kontaktua
2016.02.25

Literatura sortzeko deiak

Literatur lehiaketak idazle barriak sorkuntzara bultzatzeko bidea izaten dira, idazle izateko lehenengo pausoak urratzeko modua. Halan hasi dira gerora izen handia hartu daben hainbat idazl

Udabarri sasoi honetan holango batzuk zabalik dagoz eta hona argibideak.

Lezamako Udalak umeen literaturako Mikel Zarate saria deitu dau zazpigarrenez. 10-50 orri idatzi behar dira, 6-12 urteko umeentzat. Lanak apirilaren 30era arte aurkeztu daitekez. Sari bakarra dago, 3.000 eurokoa.

Bilboko Udalak be Gabriel Aresti ipuin lehiaketa deitu dau, aurtengoa 33. edizinoa. Euskeraz eta gaztelaniaz idatzi daiteke, gai librean, gehienez 15 orri. Idazlanak martiaren 31rako aurkeztu behar dira. Sari bi dagoz hizkuntza bakotxean, lehenengoa 3.500 eurokoa eta bigarrena 1.750ekoa.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 427
2016.02.17

Euskereagaz lotutako jardunaldiak

Bilbon euskereagaz lotuta egiteko diran jardunaldi pare baten barri emon behar dogu.

Zezeilaren 19an, Sabino Arana Fundazioak, Euskaltzaindia eta Zuzenbidearen Euskal Akademiagaz batera, "Euskara Foru Aldundien ibilbidean" izeneko jardunaldia eratu dau. Erakundeetan euskereak euki dauen lekua aztertu gura da. Horretarako, ikuspegi historikoa ez eze, gaur egun gure Aldundietan euskerarentzat zer jardunbide arautu daben be azalduko dabe.

Beste alde batetik, bezperan Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dala-ta, zezeilaren 20an Azkue Fundazioak, UPV-EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedragaz batera, beste jardunaldi bat eratu dau. Izenburua erakargarria da: "Europako hizkuntzak: hurbilekoak baina ezezagunak". Bertan aurkeztuko dabe egin barri daben Europako hizkuntzen mapa.

Esatekoak 0
Ikusita: 510
2016.02.11

Literaturaz gozatzeko saioak

Foru Liburutegiak aurten be irakurle-taldeak antolatu ditu literaturagaz gozatzeko. Otsailean zehar izena emon behar da bertan parte hartzeko, eta saioak astean behin izango dira, eguazten edo eguenez, martian hasi eta ekainera art

Liburu bat plazer hutsez leiduteaz ganera, alkarregaz irakurketa horren ekarria konpartitzea da talde-jarduera honen helburua.

Hainbat liburu irakurriko ditue parte hartzaileek:

Jon Alonso: Hiri hondakin solidoak; Ali Salem Iselmu: Beduino bat karibe aldean; Jasone Osoro: 12etan bermuta; Hedoi Etxarte: Wagner Auziaz; Alaine Agirre: X hil da; Unai Villena: Hauts haietatik; Clarice Lispector:  Zorion klandestinoa; Andoni Urzelai: Karanbola toxikoak; Anjel Lertxundi: Zu.

Norberaren ekarpenaz ganera, Txani Rodriguezen laguntasuna eukiko dabe, dinamizatzaile egingo dau dau eta.

Esatekoak 0
Ikusita: 393