kontaktua
2016.10.27

Literatur Amuak Ondarroan asteburuan

Ondarroan Literatur Amuak egitasmoaren barruan, programa zabala dauka eskura bertara hurreratzen danak. Urriaren 27an hasita azaroaren 1era arte, egunero hainbat ekitaldi egingo dira literatureagaz lotuta: poesia errezitaldiak, bertso-saioak, liburu-aurkezpenak, dantza-ikuskizunak, antzerkia.

Egunotan emongo dira Agustin Zubikarai nobela saria eta Nanoipuin leihaketako sariak be.

Herriko hainbat lekutara zabaldu dabe programa, herri osoak parte hartu dagian.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 219
2016.10.20

Europako hizkuntza-aniztasunaren foroa Donostian abenduan

Abenduaren 15ean eta 16an "Europako hizkuntza-aniztasunaren Foroa" egingo da Donostian, Donostia 16 programaren barruan Unesco Etxeak antolatut

Aurkezpenean datu honeek emoten dabez: Europan 24 hizkuntza nazional dagoz; horrez ganera, beste 90 eskualde-hizkuntza edo hizkuntza gitxitu dagoz, eta horreetatik 30 galtzeko arriskuan.

Foroak helburu batzuk bete nahi ditu: alde batetik, hizkuntza-aniztasuna bera aitortu eta baloratzea, Europa demokratikoagoa egiteko; beste alde batetik, Europako hizkuntza-komunitateen iraupenean eragina daukeen faktoreak aztertu, neurtu eta hobetzeko proposamenak egitea; eta hirugarren helburu garrantzitsu bat be bada, gizarte zibilean eta ikerketa-eragileen artean nazinoarteko alkarlana indartzea.

Honezkero izena emon daiteke bertan parte hartzeko helbide honetan: www.donostiaforum.eu

Esatekoak 0
Ikusita: 250
2016.10.14

Lauaxeta Olerki Saria Mungian

Zemendiaren 14ra arteko epea dago lanak aurkezteko Lauaxeta Olerki Sarian parte hartu gura izan ezkero. Horretarako, "Zaurija" izenburuko olerkiak sortu behar dira, bakotxak izenburu horri gura dauen interpretazinoa emond

Idazlanak 100 eta 200 bertso-lerro artean eukiko ditu, egileak gura dauan neurrian, metrikan eta estiloan.

Sari bi dagoz, lehenengoarentzat 800 euro eta bigarrenarentzat 500.

Sariketa hau Mungiako Udalak eratzen dau urtero, herriko olerkari ezagunaren gorazarrez eta sortzaile barrien artean poesia zabaltzeko.

Esatekoak 0
Ikusita: 308