kontaktua
2015.09.25

Burdina gure ondarean

Burdina izango da aurten Ondarearen Europako jardunaldietako ardatza. Ondarean burdinagaz lotutako hainbat jarduera, ondasun, lanbide, esku-lan, diru-iturri egon izan dira. Gai nagusi horren inguruan, urrian zehar Bizkaiko herri gehienetan hainbat ekintza eta jarduera egingo dira: hitzaldiak, bisita gidatuak, tailerrak, bideo-emonaldiak, eta abar.

Programea aurkeztu dabe eta sarean dago eskura.

Gure kultura, gure historia eta gure ondarea gehiago ezagutu gura dauenak hor dauka plan ezin hobea.

Esatekoak 0
Ikusita: 485
2015.09.11

'Emakumeak eta literaturea: komikiak eta generoa' jardunaldiak

Josune Muñozek gidatuta, 'Emakumeak eta literaturea: komikiak eta generoa' jardunaldiak egingo dira Bilboko Foru Liburutegian irailaren 15etik aurrera. Tailer honetan komikiak generoaren ikuspegitik aztertuko dabez. Bertan komikien estilo eta azpigeneroak bereizten ikaiko dabe, alde batetik; baina komikietan irakurketa kritikoa egiteko bidera be eragin gura dabe. Horrezaz ganera, komikien lehenagoko eta oraingo joerak hurreratzeko saioa egingo dabe.

Jardunaldiak irailaren 15etik abenduaren 29ra arte, martitzenetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko Tailerren Gelan eta Hitzaldi Aretoan.

Tailerra dobakoa da, baina izena emon behar da, bai liburutegian bertan bai telefonoz edo posta elektronikoz.

Esatekoak 0
Ikusita: 427
2015.09.04

Ipuin Lehiaketa Portugaleten

Honezkero hogeta bost urteko ibilbidea egin dau Portugaleteko Udalak eratzen dauen ipuin lehiaketak. Aurten XXV Ipuin Lehiaketa “Portugalete Uri Urena” deitu barri dau.

Kategoria bitan parte hartu daiteke, adinaren arabera: 14-17 urte bitartekoak alde batetik, eta 18-29 bitartekoak bestetik.

Gaia librea da, baita hizkuntza bere; hau da, euskeraz zein gaztelaniaz idatzita parte hartu daiteke. 15 orriko luzera jarri dabe muga.

Maiatzaren 4era arteko epea dago lana Udaletxean aurkezteko. Sari nagusi bat dago, 1.500 eurokoa, eta kategoria bakotxeko beste hiruna sari.

Esatekoak 0
Ikusita: 447