kontaktua
2016.05.26

Inazio Omaetxebarriaren liburua

Inazio Omaetxebarria (1909-1995) gernikarraren artikulu-bilduma osotu dau Paulo Agirrebalzategik eta Euskaltzaindiak argitaratu. Euskara barrutik. Estudios de lingüística vasca izena daukan liburuak, 28 artikulu batzen ditu lau sailetan antolatuta: Euskara: Diacronía e historia; Antroponimia y toponimia; Gramática: declinación y conjugación; Euskara: lengua y cultura.

Liburuak Adolfo Arejitaren Aurkezpena eta Pauloren beraren Sarrera daukaz.

Omaetxebarria gernikarrak Arantzazuri lotuta egin eban bizimodua. Alemanian eta beste leku batzuetan be ibili zan eta gizon jantzia zan.

Euskal hizkuntza eta kulturarako zaletasuna agirikoa dau hainbeste eta hainbeste orri idatzi ditu eta, dala gramatika eta hizkuntzalaritza, dala herri-kantuak eta euskal idazleak...

Esatekoak 0
Ikusita: 476
2016.05.20

Badator aurtengo Ibilaldia

Aurten Durangoko Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolek antolatu dabe Ibilaldia. Maiatzaren 29an Durangoko kaleetatik egingo dabe ibilbidea. Izan be, partaidetza gura dabe, bardintasunaren alde egin eta ingurumenagaz konzientzia hartzeko eragitea helburu dal

'Dagigun!' izango da goiburua, euskaldunen konpromisoa erakusteko bai euskereagaz bai ikastolen proiektuagaz.

Programa ugaria egongo da adin eta gustu guztietako jentearentzat. Kontzertu handien ordez, ekintza eta saio parte-hartzaileen alde egin dabe, guneetan adin guztietako jenteak gozatzeko moduko ekitaldiakaz.

Esatekoak 0
Ikusita: 473
2016.05.12

Aldundiaren 'Bizkaia' saria Bizkaia Irratiari

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko irratiak saritu barri ditu. Alde batetik, 'Bizkaitar Argia' saria Radio Euskadiri emotea erabagi dau, 60 urte barriak zabaltzen bete dituanea

Horregaz batera, Bizkaia Irratiari, 25. urteurrenean 'Bizkaia' saria emongo deutso eta Radio Nervióneri be bai, 30 urte bete dituala-ta.

Hiruretatik, euskeraz behar egiten dauen bakarra da Bizkaia Irratia.

ZorionaK!

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 541
2016.05.05

Euskara ibiltaria erakusketa Bilbon

Euskaltzaindiak, Herri Hizkeren Atlasaren zazpigarren liburukia argitaratzean, Euskara Ibiltaria izeneko erakusketa jarri dabe Bilbon Zabalgunean.

Bildumako atal honetan, etxea, baserria eta lurra lantzea gaien inguruko berbak jasoten dira. Informazino guztia liburuan eta CDan argitaratu dabe, baina Euskaltzaindiaren webgunean be eskura dago.

Audioak eta informazinoa ezeze, mapa koloretsuen bitartez argi erakusten dabe herriz herri berba bakotxak daukan zabalkundea.

Lan ederra da, gure hizkuntzaren ugaritasun eta aberastasunaren erakusgarri.

Hemendik aurrera ikusgai dago eta taldeentzako bisitak be eskaintzen dira.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 550