kontaktua
2015.12.18

Marijesiak eta Gabon kantak

Gabonak datoz eta hori aurreratuteko hainbat seinale daukaguz inguruan. Horreetariko bat Marijesiak edo Abendua dogu. Ean, Gautegiz-Arteagan eta Gernikan hasita dagoz kantu-errondak egiten 24an amaitzeko. Bederatzi egunez urteten dabe herrian zehar abesten, egun bakotxean jagokon kantua eginez. Bederatziurrena Gabon egunean amaituko da, eske-errondeaga

Horren harikoa da beste herri batzutan 23an egingo dabena, kantu- eta eske-erronda Marijesietako edo Abenduko koplak abestuz. Halangoak egingo dabez Muxikan, Gorozikan, Ibarrurin, Mendatan, Lekeition eta Abadiñoko Mendiola auzoan.

Esatekoak 0
Ikusita: 559
2015.12.11

Liburu-azoka Galdakaon abenduaren 17tik 20ra

Gabon aurreko egunetan liburu-azoka eratu dabe Galdakaon, programa benetan beteagaz. Liburuak erakutsi ezeze, hainbat ekitaldi egongo dira publiko guztientzat.

Alde batetik, ipuin-kontalariak, marrazkilariak eta tailerrak; bestetik, liburu eta argitalpenen aurkezpenak; baita idazleak eurak be lanak sinatzen. Tartean, sari-banaketak eta musika-ekitaldiak be izango dira. 20an aurkeztuko dabe ‘Zuztarretatik oinez’ programaren barruan Bekea eta Arteta inguruetatik egindako ibilbidearen bideoa be, ibilaldia bera egiteko aukera eta guzti.

Ez dago atxakiarik Galdakaon Gabon aurreko astean kulturaz gozatu barik geratzeko.

Esatekoak 0
Ikusita: 519
2015.12.04

Marijesien topaketa Iurretan

Marijesiak, Abendua, Kebonikoak... Gabonak badatozela iragartzeko eske-errondak eta kantu-errondak dira. Bizkaian hainbat herritan egiten dira hondino be Gabon aurreko egunean edo bederatzi egunetan, herriaren araber

Azken urteotan tradizino hori gordeten daben herrietako kantari-taldeak alkartu egiten dira, kontzertu modura herri bakotxeko ohitura erakusteko.

Aurten topaketa hori Iurretan izango da abenduaren 12an.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 519