kontaktua
2015.10.29

Arratiako tranbiaren ganeko erakusketa

2014an 50 urte bete dira Arratiako tranbiak ibilteari itxi eutsanetik. Hori gogoan hartuta, tranbia hori zer eta zelangoa zan, eta haren inguruan jentearen oroimenean geratu diran oroipenak batu ditue erakusketa bate

Arratian bertan egon da ikusgai, baina orain Bilbora heldu da erakusketa, Foru Liburutegian dago, gura dauenak ikusteko.

Garraio modura praktika izateaz ganera, garai bateko ikur bihurtu da gerora tranbia hori. Jakingarri eta irudi zoragarriak dagoz bisitariaren zain.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 496
2015.10.22

Komunikazinorako sormen ikastaroa

Bizkaiko Foru Liburutegiak ikastaroa eskaintzen dau kreatibidaderako sormena lantzeko. Abenduko astelehenetan izango da, 1etik 28ra bitartean, 16:00-18:00ra bitartean gaztelaniaz, eta 18:00-20:00ra bitartean euskera

Miren B. Lauzirika izango da irakaslea, eta metodologia praktikoa erabiliko da.

Ikastaroa doanekoa da, baina izena emon behar da.

Esatekoak 0
Ikusita: 445
2015.10.08

Yolanda Arrietaren Argiaren alaba Euskadi saria haur eta gazte literaturan

Bizenta Mogel (1782-1854), Juan Antonio Mogelen lobea, oinarritzat daukan kontakizuna da Argiaren alaba. Nobela bat da, baina aldi berean ikerketatik be asko dauka, Bizenta Mogel bere garaian nor eta zer izan zan berreskuratzen dauelako.

Hori dana amerikar euskaldun gazte baten bitartez kontauko jako irakurleari, iragana eta oraina, errealidadea eta fikzinoa nahastean direla.

Yoanda Arrietaren Argiaren alaba nobelak Euskadi saria irabazi dau haur eta gazte literatura atalean. Literaturako saria Mikel Peruarenaren Su zelaiak lanarentzat izan da, eta saiakerakoa Joxe Azurmendiren Historia, arraza, nazioa izenekoarentzat.

Gaztelaniazko literaturako atalean Martin Olmosen Escrito en negro lana izan da irabazlea.

Esatekoak 0
Ikusita: 547
2015.10.01

Lauaxeta olerki lehiaketa 2015

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren VII. edizinorako deia egin dau. Edizino honetara aurkeztu daitezan idazlan guztiek “Itzarrik” izenburua eukiko dabe, baina ganerakoa librea izango da, egile bakotxari izenburu horrek eragiten deutsan sorkuntza izango da. 100 bertso-lerro gitxienez eta 200 gehienez idatzi beharko dabez olerkariek.

Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa.

Lanak Astiunerako Udal Erakundearen Egoitza Nagusian aurkeztu behar dira (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga Kalea 1, 48.100 Mungia) eta epea zemendiaren 12ra artekoa da.

Esatekoak 0
Ikusita: 943