kontaktua
2015.11.25

Muskerraren eguna Asteasun

Azaroaren 28an Asteasun Bernardo Atxagaren Obabaren oroimena bizi-bizirik egongo da. 'Muskerraren eguna' eratu dabe, hainbat ekitaldi tartean direla, eta herrian ibilaldi bat eginez, mapa eta guzti.

Muskerrak Atxagaren idazlanetan leku handia hartzen dau, esanguratsua da, eta ekitaldi horretarako iruditzat hartu dabe. Herrian zehar 'Muskerraren bidea' prestau dabe, bertan puntu honeek direla: 1. Ahozko tradizioa. Pello Errotaren familia; 2. Literatura. Juan Bautista Agirre; 3. Eliza barrua. Artea; 4. Elizaren gargola. Elizegi etxea; 5. Lehen harri-jasotzailea; 6. Apalasagasti. Antonio Arrueren jaiotetxea; 7. Obabako paisaia. Kanposantua; 8. Harmailak. Eskolako argazkia. Muskerraren auzia; 9. Ilobate. Zakur amorratua; 10. Montevideoko osabaren etxea; 11. Andazarrateko errepidea. Portale etxea; 12. Bigarren harri-jasotzailea; 13. Okindegia. Iturria; 14. Zerrategia; 15. Herriko plaza. Iturria; 16. Udaletxe barrua; 17. Tranpazulo plaza.

Egitarau betea eta erakargarria, benetan, Asteasuk eta Atxagak eskainiko dabena.

Esatekoak 0
Ikusita: 479
2015.11.19

Aita Santi Onaindia bekaren emaitza barriak

Beñat Sarasolak irabazi eban Aita Santi Onaindia beka 2013an. Haren emaitza da orain argitaratu barri dan liburua: Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott, Oh Euzkadi!.

2015ean beste deialdi bat iragarri, eta bekaren irabazlea nor izan dan jakinazo dabe Amorebieta-Etxanon: Gorka Mercero. Aurkezpenean Liverpooletik bat egin eban, han dago irakasle eta.

Beka Amorebita-Etxanoko Udalak deitzen dau urte birik baten, literaturaren ikerketa bultzatzeko, eta Aita Santi Onaindia izena dauka haren memoria gordetzeko.

Bidelagun dau Labayru Fundazioa, bai epaimahaia osotzen laguntzeko, bai lan amaituak argitaratzeko. Honezkero bekak hamalau deialdi egin ditu, eta argitaratutako lanak hamar dira, bilduma ederra.

Esatekoak 0
Ikusita: 479
2015.11.12

Euskal Zine Bilera Lekeition

Badator Lekeitioko Euskal Zine Bilera, 38.a honezkero. Aurten be zinegile hasibarri eta profesionalen topalekua izango da.

22tik 29ra bitartean programa betea egongo da: pelikulak ikusteko, filmen leihaketa, hitzaldiak, mahai-inguruak, txikien txokoa...

 

Zine-usaina herri osora zabalduko da, ganera. Dendetan eta ganerako jardueretan igarri-igarrian egongo da Zine Bileraren eragina.

Esatekoak 0
Ikusita: 342
2015.11.06

"Arratiako altxorra" jolasa

Arratiako Eleizearen ekimenez, "Arratiako altxorra" jokoa prestau dabe hainbat lagunek parte hartuta. Jolasaren bitartez, Arratiako herrietako kultura zabaldu gura da, bertako barri emon, herri bakotxaren ganeko galdera-erantzunen bitarte

Dadoakaz olgetakoa da, antzar-joko eta tribialaren ezaugarriak nahastean dituala.

Diseinua Javier Lacalle Lakak egin dau. Edukia prestetako, ostera, beste askoren artean, Zeanuriko gazte taldea eta Juan Manuel Etxebarriaren lana nabarmendu dabe egileek.

Arrakasta eukiko ahal dau!

Esatekoak 0
Ikusita: 402