kontaktua
2015.05.29

Ibilaldia 2015 Bilbon

Aurtengo Ibilaldia maiatzaren 31an izango da Bilbon. Harrobi Lanbide Heziketarako Ikastoleak eratuta, Bilbon egingo da. Leloa "Harro ibili" jarri dabe ospakizun horretarako. Ibilbideak zazpi kilometro ditu, eta Bilboko alde zaharra eta modernoa lotuko ditu. Jenteak ikastolea bera ezagutzea gura dogu, non dagon eta zelangoa dan jakitea gura dabe antolatzaileek.

Kontzertuak, leihaketak, dantzaldiak, jolasak... danetarik egongo da eguna ondo pasatzeko, eta bide batez, ikastoleari laguntzeko.

Esatekoak 0
Ikusita: 480
2015.05.21

Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak aurtengo Klasikoen irakurketa jarraituan

Zortzigarren urtea da honezkeo Bilbozaharra Euskaltegiak Arriagan Klasikoen irakurketa jarraitua egiten dauena. Aurten Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak irakurriko dabez bertara hurreratuko diran persona guztien artean. Izan be, gizarteko arlo guztietako jenteak parte hartzen dau testua leiduten: euskerako ikasle-irakasleak; agintari politikoak; kultura, kirola eta gizarteko edozein arlotan jarduten daben profesionalak, zaleak eta abar.

Irakurketa ekainaren 5ean izango da, egun osoan zehar. Baina aurretik hitzaldiak egingo dira Euskaltzaindiaren egoitzan, Plaza Barrian. Ekainaren 2an Bernardo Atxagak “Deserri eta kartzela poemak” gaiaz jardungo dau; 3an Juan Jose Ibarretxe eta Karmelo Landaren txandea izango da; eta 4an Aiora Jakak “Itzulpena eta sorkuntza: txanpon beraren bi aldeak” eta Jose Enrike Urrutia Capeauk “Sarrionandiaren narrazioen giltzarriak” gaiaz berba egingo dabe.

Esatekoak 0
Ikusita: 541
2015.05.14

Gabriel Arestiri buruzko zikloa Deustuko unibersidadean

50 urte bete berri dira Gabriel Arestiren Harri eta Herri poema liburua argitaratu zanetik, eta 2015eko ekainean 40 urte beteko dira bilbotar poeta hil zanetik. Une egokia Gabriel Arestiren bizitza, figura eta lana Deustuko unibersidadera ekarri eta haren ondarearen inguruko ziklo bat proposatzeko, "Gabriel Arestiren Ondarea Zikloa".

Maiatzaren 25ean Xabier Monasteriok eta Rafa Ruedak saio musikatua egingo dabe; 26an, Josu Bijueskak “Nazioaren alegoria Gabriel Arestiren poesian: mintegia” egingo dau, Arestiren testuetan oinarrituta; ekainaren 3an, Iraia Biterik eta Beñat Aiarzak gidatuta, Arestiren Bilbo ezagutzeko ibilaldia egingo dabe; ekainaren 4an Miren Agur Meabek irakurraldia egingo dau, zikloari amaiera emoteko.

Deustuko Euskal Gaien Institutuak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak eratutako ziklo honetan parte hartzeko izena emon behar da. Ha ta guzti be, azkeneko hitzaldia publiko guztiarentzat zabalik dago.

Esatekoak 0
Ikusita: 665
2015.05.06

Sorgin-ehizari buruzko espezializazio ikastaroa Nafarroan

Nafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrak “Sorgin ehiza Vasconiako historian” izeneko ikastaroa eratu dau. Espezializazio kursoa da, eta hirugarren urtez egiten da. Aurten maiatzaren 20, 21 eta 22an izango da Nafarroako Unibersidadean, Nafarroako Artxibo Nagusian eta Zugarramurdiko Sorginen Museoan.

Izena emoteko epea maiatzaren 15era arte zabalik dago, katedra@remove-this.unav.es helbidean. Programa betea da hiru egunetarako:

Maiatzak 20, asteazkena, Nafarroako Unibertsitatea (Eraikin nagusia, 30. Gela):

10:00 “La caza de brujas en el País Vasco”, Iñaki Reguera (Aro Modernoaren Historiako Irakasle titularra, EHU)

11:00 “Nuevos casos de brujería: Navarra siglo XVI", Jesús M. Usunáriz (Aro Modernoaren Historiako Irakasle titularra, NU)

12:00 "La bruja en el santuario: Género, sospecha, y la vocación de la serora", Amanda Scott (Washington University)

Maiatzak 21, osteguna, Nafarroako Errege Artxibo Orokorra:

10:00 *Tailerra: “Procesos de brujería, hechicería y superstición en Navarra a través de la documentación del Archivo General de Navarra”:

Félix Segura Urra (Nafarroako Errege Artxibo Orokorreko zuzendaria)

Jesús M. Usunáriz (Aro Modernoaren Historiako Irakasle titularra, NU)

11:00 “Mujer y brujería“, Amaia Nausia (Historian doktorea; Eusko Ikaskuntza)

12:00 “Curanderos”, Anton Erkoreka (Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoko zuzendaria eta Medikuntzaren Historia Irakasle titularra, EHU)

Maiatzak 22, ostirala, Zugarramurdi:

*Bisita kulturala: “Sorginen museoa eta leizeak”, Ainhoa Aguirre (Zugarramurdiko Sorginen Museoko kudeatzailea)

Esatekoak 0
Ikusita: 589