kontaktua
2015.06.26

Hiztegi fraseologiko barria sarean Labayru Fundazioak

www.hiztegia.labayru.eus

Hiztegi fraseologikoa esaldi eginak jasotzen dituena da. Labayru Fundazioak sarean ipini dau, gaztelania-euskera norabidean oraingoz, baina berandu barik kontrako norabidean be egongo da.

Esamoduen bitartez hizkuntzak askoz be espresibidade handiagoa hartzen dau, eta hizkuntza hori besteetatik bereiztu be egiten da. Irudi munduagaz dago lotuta, eta hizkuntza bakotxak iruditeria bere-berea dauka.

Zelan esaten da euskeraz estar como un camión edo estar como una regadera? Holakoak dira hizkuntzari berezkotasuna eta adierazkortasuna emoten deutsenak.

Corpusa agirian dago baina hazi eta hazi doa apurka-apurka.

Esatekoak 0
Ikusita: 521
2015.06.19

Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen saria

Etxepare Institutuak eta Laboral Kutxak hitzarmen bat sinatu dabe, euskeraz idatzitako eta argitaratutako literatura-idazlan baten itzulpena saritzeko.

Jatorriz euskeraz idatzitakoa izango da, eta sariak itzulpenaren kalidadea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza sarituko ditu. Hori dala-ta, saria argitaletxeak eta itzultzaileak erdibana hartuko dabe, 4.000 euro guztira.

Sariaz ganera, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dabe saridunek sari-banaketara etorri ahal izateko, nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanari jarraipena emoteko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizidade-kanpainak, medioetako alkarrizketak...).

Esatekoak 0
Ikusita: 428
2015.06.12

Gerediaga alkarteak 50 urte

Gerediaga alkarteak 50 urte betetzen ditu aurten, eta hori dala-ta, memoria historikoa egiteko liburua argitaratu dabe. Gerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean. Hamabi harrien ahotsa izenburuagaz, alkartearen ibilbidea jaso dabe Jon Irazabal eta Raquel Calvo egileek. Horrez ganera, alkartean parte izan diran persona batzuen lekukotza eta argazkiak argitaratu dabez liburu elebidun honetan.

Zorionak!

Esatekoak 0
Ikusita: 614
2015.06.04

Liburu Azoka Bilbon ekainaren 4-14 bitartean

Aurten be liburuz bete da Bilboko Areatza. Saltzaileak ezeze, ganerako ekitaldiak be asko dagoz: idazleakaz bat egitea, kultur-topaketak, erakusketak, omenaldiak, sariak… programa vetea literaturagaz lotuta.

Aurtengo Urrezko Luma, kasurako, Labayru Fundazioaren Idatz & Mintz Literatur Atalen Sorta literatur aldizkariarentzat da. Zilarrezko Luma Petros Márkarisentzat, eta Atea-Laboral Kutxa saria Unai Elorriagarentzat.

Badago zer gozatu bertara hurreratu ezkero.

Esatekoak 0
Ikusita: 496