kontaktua
2016.09.22

Ondarearen Europako jardunaldiak urrian

Programa betea dakar aurten be Ondarearen Europako jardunaldiak Bizkaian. Urrian zehar, Bizkaiko herri, alkarte eta erakunde askok eta askok egingo dabe era bateko edo besteko ekitaldiren bat, danak gai bakarraren inguruan: Etxetik kanp

Aurtengo gaiak, bai Euskal Herritik beste leku batzuetara, bai beste leku batzuetatik Euskal Herrira joan behar izan dabenak hartuko ditu protagonistatzat. Era horretako aldaketak eragin handia dauka personaren bizimoduan, herriaren nortasunean eta ondarearen transmisinoan. Hori dana azalduko da ekitaldiotan, ikuspegi oso desbardinakaz.

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero eratzen ditu jardunaldiok urrian, Ondarearen Nazinoarteko egunaren inguruan. Aldundia berez, eratzailea baino gehiago koordinatzailea da. Izan be, agenteok eurok antolatzen dabez ekintzak, eta Aldundiak programa bateratu batera ekarri.

Etxe ondoan nahiz urrintxuago, badago zer ikusi eta zer egin datorren hilean.

Esatekoak 0
Ikusita: 320
2016.09.16

Emakumeak bertsolaritzan

Gaur egun normaltzat hartzen dogu andrazkoak bertsotan ikustea, baina ez da hainbeste denpora hori pentsau ezinekoa zana. Bertsolaritza, plazan edo jenteaurrean behintzat, gizonezkoen egitekoa izan da, jenteaurreko osterantzeko jardueren modua

Beste alde batetik, iraganean, beharbada uste dogun baino andrazko gehiago ibili izan da bertsotan.

Irudipen, topiko eta gainerako guztiak argitzeko, Gema Lasarte buru dauen talde batek egindako ikerketa argitaratu barri dau Emakundek. Hainbat jakingarri topauko doguz gai honen inguruan, ikerketa sakonak bideratutako ondorioakaz batera.

Esatekoak 0
Ikusita: 341
2016.09.08

Liburu barria Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskereari buruz

Urtzi Goiti eta Koldo Zuazo ikertzaileen eskutik, Bizkaiko hiru eskualdetako euskerea aztertzen dauen liburua jatorku. Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara izeneko liburuan, hango hizkuntza aldaeraren barri emon dabe.

Alde batetik, gramatikako argibideak batu ditue; bestetik, hiztegia edo lexikoa; eta azkenez, aldaera horreen egitura dialektala.

Urtzi Goiti bertakoa da, Leioakoa, eta Koldo Zuazo dialektologian aditua. Bien artean corpus interesgarria osotu dabe.

Liburua Euskal Herriko Unibersidadeak argitaratu dau eta 189 orri ditu.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 354
2016.09.01

Euskera ikastera

Ikasturte barria hasteko gara eta hainbat aukera eta zeregin ditugu aurrean. Bilboko Udalak euskerea ikasteari erreparau deutso kanpaina berezi baten bitarte

Bilbobusetan iragarkiak ipini dabez, jente guztia animau daiten euskeraz egiten edonogaz eta edozein momentutan.

Bilboko euskaltegiakaz batera, Udalak matrikula egiteko sasoia dala gogorazo deusku. Horrezaz ganera, hainbat laguntasun ipini ditu euskera ikasteko ahalegina egiteko prest dagozanen eskura. Horri Aldundiak bideratutako laguntzak gehitu behar jakoz.

Ez dago atxakiarik, danok euskera ikastera.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 285