kontaktua
2016.03.17

'Kili-Kili' erakusketa Euskal Museoan

Martiaren 18tik aurrera Euskal Museoan, Bilbon, 'Kili-Kili. Euskera pozgarri' izeneko erakusketa egongo da ikusgai. 2016an 50 urte beteko ditu Kili-Kilik, eta hori dala-ta, ibilbide luze horren errepasoa egingo da: sorrera San Anton parrokiako katekesiaren ekintzen barruan, koadernoak, laguntzaile-sarea, beste lurraldeetara eta beste euskera-aldaeretara zabaltzea, jarduerak ugaritzea, irratia, kantua, argitalpenak, Kili-Kili egunak.

Kili-Kili mutikoak umeakaz dauka hartu-emona, eta beti euskeraz. Umeak diran aldetik, jolasa, olgetea da nagusi euren artean.

Alfabetatzeko metodoa izan da Kili-Kili, mezu argi bategaz: euskera pozgarri. Euskeraz biziko gara baina ez derrigortuta, geure hizkuntza dalako baino.

Erakusketa Labayru Fundazioak, Bilboko Udalak eta Euskal Museoak egin dabe, Kili-Kili eta Euskerazaleak alkarteek lagunduta.

Ekainera arte egongo da zabalik

 

Esatekoak 0
Ikusita: 585
2016.03.10

www.euskalkiak.eus ataria

www.euskalkiak.eus euskerearen ganeko erreminta barria da, Koldo Zuazo hizkuntzalariak sarean ipini barri

Euskereak hainbat aldaera ditu, lekutik lekura forma ezbardina hartzen dau, eta horreri esaten jako euskalkia. Bost euskalki eta hamaika azpieuskalki banandu ditu Zuazok lan honetan.

Zuazo hizkuntzalaria da, euskalkien azterketan aditua. Urteotako lanaren emaitza da orain sarera eroan dauena.

Berez edozeinentzako modukoa da. Atarian aldaera bakotxeko hizlariak ikusi daitekez bideo baten, berbeta mota horren erakusgarri.

Halango gaiak filologoentzat bakarrik dirala uste dauenak be topau leike beretzako moduko tartea bertan.

Esatekoak 0
Ikusita: 555

'Asau barik' ginkana Mungian

Mungian 'Asau barik' izeneko ginkana jarri dabe martxan, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Helburuak dira euskerazko aisialdi eta kultur produktu interesgarri bat eskaintzea; herriko euskera eta ingurua hobeto ezagutzeko bidea emotea, produktu dinamiko eta erakargarri baten bidez; eta teknologia barrietan euskeraz sartu daitezen bultzatzea.

Jokalariek bikoteka parte hartuko dabe, otsailaren 19an hasi eta apirilaren 29ra arte. Bitarte horretan bost proba bete beharko dabez, hamabostean behin argitaratuko diranak facebook-en (Mungia Gazte). Selfiak, grabazinoak egitea… eta antzeko probak izango dira. Proba guztiak bete eta irabazten dabenentzat 600 euro egongo dira saritan (bonotan).

Irabazleak nortzuk izango diran erabagiteko, sistema mistoa erabiliko da: herritarren botoa eta epaimahaiaren botoa.

Esatekoak 0
Ikusita: 611