kontaktua
2016.04.28

Labayru hiztegiak mugikorretan

Labayru Fundazioak bere hiztegiak telefonoan kontsultau ahal izateko aplikazinoa garatu dau Irontec enpresaren bitartez. Aplikazinoa telefonora doan deskargau, eta gero sarera kontektau barik erabili daitek

Sarean dagozan edukiak osorik ikusi daitekez, azalean egunero argitaratzen dan esaldi eta guzti. Sarean egunero barriztetan diran edukiak, aplikazinoan aldian-aldian eguneratuko dira.

Telefonoak gero eta gehiago erabilten ditugu danerako, horregaitik holako tresnak oso garrantzitsuak dira, ordenadore barik be sarbidea eukiteko. Hori dala-ta, laster tabletetarako be egokituko da.

Esatekoak 0
Ikusita: 456
2016.04.21

II Jentilak Diman hilaren 23an

'Jentilak Diman' izeneko programa gure mitologiaren barri emoteko Dimako herriak egiten dauen ospakizuna da. Ekitaldi nagusia gaueko antzezpena dan arren, egun osoan egongo dira mitologiagaz lotutako ekintzak: tailerrak, azalpenak, erakusketak.

Igaz egin eben lehenengoz antzezpena, eta hain arrakasta handia euki eban zen, aurten programa zabalduta dator.

Diman ipuin eta izaki mitologikoen gordeleku ezagunak dagoz: Jentilzubi, Baltzolako kobak, Petralandako zelaia... Horreek eurok be eszenatoki izango dira.

Ipuin-siniskerok bizi-bizirik egon dira, ganera, hainbeste denpora ez dala galdu diran arte. Gure herri kultura errekuperetea da ekintza honen helburuetako bat. Eta herria oso-osoan sartu da bertan parte hartzen, dala aktore, dala jantziak eta lekuak atontzen, dala ekintza osagarrietan laguntzen...

Esatekoak 0
Ikusita: 533
2016.04.14

IX. Gutun Zuriak literaturaz beteko dau Bilbo erdia

Azkuna Zentroan aurten IX. Gutun Zuria egingo da apirilaren 19tik 24ra bitartean. Aurtengo gaia 'Krimena eta delitua literaturan' izango da. Gai horren harira, hainbat idazle batuko dira hitzaldiak egiten, alkarrizketa formatuan be ba

Gutun Zurian mundu mailan izen handia dauken idazleak hurreratzen dira.

Hitzaldien osagarri, zinea, topaketak, dantza-kantaldiak izango dira. Azpimarratzekoak dira 'Stockholmeko Sindromea' talk showa zuzenean eta Ruper Ordorikaren errezitaldi-kontzertua.

Horrez ganera, 'Milorria' instalazinoa ipiniko dabe Kulturen Atarian, arte garaikidearen ekarpen modura.

Programa bete-betea dakar aurten be Gutun Zuriak. Hemen konsultau daiteke: http://www.azkunazentroa.com/az/eusk/agenda-2/gutun-zuria/al_evento_fa


 

Esatekoak 0
Ikusita: 553
2016.04.07

Loraldia, euskal kulturaren erakustokia Bilbon

Apirilaren 9tik hasita, 24ra arte, Bilbon sorkuntzagaz eta barrikuntzeagaz zerikusia dauken kultur ekitaldian nahinon izango dira. Arte mota guztiak, ikuskizun asko eta asko, eszenatokiak nahi beste... Euskal kultura Bilbo osoan zabaltzea da Loraldiaren helburu

Iaz hasi zan egitasmoa, baina aurten asko zabaldu da, handitu, ugaritu.

Ikusleek gustu guztietarako aukerak ditue eskura. Saioetako asko doan izango dira, eta ordaindu beharrekoak ez dira bape karuak.

Esatekoak 0
Ikusita: 523