduko hastapena, Dani Maiz (euskeraz) eta Iñigo Estebanen eskutik; Literatura creativa, Enrique Perezegaz; eta, Mujeres y literatura, XIX. mendeko idazle iparamerrikarren ganean, Josune Muñozen zuzendaritzapean.

Irakurle klubak: Irakurle talde bi izango dira aurten be, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz. Ivan Repilak, Txani Rodriguezek eta Julen Gabiria dira gidariak. Literatureaz gozetako ekintzak prestauko ditue, irakurgaiak komentau, esatrerako. Horrezaz gan, hainbat literatura topaketa egingo dira, bai euskeraz bai gaztelaniaz.

Berbaldiak: Los cuentos encartados de Trueba liburuaren aurkezpena egingo dau Seve Callejak, maiatzean, eta Janire Estebanezek Te quiero pero no más que a mi vida izenburuakoa emongo dau.

Erakusketak: Hiru erakusketa egongo dira, lehenengoa, Literatura eta futbol jaialdia; bigarrena, Gorbeia, historia eta kultura; eta azkenengoa, Bizkaiko auzoko ikastolak (1920-2014).

Literatur lehiaketa: Bizkaidatz lehiaketa.

Esatekoak 0
Ikusita: 561
2014.01.17

Sarean gero eta bitarteko gehiago euskera ikasi eta erabilteko

Sarea euskera ikasteko eta lantzeko bitarteko gero eta ugariagoa eta praktikoagoa dogu. Zenbat hiztegi, corpus, bilatzaile, eredu, testu eta abar ez ete dagozan.

Eta oraindino ugaritzen doan arloa da. Oraintsu jarri dira agirian honeek, kasurako:

www.deklinabideapp.net, deklinabidea lantzeko, bai ordenagailu bidez bai telefono bidez.

www.hiztegitxoak.eu, hiztegia laburrak, euskeratik beste 35 hizkuntzatara eguneroko egoeretako berbak itzultzeko.

Teknologia euskeraren alde erabilteko modu ezin hobea da eta euskera beste hizkuntzen mailan jartzeko.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 500
2014.01.10

Blogetan!

Azkue Fundazioak Blogetan! Euskal blogariak lehiarako deia egin dau, ARGIAgaz batera eratuta. Lehiaketaren helburua da, euskerazko edukiak sarean ugaritzea ezeze, blogari euskaldunen jarduera sustatzea eta onenak aukeratzea. Irabazleak aukeratzeko epaimahaiak eta internet bidez publikoak emondako eretxia hartuko dira kontuan.

Parte hartzeko euskaraz idatzitako blog bategaz izena emotea nahikoa da, horretarako martxan jarri daben Blogetan.com webgunean. Urtarrilaren 26 arte dago epea zabalik.

Lau kategoria ezarri dira:

• Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza,

gastronomia, enologia, musika …)

• Gizarte eta Politika arloa (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza,

zuzenbidea …)

• Aisialdiagaz zerikusia daukenak (zaletasunak, kirola, bidaiak …)

• Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika…)

Guztira bost sari emongo dira, kategoria bakotxean bat, eta blogari barrienari beste bat, 2013an sortutako blog barri bateri emongo jakon saria.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 495