kontaktua
2014.12.11

Marijesiak

Abenduaren 13an Ariatzan (Muxika) alkartuko dira Marijesiak edo Abendua abesten daben herrietako kantari-taldeak. Ariatzako eleizan izango da, iluntzeko 8:00retan.

Euskeraz Abendu berbeak esangura bat baino gehiago daukaz. Alde batetik hileari esaten deutsagu abendu. Eleizan Gabon aurreko aldia, Jesusen jaiotzaren aurrekoa, da abendua. Eta hirugarren bat da Abendu kantuan ibiltea, hau da, Gabon aurreko bederatzi gauetan bederatziurrena egitea.

Ohitura hori bizirik dago Bizkaiko hainbat herritan, Labayru Ikastegiak argitaratu dauen Marijesiak Abenduko koplak liburu-DVDan agirian geratu dan moduan.

Aurretik be alkartu izan dira taldeok, alkarregaz egun baten abesteko. Azkenengoz iaz Ibarrangelun. Aurten barriro be bat egingo dabe, han egongo dira Ea, Muxika (Ariatza), Lekeitio, Ibarrangelu, Iurreta, Mendata eta Gernika-Lumoko taldeak. Nagusiak eta umeak, andrak eta gizonak, soinuagaz eta barik, bakotxak bere herrian ohituten dan eran egin ebezan kantuok; marijesiak, abendua edo kebonikoak, lekuan lekuko izenaz esanda.

Esatekoak 0
Ikusita: 940
2014.12.04

Jabier Kalzakortak Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia egin dau Markinan

Jabier Kalzakortak Euskaltzaindian sartzeko hitzaldia egin dau Markinan azaroaren 29an. 2013ko uztailean aukeratu eben euskaltzainek Jabier Kalzakorta euskaltzain oso. Orain kargua hartu da

Ekitaldian hitzaldia egin, Adolfo Arejitak erantzun, zina egin eta euskaltzainburuak domina emon eutsan.

Hitzaldian Jabierrek Markinako idazleak eta euskalzaleak euki zituan gogoan, baina baita kanpokoak be, euskereak danen laguntasuna behar ei dau eta.

Ha ta guzti be, ahozko literatura izan zan hitzaldiaren muina, berak gehien landu dituan arloak, koplak eta errefrauak.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 579