kontaktua
2014.11.20

Lauaxeta Sariak 2014

Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Sariak emoten ditu Euskeraren Nazinoarteko Egunerako. Aurten, Lauaxeta Ohorezko Saria Bizkaian irratia euskeraz egiten hasi zan taldeari emotea ebatzi dau epaimahaiak. Talde hori honeek osotzen dabe: Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Eguskiza Eguzki, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Antonio Etxezarraga, Mª Pilar Muniozguren eta Sabin Barruetabeña.

Ohorezko sari horren bitartez, Bizkaian euskeraren sustapen, hedapen eta normalizazinoaren alde behar egin daben persona eta taldeei esker ona adierazi eta jendeaurrean euren ekarpena aitortu gura jake.

Ohorezko Lauaxeta Sariagaz batera, poesiakoak emoten dira. Poesiako Lauaxeta Saria aurten Joxan Artzerentzat izango da, Heriotzaren ataria dugu bizitza lanagaitik. Eta 35 urtetik beherakoentzako poesia arloan, Jule Goikoetxearen Tractatus lana sarituko da.

Azkenengo saria ikusentzunezkoen Lauaxeta Saria da. Aurten Iban Gonzalez Pagaldayrentzat izango da, Goazen gudari danok dokumentalagaitik.

Esatekoak 0
Ikusita: 981
2014.11.14

2014ko Azkue sarietarako deia

BBK-k eta Euskaltzaindiak R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak aurkezteko deia egin dabe.

Urtero antolatzen daben sariketa honetan genero bi saritzen dira: narrazinoa eta olerkia. Eta genero bakotxak maila bi ditu; A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Sariketara euskeraz idatzitako edozein narrazino edo olerki lan aurkeztu daitekez. Lan originalak eta inoiz argitaratu bakoak izan behar dira. Testuek gitxieneko luzerea euki behar dabe: narrazinoetan, A mailan, folio bi, eta B mailan, lau; olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko ditue, eta B mailan, 30 lerro.

Lanak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 16a da. Behar saritu guztiak argitaratu egingo dira, liburu baten.

Esatekoak 0
Ikusita: 671
2014.11.07

Augustin Zubikarairen mendeurrenean

Augustin Zubikarai Ondarroan jaio zan 1914an, ehun urte bete barri dira azaroaren 4an. Euskaltzale handia izan zan, arlo askotan jarduna, gizartean zein kulturan. Idazle moduan, sorkuntzan, idatzi asko itxi zituan, antzerkiak, nobelak, ipuinak, olerkia. Horrezaz ganera, hizkuntzako hainbat berba, esamodu eta abar batu zituan, eta etnografiako gaiak be ez gitxi. Ondare itzela guztira.

Hori dala-ta, berak sortu eta zuzendu eban Arranondo aldizkarian ale berezia atondu dabe. Eta Labayru Ikastegiak haren nobela bat berrargitaratuko dau. Bion aurkezpena azaroaren 13an izango da Ondarroan.

Esatekoak 0
Ikusita: 601